Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 10 otsaila, 2023 Ekintzailetza Up Euskadi Start up

Enpresentzako laguntzen helburu nagusiak eraldakuntza, ekintzailetza eta gizartean eragin handia duten proiektuak dira

27 milioi euro ipini dira. Horien bidez zuzeneko laguntzak emango dira Bizkaiko enpresak eraldatzen has daitezen trantsizio energetikorantz eta ingurumenekorantz, trantsizio teknologiko-digitalerantz eta trantsizio soziosanitariorantz.
Joseba Mariezkurrena Ainara Basurko

Bizkaiko Foru Aldundiaren Ekonomia Sustatzeko Sailak enpresa eta pertsona ekintzaileentzako dirulaguntzen programak aurkeztuko ditu. “Aurten Ekonomia Sustatzeko Sailak 27 milioi euro edukiko ditu itzuli behar ez diren dirulaguntzak emateko enpresen eraldakuntza eta trantsizio handiak sustatzeko.

Lehiakortasunerako inbertsioa izango da, eta bizkaitarren ongizatea hobetuko du. Helburua da gure ekonomiak lehiakorra izaten jarraitzea, hau da, puntako teknologia erabiltzen duten industriak eta zerbitzuak egotea, trantsizio digitalean eta trantsizio berdean ondo kokatuta egotea, eta talentua erakartzeko eta atxikitzeko gauza izatea” esan du Ekonomia Sustatzeko Saileko diputatu Ainara Basurkok.

Beraz, diputatuak eta Enpresa Lehiakortasuneko eta Ekintzailetzako zuzendari Joseba Mariezkurrenak zehaztu duten bezala, aurten ekintzailetza, lehiakortasuna eta nazioarterakotzea bultzatzeko eta talentua erakartzeko proiektuei laguntzeko programak abiaraziko dira 24 arlotan. Aurtengo berrikuntza nagusia garraioaren sektorea modernizatzeko programa da. Programa honetarako milioi bat euro ipini dira. Laguntza-lerro hau urtarrilaren 16an ireki da, eta dagoeneko 253 eskaera jaso dira.

“Gainera, aurten digitalizazioaren eta ekonomia zirkularraren estrategia zabalduko dugu ahalik enpresa gehien bultzatu nahian. Eta guztira 2 milioi euro banatuko ditugu zuzeneko laguntza modura gizartean eragin handia duten proiektuak aztertzeko, prestatzeko eta abian jartzeko. Dekretu hau garapen jasangarrirako helburuekin bat dator. Beraren helburua da konponbide berriak aurkitzea gizartearen egungo erronketarako, bai ingurumenekoetarako, bai gizarte-arazoetarako, arreta berezia ipinita zahartze aktiboan”, esan du diputatuak.

Basurkok esan du laguntza-programak bere sailak Bizkaiaren lehiakortasuna bultzatzeko erabiltzen dituen tresnetako batzuk direla. Dirulaguntzen dekretuak eraldaketa hori bultzatzeko ditugun tresna nagusietakoak dira. Baina ez dira bakarrak. Aldi berean balio handiko zerbitzu ugari eskaintzen ditugu ekintzailetzaren, berrikuntzaren, nazioartekotzearen eta talentuaren esparruan. Aholkularitza-, prestakuntza- eta finantzaketa-zerbitzuak. Eta beste gauza bat oso garrantzitsua dena: urteak daramatzagu lanean Bizkaiak aldaketa horiei guztiei berme osoz aurre egin ahal izateko beharrezko azpiegiturak eta baldintza ezin hobeak izan ditzan. Proiektu estrategiko handiez ari naiz: BAT, 42 Bizkaia, Nagusi Intelligence Center, Energy Intelligence Center eta AICren hirugarren fasea”.

 

2023ko programen gida

Bizkaia 2023 enpresentzako gidan honako hauek daude: Ekonomia Sustatzeko Sailak eta Beaz eta Seed Capital foru sozietateek ekintzailetzan ari diren enpresentzat eta pertsonentzat prestatutako programak eta eskaintzen dituzten zerbitzuak eta funtsak.

4 arlo daude. Bizkaia eta lurraldeko ekonomia eta enpresa sareak garatzen jarraitzeko lehiakortasun palankak eta ardatz estrategikoak dira: ekintzailetza, berrikuntza, nazioartekotzea eta talentua.

EKINTZAILETZA sustatzeko programen bidez 4,9 milioi euro inbertituko dira. Laguntzak startupak sortzeko aldi guztietarako dira.

Bigarren ardatza Bizkaiko industriako eta zerbitzu aurreratuetako ETEetan BERRIKUNTZA bultzatzea da. Guztira 18.650.000 euro banatuko dira dirulaguntzen bidez.

Hirugarren ardatza NAZIOARTEKOTZEA da. Bi programa izango ditu, guztira 2,2 milioi eurorekin, enpresei merkatu berriak bilatzen laguntzeko, banaka edo partzuergo bat sortuz.

TALENTUAren eremuan, 2021ean abian jarritako programari eutsiko zaio, profesional kualifikatuak eta esperientzia profesional handikoak erakartzea sustatzeko. Programak 590.000 euroko zuzkidura du. Joseba Mariezkurrenak gogoratu duen bezala, punta-puntako unibertsitateetan prestatzeko bekei ere eutsiko zaie; sailak 400.000 euro bideratuko ditu beka horietara.

Lotutako albisteak

Work In Progress SPRI Emprendimiento Consejo Vasco 29 apirila, 2024 Ekintzailetza
Work in Progress: Ekintzailetzaren Euskal Aholkularitza Batzordeak 2025-2028 proiektuan jarduten du
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi 26 apirila, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Premios ON Bizkaia 24 apirila, 2024 Ekintzailetza
“Bizkaia enpresekin eta pertsona ekintzaileekin lankidetzan ari da jasangarritasuna eta berrikuntza sustatzeko”
Irakurri gehiago
23 apirila, 2024 Ekintzailetza
Emen4sport, kirol-arrakazta edonoren eskura I+G+b baten bidez
Irakurri gehiago
Brandfy startup 23 apirila, 2024 Ekintzailetza
Brandfy, markak diseinatzeko prozesua birdefinitzen duen Adimen Artifizial Sortzaile tresna
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak