Inmedical Therapeuticsek 800.000€ko erronda itxi du Viscofan eta Euskal Herriko Arrisku-Kapitalaren Kudeaketa IKEKS – Spri taldearen sarrerakin, Elkargiren aholkularitzari esker
Inmedical Therapeutics, orbaintzeko prozesua bizkortuz endoskopia terapeutikoetan konplikazioak saihesteko deseinatutako Convergel produktuaren garapenean zentratutako startup arabarrak, 800.000€ko lehen erronda bat itxi du, haragi-produktuen bilgarrien nazioarteko liderra den Viscofan enpresarekin eta Basque FCRrekin, Spri taldeko Euskal Herriko Arrisku-Kapitalaren Kudeaketak gestionaturako funtsarekin. Eragiketa osoa Elkargiren lidergotzarekin egin da.
2020ean sortua, Inmedical Therapeutics, lau sozietatek osatzen dute eta horien artean, Vitoria-Gasteizen egotza duen I+Med enpresa. Egun Convergel izena duen medical device produktu hori garatzen ari da eta zehazki, endoskopia terapeutikoetan konplikazioak saihesteko balio du, zauria orbaintzeko prozesua azkartuz.
Erabiltzeko erraza da eta kostu-prezio efektiboan, erresekzioak eragindako eskarak estaltzen ditu konplikazioak prebenitzeko, hala nola, interbentzio ondorengo zulaketak atzeratutako odol-galera arriskua eta baita, zauria sendatzeko prozesua bizkortzen du ere.
Convergelen helburua plataforma birsortzaile bioitsasgarri bat sortzea da, tratamendu aktibo bat egiteko eta ehunak fisiologikoki sendatzeko, koloneko mukosa birsortzen duen hesi mekaniko-babesle bat eskaintzen duen bitartean. Teknologia hori erraz bihur daiteke beste irtenbide mediko batzuetara.
Arrakastaz amaitu da fase aurreklinikoa eta une honetan, dagoeneko hasi da saiakuntza klinikoaren fasea Euskadiko hainbat ospitaletan. Emaitzak positiboak direnean, 2025eko urtean zehar produktuaren merkaturatzeari ekitea aurreikusten da.
Elkargik aholkularitza eman dio Inmedical Therapeutics proiektuari, eragiketaren analisian, balorazioan eta egitura finantzarioan, inbertsoreen bilaketa zein terminoen eta baldintzen negozioazioa barne egonik ere.
Lotutako albisteak

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

GEM Global 2025 Biltzarra Bilbon
GEM Global 2025 Biltzarrean funtsezko gai hauek jorratuko dira, guztiak munduko ekintzailetza-ekosistemarentzat garrantzi handia duten ikerketa eta datuetan oinarrituta

Slush, startupen mundu mailako ekitaldi handietako bat, Euskadira helduko da 15 herrialde baino gehiagotako 200 inbertitzailerekin
Datorren otsailaren 20an, Slush-ek gure eskualdean lehen aldiz egingo duen edizioa izango da Bilbon. Mundu mailako berrikuntzako ekitaldi ospetsu hori, zeinak ardatz dituen inbertsioa erakartzea, startupak sortzea eta lankidetza globala, Euskadira eta Bizkaira iritsiko da, eta baieztatuta dago 200 inbertitzaile baino gehiago bertan izango direla, VCak eta business angels-ak batuta

17 startupek 24 proiektu teknologiko garatuko dituzte 21 euskal enpresa liderren eskutik
Proiektuak 2025ean garatuko dira, Eusko Jaurlaritzaren bultzadari esker, SPRI Taldearen BIND ekimenaren bidez.

BBK Arin programak 100.000 euro bideratu ditu gizarte eraginerako gaitasun handiko bost proiektu berritzaile bizkortzeko
Profesiolan, Mundo PUA, LUP, Fisify eta Gaman start-up-ek aholkularitza pertsonalizatua jaso dute lau hilabetez BAT Dorrean