Zure negozioa sendoago bihurtzen duten laguntzetarako eta informaziorako zuzeneko sarbidea

Bilaketa iragazi

fp2campus vitoria-gasteiz
Ekintzailetza
Albisteak 15 apirila, 2019

“F2P Campus Academy” izeneko formatu berri bat sortuko da, bideojokoen etorkizuneko tokiko sortzaileen bokazioak sustatzeko

 Gasteizko F2P Campusaren bigarren edizioan “F2P Campus Academy” izeneko formatu berri bat sortuko da, bideojokoen etorkizuneko tokiko sortzaileen bokazioak sustatzeko
-

 Gasteizko F2P Campusaren bigarren edizioan “F2P Campus Academy” izeneko formatu berri bat sortuko da, bideojokoen etorkizuneko tokiko sortzaileen bokazioak sustatzeko

F2P Campusaren bigarren edizioa aurkeztu da Gasteizen. Ekimen hori Eusko Jaurlaritzak, Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak sustatu dute, eta Arabako hiriburura ekarriko ditu Free-to-Play bideojoko berriak sortzean lan egiten ari diren profesionalen 5 talde gehienez ere; hain zuzen ere, jokatu ahal izateko ordaindu beharrik ez dagoen bideojoko berriak sortzean lan egiten ari diren profesionalen 5 talde. 2019ko edizioko berritasun nagusia da F2P Campus Academy sortuko dela. Formatu hori jende guztiari irekita egongo da, eta irailean gauzatuko da hainbat jardueren bidez balioko dutenak sustatzeko gazteak bideojokoen sektorean sartzea eta erakusteko zenbat aukera dituen Espainian jada 713 milioi euro fakturatu dituen industriak. F2P Campus Academyn hitzaldi ireki bat emango dute sektoreko adituek eta lantegi bat egingo da lehenengo bideojokoa egin nahi duten gazteentzat.

Pilar García de Salazar Arabako Foru Aldundiko diputatu nagusiordeak, Nerea Melgosa Gasteizko Udaleko Ekonomia Garapen Jasangarriaren zinegotziak, Aitziber Atorrasagasti Eusko Jaurlaritzako Kultura Sustapenaren zuzendariak eta Jon Beltrán de Heredia eta Raúl Herrero Gasteizko 2019ko F2P Campuseko zuzendariak prentsaurrekoan azaldu dute bihar, apirilak 12, hasiko dela taldegaien eskaerak jasotzeko epea. Edizio honetan, gehienez ere 5 taldek parte hartu ahalko dute, eta haietako bakoitzak 4 kide izan ditzake.

Campus-lastertzaile honetan parte hartzeko, datorren maiatzaren 31 baino lehen bidali beharko dute eskaera. “Lehenengo edizioak izandako arrakastaren ostean, non 12 herrialdetako 22 taldegai izan baikenituen, mundu guztiko taldeen informazio eskaera asko izaten ari gara. Datozen asteetan, Gasteizko F2P Campusa Nordic Games-en aurkeztuko dugu, Malmoe-n (Suedia) egiten den Europako azokarik garrantzitsuenetako batean; gainera, Bartzelonan egingo dugu haren zabalkundea, bidejokoaren industriako penintsulako hub nagusian. Halaber, AEB eta Asiako hainbat partner-ekin harremanetan gaude, eta laguntza ematen ari zaizkigu ekimen honen zabalkundea egiteko merkatu garrantzitsuetan” azaldu du Jon Beltrán de Herediak.

Raúl Herrero F2P Campuseko beste zuzendariak esan du ezen, zalantza gabe lehenengo edizioaren arrakasta laguntzen ari dela ekitaldiak munduan eragina izan dezan, “apurka-apurka, Gasteiz bideojokoaren nazioarteko mapan jartzen ari gara. Ezin dezakegu ahaztu 2018an sektoreko 20 profesional aitortu eta mundu mailako aditu baino gehiago igaro zirela hemendik eta aholku eman zietela pertsonalki gure ikasleei beren sorkuntza berrietan”. Nazioko eta nazioarteko mentoreen aurtengo zerrenda taxutzen ari gara, eta iazkoaren oso antzeko maila izango du. Etorriko direnetako bat Sven Liebich da, Point-eko lehendakariorde soziala den alemaniar bat. Enpresa hori mundu mailako bideojokoen enpresa erreferenteetako bat da, zeina Take 2 multinazional amerikarrak erosi baitzuen duela bi urte. Social Point-ek 300 langile inguru ditu, eta urtean 250 milioi euro fakturatzen ditu.

+info: http://www.f2pcampus.com

 

Lotutako albisteak

Eusko  Jaurlaritzaren  BIND  plataformak  urteko  bizkortze-ekimenik  onenaren  aitorpena  jaso  du
24/10/2025 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzaren BIND plataformak urteko bizkortze-ekimenik onenaren aitorpena jaso du

Ane de Ariño Ekintzailetza eta Nazioartekotzearen zuzendariak jaso du saria Disruptores Innovation Awards 2025 galan

B-Venture,  ekintzailetzaren  ekitaldia  Euskadin
22/10/2025 Ekintzailetza

B-Venture, ekintzailetzaren ekitaldia Euskadin

SPRIk babestua

Mondragon  Unibertsitateak  ekonomia  zirkular  eta  sozialeko  startupen  garapena  sustatzeko  programa  jarri  du  abian
19/10/2025 Ekintzailetza

Mondragon Unibertsitateak ekonomia zirkular eta sozialeko startupen garapena sustatzeko programa jarri du abian

roiektuaren helburua da gizarte-ekonomia sustatzea, produkzio- eta kontsumo-eredu sozial eta jasangarriagoa bultzatzeko

Euskadiko  sei  startup  finalistak  izan  dira  ekintzailetza  berritzailea  saritzen  duen  Top101  Spain  errekonozimenduetan
09/10/2025 Ekintzailetza

Euskadiko sei startup finalistak izan dira ekintzailetza berritzailea saritzen duen Top101 Spain errekonozimenduetan

Ekimen honen bigarren edizioaren entrega-ekitaldia azaroaren 12an izango da Murtzian

Euskadi,  ekintzailetza-ekosistema  egonkorrenen  eta  baloratuenen  artean,  GEM  2024-2025  txostenaren  arabera
08/10/2025 Ekintzailetza

Euskadi, ekintzailetza-ekosistema egonkorrenen eta baloratuenen artean, GEM 2024-2025 txostenaren arabera

GEM proiektua munduko ekintzailetza-datuen iturri nagusia da, eta, horren bidez, Euskadiren egoera beste eskualde eta herrialdeen egoerarekin alderatu daiteke.

A4Radar  startupa  eta  Eralki  ETEa  elkarlanean  ari  dira  teknologia  disruptibo  batean,  Eusko  Jaurlaritzaren  BIND  SME  ekimenari  esker
06/10/2025 Up Euskadi

A4Radar startupa eta Eralki ETEa elkarlanean ari dira teknologia disruptibo batean, Eusko Jaurlaritzaren BIND SME ekimenari esker

BIND SME ekimenaren 5. edizioan parte hartzeko deialdia urriaren 20ra arte egongo da irekita.

Ekintzailetzaren  ekosistema  indartzeko  garaia  da  Erronka  2030  dirulaguntzekin
25/09/2025 Ekintzailetza

Ekintzailetzaren ekosistema indartzeko garaia da Erronka 2030 dirulaguntzekin

Erronka 2030 programaren helburua Euskadiko ekintzailetzaren ekosistema osatzen duten hainbat eragile eta erakundeen arteko harremanak eta loturak sustatzea da. Proiektu bakoitzeko 10.000€ko dirulaguntza eska dezake jardueren zentroa Euskadin duen edozein pertsonak edo enpresak.

Eusko  Jaurlaritzak  epea  ireku  du  startup  disruptiboek  irtenbide  digitalak  eman  diezazkieten  20  euskal  ETEri
24/09/2025 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzak epea ireku du startup disruptiboek irtenbide digitalak eman diezazkieten 20 euskal ETEri

Urriaren 20ra arte, startupek eta scaleupek 7 erabilera-kasutarako soluzioak aurkeztu beharko dituzte honako esparru hauetan: antolamendu efizientea, negozio eta bezero digitala, industria adimenduna, zibersegurtasuna eta jasangarritasuna eta trantsizio energetikoa industriaren, energiaren, zerbitzuen eta elikaduraren sektoreetakoak diren 20 ETEei.

TramoIAk  logistika  automatizatzeko  robot  kolaboratiboak  eskaintzen  ditu
22/09/2025 Ekintzailetza

TramoIAk logistika automatizatzeko robot kolaboratiboak eskaintzen ditu

Startupak teknologia aurreratuak konbinatzen ditu, tamaina aldakorreko paketeen logistikari soluzio robotiko bat emateko

‘CDL  Donostia-San  Sebastián  AI  for  Startups  2025’  deialdia,  irailaren  30era  arte  zabalik.
18/09/2025 Ekintzailetza

‘CDL Donostia-San Sebastián AI for Startups 2025’ deialdia, irailaren 30era arte zabalik.

Jarduerak berehala hasiko dira! Saio presentzialak Tandem - BIC Gipuzkoa eraikineko instalazioetan egingo dira.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.