Ekintzailetza
Elkarrizketak 23 urria, 2025

GH Cranes : “Gure enpresarentzako erronka garrantzitsuak jorratzeko aukera ematen digu BIND 4.0k”

Garabi-fabrikatzaile honek Beasainen du egoitza eta startupak eta finkatutako enpresak batzen dituen plataforma honetako protagonistetako bat da
-

2016an sortu zen BIND 4.0,, startup berriak eta finkatutako enpresak lotzen dituen plataforma publiko-pribatua, helburu komun batekin: berrikuntzaren arloko proiektu berriak martxan jartzea. Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak eta SPRIk martxan jarri zutenetik, Berrikuntza Irekiaren arloko erreferentea bihurtu da industria-ehundurari eta ekintzailetzari emandako babesarengatik. Zortzi ediziotan 250 startup eta 350 proiektu azeleratu ditu, 9,6 milioi euro baino gehiagoko fakturazioa lortuz. Joera on horren enpresa errudunetako bat GH Cranes da, egoitza Beasainen duen familiako enpresa. Enpresa hori Garabien Munduko Fabrikatzaileen TOP 5ean dago.  Duela 67 urte sortu zenetik, 125.000 garabi inguru instalatu ditu mundu osoan Made in Euskadi zigiluarekin. Zigilu horren atzean 1.000 pertsonako lantaldea dago bost kontinentetan zehar sakabanatuta. Hala azaldu zuen berriki Inés Puyadena Open Innovation Managerrak.

Ikuspegi oso globala duen tokiko enpresa baten adibide argia da zurea…

GHk urte batzuk daramatza globala izaten. Ekoizpen-fabrikak ditugu AEBn, Mexikon, Polonian, Brasilen eta Dubain, eta presentzia dugu mundu osoan. Filialentzat, nahiko ikuspegi lokala dugu hemengo egoitza nagusian.

Zure enpresaren moduko batek zer bilatzen du BIND 4.0ren moduko plataforma batean parte hartzen duenean?

Enpresaren erronka espezifikoak soluzio teknologiko berritzaileekin jorratzeko aukera ematen du, guk gure barne-baliabideekin egingo genuena baino askoz ere azkarrago. BINDen moduko ekimenek aukera ematen digute azkar iristeko startup askorengana.

Azken edizio honetan startup batekin ‘match’ egiteko zain zaudete (hala esan baldin badaiteke…). Nolakoa da prozesua?

Lehenengo zer arlo, teknologia eta erabilera-kasu interesatzen zaizkigun definitzen dugu. Hortik aurrera, bilatzen ari garenarekin bat egiten dutenak bilatzen ditu BINDeko taldeak hautagaitza bidali duten startup guztien artean. Urri inguruan izaten da hori, pitchingen (aurkezpen laburrak) astea egiten denean. Puntu horretan, erronka jakin bati aurre egiten lagun diezagukeen zerbait proposatzen badu startupen batek, harremanetan jartzen gara harekin eta proiektu pilotu bat sortzeko aukera hasten gara aztertzen. Eta guztia ondo badoa, urtarrilean ateratzen dira pilotuak. Normalean, proiektu laburrak dira, lau eta sei hilabete artekoak.

BINDen zenbat ediziotan hartu duzue parte?

2025ekoarekin seitan dagoeneko.

Eta arrakasta-kasu adierazgarririk izan duzue?

Norleanena. Galiziako startup horrekin biki digital bat definitu genien ekoizpena optimizatzeko eta gaur egun erabiltzen jarraitzen dugu ekoizpena planifikatzeko garaian. BORKena ere beste kasu interesgarri bat izan zen. Txileko startupak ekoizpenean behar ditugun lehengaien prezioak iragartzen ditu. Hala, unerik onenean alderatu dezakegu preziorik onena lortu ahal izateko.

Eta GH Cranesen jarduera propioari dagokionez, nola doa urtea?

Urtea oso ondo hasi zen, lehen hiruhilekoan errekorra egin genuen. AEBren muga-zergek sortutako ziurgabetasunen ondorioz bigarren hiruhilekoa oso ahula izan da. Ez soilik gure herrialdean, baita Mexikon eta Brasilen ere. Eta iraileko datuak eskuan, badirudi merkatua suspertzen hasi dela, beraz, 2025 amaierarako gure helburua da aurreko ekitaldiko eskarien fakturazio- eta -sarrera datuak errepikatzea. Urte amaierara bitarte iraileko joera mantentzen bada, datu horietara gerturatzea espero dugu.

Lotutako albisteak

Ipar  Blast,  industriako  piezen  bizitza  hobetzeko  tratamendu  berezia  eskaintzen  duen  ETEa
23/10/2025 Berrikuntza

Ipar Blast, industriako piezen bizitza hobetzeko tratamendu berezia eskaintzen duen ETEa

Itziargo enpresak shot peening deiturikoa aplikatzen du eta soluzio pertsonalizatuak eskaintzen dizkie bezeroei.

Tentsio  baxuko  kable  elektronikoen  soluzio  pertsonalizatuak  eskaintzen  ditu  CENSAk

Tentsio baxuko kable elektronikoen soluzio pertsonalizatuak eskaintzen ditu CENSAk

Hernaniko SPRI Taldearen Kloud programako laguntza jaso du eta I+Gko bere laborategi propioa du.

Testualia,  gai-zerrendatik  azterketara  klik  batean

Testualia, gai-zerrendatik azterketara klik batean

Bilboko enpresaren IAk ebaluazioen sorrera eta zuzenketa automatizatzen ditu, eta berehalako feedbacka eskaintzen du.

Kernet,  bezeroaren  neurrira  egindako  irtenbide  teknologikoen  ingeniaritza

Kernet, bezeroaren neurrira egindako irtenbide teknologikoen ingeniaritza

Erandioko enpresak SPRI Taldearen Kloud programako laguntza jaso du, eta 40 zerbitzari kudeatzen ditu Frantziako eta Irlandako bi datu-zentrotan

Vicomtech:  “AA  etikoak  aurrerapen  teknologikoa  gidatu  behar  du,  pertsonen  ongizatea  ziurtatuz  berrikuntza  geldiarazi  gabe”

Vicomtech: “AA etikoak aurrerapen teknologikoa gidatu behar du, pertsonen ongizatea ziurtatuz berrikuntza geldiarazi gabe”

Vicomtech-eko Edurne Loyarte doktoreak AA-k dituen erronkak analizatu ditu, zentzu guztietan, erantzukizun sozialaren eta etikaren ikuspegitik.

Mekalerunen  digitalizazioak  aukera  ematen  du  produktibitate  handiagoarekin  fakturazio  errekorra  lortzeko

Mekalerunen digitalizazioak aukera ematen du produktibitate handiagoarekin fakturazio errekorra lortzeko

Elgoibarko enpresak tamaina handiko piezak mekanizatzen ditu eta SPRI Taldearen Industria Digitala programako laguntza jaso du

Erke,  berrikuntza  eta  diseinu  modularra  laneko  ibilgailuak  optimizatzeko
20/10/2025 Berrikuntza

Erke, berrikuntza eta diseinu modularra laneko ibilgailuak optimizatzeko

Gipuzkoako enpresak funtzionaltasuna, segurtasuna eta eraginkortasuna konbinatzen dituzten soluzio pertsonalizatuak eskaintzen ditu hainbat merkatutako flota profesionalentzat.

Artechek  haren  zuzendaritzako  organoetan  emakumeen  ordezkaritza  % 40koa  izatea  nahi  du
17/10/2025 Berdintasuna

Artechek haren zuzendaritzako organoetan emakumeen ordezkaritza % 40koa izatea nahi du

Bizkaiko enpresak SPRI Taldeak garatu berri duen «Berdintasunak industria-lehiakortasunean duen eragina» ikerketan hartu du parte

Evec,  industria-sektore  zorrotzenetarako  doitasun  handiko  artezketetan  aditua

Evec, industria-sektore zorrotzenetarako doitasun handiko artezketetan aditua

Bizkaiko enpresak teknologia aurreratua, erabat klimatizatutako tailerra eta sei hamarkadako esperientzia uztartzen ditu bere prozesuetan zehaztasun handiena bermatzeko.

Arituk  bere  software  libreko  tresna  hobetu  du  merkatu  berrietara  zabaltzeko

Arituk bere software libreko tresna hobetu du merkatu berrietara zabaltzeko

Gipuzkoako enpresak ingurumen-erregulazioak kudeatzeko tresna bat gehitu du EloraPLM plataforman.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.