Premios Toribio Echevarria 2022
Marisa Arriola (directora gerente de BIC Gipuzkoa), Jon Iraola (alcalde de Eibar) y Ana Telleria (concejala de Desarrollo Económico, Empleo e Innovación)
Albisteak 26 maiatza, 2022

Enpresa eta ekimen berriak sustatzeko Toribio Echevarria Sarien deialdi berria ireki da

Hautagaitzak aurkezteko epea ekainaren 20an amaitzen da
-

Eibarko Udalak eta BIC Gipuzkoa erakundeak gaur goizean aurkeztu dute Toribio Echevarria sarien 32. edizioa.  Euskadiko enpresa-ekimenak aitortzeko eta ekintzaileei beren jarduera-hasieran laguntzeko sariak erreferente bihurtu dira Euskadiko ekintzaile eta berritzaileen artean.

 

Toribio Echevarria sarien 32. edizio honen xehetasunak gaur goizean aurkeztu dituzte Eibarko Udalean herriko alkate Jon Iraolak, BIC Gipuzkoa erakundearen zuzendari kudeatzaile Marisa Arriolak eta Udaleko Garapen Ekonomiko, Enplegu eta Berrikuntza saileko zinegotzi Ana Telleriak. Zentzu honetat, adierazi dute hautagaitzak Euskal Autonomia Erkidegoko startup eta enpresa-proiektuei zuzenduta daudela, berrikuntza zientifiko-teknologikoan arreta berezia jarriz.

Toribio Echevarria sarien deialdia bi kategoria nagusitan banatzen da: “Enpresa-ideiak/proiektuak” eta “Enpresa berria”. Haietako bakoitzak 10.500 euroko sariaz gain, aukera ematen du laguntza-, finantzaketa-, aholkularitza-, mentoretza- eta formazio-programetan parte hartzeko.  Horiez gain, sari bat dago nazioartekotze-bidean laguntza behar duten enpresa-ekimenetara bideratua eta beste bi sari berezi Eibarko Udalak ematen dituenak. 

Sari hauen diru-kopurua eta saritutako enpresa batzuen bilakaerak pizgarri dira Euskadin startup eta enpresa-proiektu berriak garatzeko.

Sari bereziak

Bestalde, Toribio Echevarria sarien azken hiru edizioetan, Eibarko Udalak bi sari berezi eman ditu, “Eibarko enpresa” eta “Espezializazio estrategikoa” izenekoak, herrian berrikuntza eta ekintzailetza teknologikoa indartzeko helburuz. Bi sari hauek 10.500 euroko zenbatekoa dute bakoitzak eta baita BIC Gipuzkoa erakundearen bidez formazio espezializatua jasotzeko aukera ere.  Bi kasuotan, exijitzen den baldintza da enpresak Eibarren edukitzea bere egoitza edo konpromisoa hartzea saria ematen denetik urtebeteko epean Eibarren jarraitzeko, bi urteko epe batean gutxienez.  

“Eibarko enpresa” saria, berriz, beste bi kategorietako edozeinetan aurkeztutako hautagaitza bati emango zaio; irizpidea izango da kalitate eta berrikuntza maila handia eskaintzea eta merkatuari balio-proposamen bat egitea, bai eta inbertsioa eta enplegua sortzeko ahalmena izatea ere. 

“Espezializazio estrategikoa” sariaren kasuan, kirolaren alorrean kokatutako egitasmoak lehenetsiko dira; nolanahi ere, beste arlo estrategiko batzuk ere aintzat hartuko dira, hala nola energia eta manufaktura aurreratua, bereziki, mikrodoitasun-mekanika eta robotika.

Bere interbentzioan, Jon Iraola Eibarko alkateak bere aurkezpenean azpimarratu nahi izan du zer inpaktu izan duten sari hauek irabazitako enpresek ekonomia- eta enpresa-ehunean. Sari berezi hauek jasotako Ekolber, Scrapad, Lean Stocks eta Fokus enpresek, esaterako, 3,5 milioi eurotik gorako inbertsio publiko-pribatua sortu dute eta kualifikazio handiko 30 enplegu.  Urte hauetan zehar eskualdeko beste enpresa batzuk ere saritu dituzte, hala nola Atten 2 enpresa teknologikoa, Jaz Zubiaurre eta Ocamica Hnos.  “Hortaz, herriaren etorkizunaren aldeko apustu benetan estrategikoa egiten da eta  horri esker balio erantsi handiko enpresak sortzen ari dira eta nazioarteko erreferente bihurtzeko potentzialtasuna dutenak.”

Marisa Arriola BIC Gipuzkoa erakundeko zuzendari kudeatzaileak zera esan du: “Pandemia ideia eta proiektuen azeleragailua izan da, azken bi urteetan BICen ohiko jardueran eta Toribio Echevarria sarien testuinguruan aurkeztu eta aztertu diren proposamenen bilakaeran frogatu den bezala. Sari hauek  32 urteotan bizi izan dugun bilakaera ekonomiko eta enpresarialaren isla bihurtu dira”.  

Bere aldetik, Ana Telleria Garapen Ekonomiko, Enplegu eta Berrikuntzako zinegotziak adierazi du “Udal honek, hiri honek, ekintzailetzaren alde egiten duen apustua argia eta zintzoa da, eta gure konpromiso irmoa, ekintzailetza hazteko eta ekonomikoki garatzen jarraitzeko alternatiba gisa ulertzen dugulako, gure industriak balio erantsi handiko produktuak eta zerbitzuak eskuratu ahal izan ditzan, teknologikoki aurreratuak eta lehiakorragoak izan daitezen. Ekitea prozesu konplexua da, eta erronka askori aurre egin behar zaie, baina zentzuz eta seriotasunez ekin nahi duenak babesa eta laguntza izango ditu. Merezi du saiatzea.”.

Sari hauetan, Eibarko Udalak eta BIC Gipuzkoak sustatutakoak, parte hartzen dute Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Eraldaketa Digitalaren eta Ekintzailetzaren Zuzendaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen, Turismo eta Landa Inguruneko Departamentuak. Parte hartzen dute, baita ere, Gipuzkoako Ganberak, Elkargik, APDk, El Diario Vascok, SPRIk, eta Adegi, Cebek eta SEA enpresari-elkarteek. 

Hautagaitzak aurkezteko epea ekainaren 20an amaituko da. Oinarriak www.toribioechevarria.com sarien webgunean kontsulta daitezke. 

Logos Toribio Echevarria

Lotutako albisteak

Ekintzailetza  berritzaile  onena  aitortzen  duten  Top101  Sarietarako  epea  zabalik  dago
01/07/2025 Ekintzailetza

Ekintzailetza berritzaile onena aitortzen duten Top101 Sarietarako epea zabalik dago

Hautagaitzak uztailaren 23ra arte aurkez daitezke

1M  €  hazteko  gaitasun  handia  duten  enpresak  bultzatzeko  laguntzetan
26/06/2025 Ekintzailetza

1M € hazteko gaitasun handia duten enpresak bultzatzeko laguntzetan

SPRI Taldeak Ekintzaile+ laguntzen deialdia argitaratu du, enpresa-proiektu berritzaile eta teknologiko berriak garatzen eta martxan jartzen laguntzeko. Ekainaren 27tik uztailaren 29ra egongo da irekita laguntzak eskatzeko epea. Enpresa bakoitzak, gehienez, 100.000 euro jaso ditzake, Enpresa Plana gauzatzeko gastuak ordaintzeko.

Berrikuntzako  200  aditu  europarrek  hartu  dute  parte  EBN  (European  Business  and  Innovation  Centre  Network)  Kongresuan
18/06/2025 Ekintzailetza

Berrikuntzako 200 aditu europarrek hartu dute parte EBN (European Business and Innovation Centre Network) Kongresuan

Ekainaren 18, 19 eta 20an izango den hitzorduak Euskadi ekintzailetza berritzailearen europar erdigune bihurtuko du, eta Ezkerraldeko erreferente den Ilgner inkubagailuaren 25. urteurrena ospatuko du. Ekitaldian Eusko Jaurlaritzako Energia Trantsizioko sailburuorde Irantzu Allendek parte hartu du.

Industriari  aplikatutako  30  soluzio  teknologiko  aurkeztuko  ditu  Eusko  Jaurlaritzak  BINDen  Demo  Day  jardunaldian,  uztailaren  3an
16/06/2025 Up Euskadi

Industriari aplikatutako 30 soluzio teknologiko aurkeztuko ditu Eusko Jaurlaritzak BINDen Demo Day jardunaldian, uztailaren 3an

Kursaal Kongresu Jauregia eta Auditorioan ospatuko da Eusko Jaurlaritzaten eta SPRI taldearen BINDen Demo Day 9. edizioan eta 20 startupek Euskadiko ETE eta korporazio liderrekin batera garatutako berrikuntza-proiektuak aurkeztuko dituzte.

Tecnaliak  TramoIA  Intralogistics  Robots  startupa  sortu  du,  logistikako  prozesu  konplexuak  automatizatzeko  soluzio  teknologiko  bat
16/06/2025 Ekintzailetza

Tecnaliak TramoIA Intralogistics Robots startupa sortu du, logistikako prozesu konplexuak automatizatzeko soluzio teknologiko bat

Startup berriak Basque Tek Venturesen laguntza du, zeina baita Eusko Jaurlaritzaren ekimen bat, helburu duena oinarri teknologikoko enpresa berriak sortzen laguntzea eta haien hazkundea sustatzea

ComexSoftek  erabaki  estrategikoak  hartzen  laguntzen  die  elikagaien  retail  sektoreko  enpresei
12/06/2025 Ekintzailetza

ComexSoftek erabaki estrategikoak hartzen laguntzen die elikagaien retail sektoreko enpresei

Aginte-panel interaktibo baten bidez, fabrikatzaileei eta banatzaileei produktuen salmenten analisia, merkatuen araberako fakturazioa eta produktua hainbat merkatutara egokitzeko potentziala monitorizatzeko aukera ematen die

Euskadi  –  Basque  Countryk  euskal  startupen  azken  berrikuntza  teknologikoak  aurkeztuko  ditu  South  Summiten
06/06/2025 Up Euskadi

Euskadi – Basque Countryk euskal startupen azken berrikuntza teknologikoak aurkeztuko ditu South Summiten

Ekainaren 6ra arte, bederatzi euskal startupek Smart Industry, e-Commerce, Health Tech eta telekomunikazioei aplikatutako teknologia berriak aurkeztuko dituzte.

Pedro  José  Salazar,  AJL  Ophthalmic  enpresako  CEOa,  eta  Kroketak.eus:  Araba  Ekinean  2025  sarien  irabazleak
04/06/2025 Ekintzailetza

Pedro José Salazar, AJL Ophthalmic enpresako CEOa, eta Kroketak.eus: Araba Ekinean 2025 sarien irabazleak

Ekin Day ekimenean, ekainaren 2an Europa Biltzar Jauregian egindako Araba Ekinean jardunaldi nagusian, “Zure ideiak balio du” lehiaketaren 2025. edizioko 11 kategorietako sariak banatu ziren.

Garaia  Parke  Teknologikoa,  berriro  ere  ekintzailetza  eta  inbertsiorako  topagune  ekainaren  3an
27/05/2025 Ekintzailetza

Garaia Parke Teknologikoa, berriro ere ekintzailetza eta inbertsiorako topagune ekainaren 3an

Debagoiena euskal ekintzailetzaren epizentroa izango da berriro, ekosistema enpresarial eta berritzailea indartzea helburu duen topaketarekin.

EBN  2025  kongresua  BIC  Bizkaia  Ezkerraldean  egingo  da
23/05/2025 Ekintzailetza

EBN 2025 kongresua BIC Bizkaia Ezkerraldean egingo da

Kongresua aukera paregabea izango da industria-energia trantsizioaren inguruan eztabaidatzeko, gure lurralde eta ekonomien etorkizunerako funtsezko gaia baita.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.