Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 13 apirila, 2022 Ekintzailetza Up Euskadi Start up UP Euskadi

Euskadin helburu komertzialekin mikroalgak ekoizteko lehen proiektua martxan jarri da

UPV/EHUk garatutako ereduaren esperimentazio-fasea Algaloop startup-ean egingo da, Asteasun.
Algaloop ASteasu

Mikroalgak laborategian eta eskala pilotuan hazteko ereduaren pilotajea” izeneko proiektua aurkeztu da ofizialki. Proiektu hori Euskal Herriko Unibertsitateko Kultibatutako Mikroalgen Euskal Bildumari (BMCC) eman zitzaion, Eusko Jaurlaritzaren arrantza-eremuko tokiko ekintzarako laguntzen programaren (GALP) barruan.

Proiektu honetan mikroalgak eskala txikian hazteko eredu bat garatu nahi da, bai sistema itxietan bai sistema irekietan. UPV/EHUko Plentziako Itsas Estazioa (PiE) mikroalgen hazkuntza garatu da, Asteasuko (Gipuzkoa) nekazaritza-herrixka batean sortu berri den Algaloop start up-ean eskala txikian ezarri aurretik.

Proiektu honetarako aukeratu diren espezieak Chlorella vulgaris, Haematococcus lacustris eta Arthrospira platensis izan dira. Mikroalgak ekoizteko prozesuetan ohikoak diren espezieak dira horiek, eta emaitza komertzialak egiaztatuak dituzte. Proiektuan mikroalga horien konposizio biokimikoa ezagutu nahi da, etorkizunean elikadura, nutrazeutika, kosmetika natural eta bioongarrien sektoreetan erabiltzeko. Pigmentuak, aminoazido libreak edo elikaduran interesa duten lipidoak bezalako konposatuak ebaluatuko dira laboreetan.

Sergio Seoanek, Kultibatutako Mikroalgen Euskal Bildumako (BMCC) zuzendariak, hauxe azaldu du: “Proiektu hau mikroorganismo horiek balorizatzeko eta etorkizunean eremu askotan baliabide-iturri bihurtzeko bildumatik egiten ari diren ekimenen barruan kokatzen da”. Nekazaritzan, medikuntzan edo kosmetikan erabil daitezkeen konposatu bioaktiboak bilatzea da bildumaren jarduera nagusietako bat.

Ekitaldian izan dira Leandro Azcue Agirre, Eusko Jaurlaritzako Arrantza eta Akuikulturako zuzendaria; Peli Manterola, Haziko zuzendari nagusia; Joseba Argoitia Vila, CaixaBankeko Ipar AgroBankeko zuzendaria; eta Maria Pilar Legarra, Asteasuko alkatea; Sergio Seoane, UPV/EHUko irakasle eta proiektuko ikertzaile nagusia; eta Anaut Patterson, Algaloopeko CEOa.

Algaloop ASteasu

Lotutako albisteak

Wake Up Euskadi 26 apirila, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Premios ON Bizkaia 24 apirila, 2024 Ekintzailetza
“Bizkaia enpresekin eta pertsona ekintzaileekin lankidetzan ari da jasangarritasuna eta berrikuntza sustatzeko”
Irakurri gehiago
23 apirila, 2024 Ekintzailetza
Emen4sport, kirol-arrakazta edonoren eskura I+G+b baten bidez
Irakurri gehiago
Brandfy startup 23 apirila, 2024 Ekintzailetza
Brandfy, markak diseinatzeko prozesua birdefinitzen duen Adimen Artifizial Sortzaile tresna
Irakurri gehiago
Absentix 22 apirila, 2024 Ekintzailetza
Absentixek lan-absentismoaren kostuak murrizten ditu, enpresen lehiakortasuna eta produktibitatea handitzeko
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak