Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 1 iraila, 2020 Ekintzailetza Finantziazioa Barnekintzaile programa Start up UP Euskadi

Hiru euskal gaztek maskara garden eta kustomizagarria diseinatu dute

Hilabete honetan crowdfunding kanpaina hasiko dute "weetbemask osaka" ekoizpena finantzatzeko eta irailean ekoiztea espero dute.
weetbe walter pack idelt mascarilla

Hiru euskal gaztek “Weetbe mask osaka” maskara “gardena eta kustomizagarria” diseinatu dute eta hilabete honetan crowdfunding kanpaina bat hasiko dute Indiegogo plataforman irailerako aurreikusita dagoen ekoizpena finantzatzeko.

Zehazki, Weetbe markarekin kaleratutako lehen produktua da, eta “eraginkortasun handiko maskara da, erosoa eta segurua, normaltasun berrira egokitua”.

Ohar baten bidez sustatzaileek azaldu dutenez, “itolarri sentsazioa” kentzen du aireztapen balbula bat eta pertsonen arteko komunikazioa errazten duen diseinu gardena baititu. Gainera, ingurumena errespetatzen du eta produktu “guztiz fidagarria” da, “partikulen % 98 iragazten baititu”, horien hitzetan.

Maskara kustomizagarria da, eta, gainera, begietarako pantaila bat jartzeko aukera du, babes handiagoa izateko.

2020ko martxoan, hiru ekintzaile gazte horiek pentsatu zuten konfinamendu-egoera “aukera ezin hobea” zela herritarrentzat produktu erabilgarri bat diseinatzeko, eta “une egokia” zela enpresa propioa sortzeko, Weetbe, lan egiten duten enpresek (Walter Pack eta Idelt) lagunduta eta aholkatuta, haien politikek barne-ekintzailetza eta berrikuntza sustatzen baitituzte.

BIDEO EiTB: https://euskalpmdeushd-vh.akamaihd.net/multimediahd/videos/2020/08/11/2640165/20200811_130211_1597150931.mp4

Lotutako albisteak

WAKE UP EUSKADI 18 apirila, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 240415
Irakurri gehiago
Premios Toribio Echevarria 18 apirila, 2024 Ekintzailetza
Abian da ekintzailetza berritzailea sustatzeko Toribio Echevarria sarien 34. edizioa
Irakurri gehiago
Grabit 17 apirila, 2024 Ekintzailetza
Grabitek bat egin du NVIDIA Metropolisekin ikusmen artifizialeko soluzio aurreratuen bidez saltokietako galera ezezaguna murrizteko
Irakurri gehiago
Zinemaldia Startup Challenge 17 apirila, 2024 Ekintzailetza
Zinemaldia Startup Challenge ekimenaren VI-garren deialdia abian da
Irakurri gehiago
BIND SME Connection 16 apirila, 2024 Ekintzailetza
SPRIk startupekin berritzearen onurak proposatu dizkie ETEei BIND SME Connection programaren bidez
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak