Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 10 abendua, 2021 Ekintzailetza

Etxeak, bulegoak eta hotelak domotizatzea, espazio iraunkorrak, seguruak eta eraginkorrak sortzeko

Donomotics startup donostiarrak argiztapena, klimatizazioa eta segurtasuna neurtzeko eta kontrolatzeko gailuak fabrikatu eta instalatzen ditu ingurune adimendunak sortzeko, eta Habic klusterrarekin akordioa sinatu berri du bazkide inbertitzaile gisa.

Etxeari aplikatutako teknologia gero eta ohikoagoa da, eta etxebizitza iraunkorra, etxe adimenduna edo ‘passivhaus’ (etxe pasiboa) bezalako kontzeptuak etxebizitzaren, eraikuntzaren eta arkitekturaren inguruko elkarrizketan nabarmen entzuten ari dira azkenaldian. Testuinguru horretan, Donomotics enpresa gaztea sortu zen Donostian, 2020an. Proiektu domotiko osoak egiten eta instalatzen ditu mota guztietako eraikinetan, etxeetatik hasi, eta enpresa, bulego, hotel-konplexu edo turismo-ostatuetaraino. “Hainbat motatako espazioetan kontrol-gailuak instalatzen ditugu, eta aplikazio bakar batean integratzen ditugu, zure mugikorretik hainbat elementu kontrolatzeko, hala nola argiak, pertsianak, uraren edo berogailuaren tenperatura, sarrailak, sarbideak, telebista… Azken batean eraikin batean kontrola daitekeen guztia”, azaldu du Pablo Viñolas Donomoticseko CEOak.

Horretarako, IoT, edge computing, machine learning eta deep learning teknologiak aplikatzen dituzte beren sistemetan. Horrela, Viñolasek dioenez, “erabiltzaileak kontsumoarekin eta espazioaren funtzionaltasunarekin lotutako alderdiak kudeatzeko aukera ematen duen soluzio bat eskaintzen dugu, ingurune jasangarria, irisgarria eta eraginkorra sortzeko. Era berean, aplikazioari esker, pertsonek espazio horiei ematen dieten erabilera monitorizatu daiteke, eta horrek oso datu interesgarriak eskaintzen ditu kontsumo-moduari buruzko erabakiak hartu ahal izateko”.

Orain arte startupa erabiltzaile partikularrera bideratu bada ere, etxebizitzetan sistemak instalatzera, helburua beste sektore batzuetarako bidea irekitzea da, hala nola eraikinen kudeatzaileetara edo altzarien fabrikatzaileetara. “Ikusten ari gara gure sistemak balio erantsia dakarrela zenbait sektorerentzat teknologiari dagokionez. Eraikinak kudeatzen dituzten enpresak, adibidez, gure konponbidearen bidez eraikina nola erabiltzen ari den jakiteko datuak biltzeko gai izango lirateke, horien azterketatik abiatuta energia-eraginkortasuneko soluzioak eskaintzeko, egokitzapen-maila handiarekin”, ziurtatu du Donomoticeko CEOak.

Duela gutxi, sektore berri horietan sartzeko lehen urratsa eman dute, bazkide inbertitzaile gisa akordio bat sinatu baitute Habicekin, Euskadiko ekipamendu, altzari eta diseinuaren Klusterrarekin. “Oso pozik gaude lankidetza horrekin; izan ere, batetik, bezero berrietara iristeko kanal bat irekitzen digu, hala nola hotelak, bulegoak, pisu turistikoak, baita mendekotasuna duten pertsonak ere, beren autonomia sustatzeko eta beren bizitza independentzia handiagoz garatzeko aukera emango dien etxe mota eskuragarriago bat eskaintzeko; eta, bestetik, Habicek sarbidea ematen digun ekipamendu-enpresa eta fabrikatzaile horien balio teknologikoa handitzeko aukera ematen digulako, sektoreari balio erantsia eta osagai berritzailea emanez”, amaitu du Vinolasek.

SPRI Taldeak laguntza integralaren bidez berrikuntza, ekintzailetza eta barne-ekintzailetza laguntzen ditu, ideiak merkatura modu arrakastatsuan irits daitezen. Aurrera, Basque Fondo, Bind 4.0, Ekintzaile edo Barnekintzailetza programen bidez egiten du hori. Informazio gehiago esteka honetan.

Lotutako albisteak

Brandfy startup 23 apirila, 2024 Ekintzailetza
Brandfy, markak diseinatzeko prozesua birdefinitzen duen Adimen Artifizial Sortzaile tresna
Irakurri gehiago
Absentix 22 apirila, 2024 Ekintzailetza
Absentixek lan-absentismoaren kostuak murrizten ditu, enpresen lehiakortasuna eta produktibitatea handitzeko
Irakurri gehiago
WAKE UP EUSKADI 19 apirila, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Premios Toribio Echevarria 18 apirila, 2024 Ekintzailetza
Abian da ekintzailetza berritzailea sustatzeko Toribio Echevarria sarien 34. edizioa
Irakurri gehiago
Grabit 17 apirila, 2024 Ekintzailetza
Grabitek bat egin du NVIDIA Metropolisekin ikusmen artifizialeko soluzio aurreratuen bidez saltokietako galera ezezaguna murrizteko
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak