Gasteizko Udalak 18 eta 35 urte artekoek bultzatutako proiektu original eta berritzaileak sustatu eta lagundu nahi ditu, eta ekonomia berdean, talentuan eta berrikuntzan oinarritutako ekimenak bultzatu. Horretarako, Gasteiz Green Deal Youth Challenge deialdia abiarazi du, hau da, startup-ei zuzendutako nazioarteko deialdia. Proposamen onenei 50.000 eurora arteko ekarpena egingo zaie.
Gasteizko Udalak abiarazi du Vitoria-Gasteiz Green Deal Youth Challenge deialdia; hau da, startupak bizkortzeko programa, Gasteiz Green Deal jarduera-eremuetako proiektu berritzaileak martxan jartzea eta garatzen laguntzea xede.
Deialdiaren helburua da hurrengo eremuak oinarri dituzten ekimenak Gasteizen finkatzea eta bertan irautea:
Gainera, aurtengo edizioan BerriUp
Startupen Azeleragailuaren laguntza teknikoa baliatzeko aukera izango da, erakunde antolatzaileetako bat baita.
Talde konprometituak bilatzen ditugu, eta halakoetan:
Aurkeztutako proiektuek berritzaileak izan behar dute, eta hasierako ideia- edo garapen-fasean egon behar dute ―seed eta pre-seed garaiak―.
Proiektuen jarduera-eremuek honako hauetakoren bat izan beharko dute:
Proiektuak 2022ko urtarrilaren 20tik 2022ko otsailaren 20ra arte (biak barne) aurkez daitezke, web-formulario honen bidez:
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?