Enkarterri BIC Bizkaia Ezkerraldea
Albisteak 20 Marzo, 2023

Enkarterri, Mankomunitatea, BIC Bizkaia Ezkerraldea, Aldundia eta Eusko Jaurlaritza eskualdearen garapena aztertzen ari dira

Bioekonomia Poloak jarduera-palanka berria izan nahi du eskualdearentzat, hiru jarduera-eremutan oinarrituta: industria-proiektuak erakartzea, ekintzailetza eta biomaterialetatik eta diseinutik abiatuta bioekonomiaren arloko prestakuntza eta dinamizazioa garatzea.
-

Enkarterriko Plan Estrategikoaren Talde Eragilea, Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak, eskualdeko 11 udalerriek – Alonsotegi, Artzentales, Balmaseda, Galdames, Gordexola, Gueñes, Karrantza, Lanestosa, Sopuerta, Turtzioz eta Zalla –, Mankomunitateak eta BIC Bizkaia Ezkerraldeak osatua, 50 jarduketen aurrerapen-maila jarraitzeko bildu dira, 28,7 milioi euroko inbertsioarekin.

 

Enkarterriko Plan Estrategikoaren Talde Eragilea, Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak, eskualdeko 11 udalerriek – Alonsotegi, Artzentales, Balmaseda, Galdames, Gordexola, Gueñes, Karrantza, Lanestosa, Sopuerta, Turtzioz eta Zalla –, Mankomunitateak eta BIC Bizkaia Ezkerraldeak osatua, 50 jarduketen aurrerapen-maila jarraitzeko bildu dira, 28,7 milioi euroko inbertsioarekin.

Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak Eskualdeko Plan Estrategikoaren aurrerapen maila aurkeztu zuten atzo, asteartea, Enkarterriko Talde Eragilean. Talde horretako kideak  dira Mankomunitatea eta eskualdeko 11 udalerriak -Alonsotegi, Artzentales, Balmaseda, Galdames, Gordexola, Gueñes, Karrantza, Lanestosa, Sopuerta, Turtzioz eta Zalla-. Aurrerapen horren arabera Planaren barruko jarduketen % 100 hasita daude eta 2021ean hasi zenetik martxan dagoen inbertsioa 28,7 milioi eurokoa da.

2021eko ekainean onartu zen Enkarterriko Eskualdeko Plan Estrategikoak   guztira 65,7 milioi euroko inbertsioa aurreikusten du eta Enkarterriko ekonomia eta gizartea suspertzea du helburu. Bizkaiko Foru Aldundiak 41,7 milioi euro jarriko ditu eta Eusko Jaurlaritzak 24 milioi euro, eskualdeko gizarte- eta enpresa-eragileen laguntzarekin eta partaidetza-prozesu baten esparruan eskualdeko udalekin eta mankomunitatearekin batera kontrastatutako eta diseinatutako planerako.

Jarduketak sei trakzio-proiektutan bilduta daude: barneko eta kanpoko mugikortasuna hobetzea, bereziki trenbide-azpiegitura eta -zerbitzua; turismo- eta kultura-aktiboen arteko konexioa; hezkuntza- eta lan-mundua integratzea; landa-eremuak digitalizatzeko banda zabala hedatzea; enpresa-espazioak sortzea, eta bioekonomia bultzatzea.

Trenbide- eta bide-azpiegiturei dagozkien jarduketek aurrerapenak aurreikusten dituzte Metroaren 4. linearen zabalkuntzan eta horren ondorengo hedapenean, bai eta etorkizunean C4 linearen maiztasunak hobetzeko beharrezkoak diren trenbide-azpiegiturak berritzean ere. Halaber, aurrera egin da BI-630 errepidearen lau zati eta horiei dagozkien ingurumen-baimenak berritzeko proiektuak idazteari dagokionez. Era berean, bizikletak konpontzeko eta aparkatzeko bi programa jarri dira martxan, joan-etorrietarako bizikleta garraiobide gisa erabiltzea sustatzeko.

Beste alde batetik, kultura- eta turismo-jarduerekin lotutako jarduketen artean, besteak beste, helmuga turistiko moduan posizionatzeko Enkarterrira azpiegiturak, zerbitzu digitalak eta mugikortasun lasaia ekartzeko ekintzak nabarmendu behar dira (autokarabanen aparkalekua, errealitate birtuala, plataforma digitala, bizikleta elektrikoak eta horiek kargatzeko puntuak,…). Aipatzekoa da La Güatan, Zallan, sormen-arteak garatzeko aukera-gunea sortu izana, edota La Encartada Fabrika-Museoan eta Karpin Faunan egin diren hobekuntzak, eta turismoa, kirola eta musika sustatzeko ekitaldiak.

Era berean, lan- eta hezkuntza-munduaren erlazio eta loturari dagokionez, tailerrak eta laborategiak jarri dira abian ziber-segurtasuna, elektromugikortasun adimenduna, 3D inprimaketa eta etxebizitza adimenduna bezalako arloetan, lanbide-heziketa indartzeko eta ekintzaileen, enpresen eta erakundeen eskura jartzeko.

Landa-eremuetako digitalizazioarekin lotutako jarduketek aurrera egin dute eta banda zabala 8 udalerritako 664 etxebizitza sakabanatutara hedatu da eta eskualdeko 11 udalerrietan 5G banda zabala hedatzeko zerbitzua garatu da euskal administrazio publikoek (IHOBE, URA, udalak…)  datuak hartzeko proben laborategi gisa erabil dezaten, enpresa pribatuarentzat eta partikularrentzat funtzionalitate berriak gehitzeko aukerarekin.

Azkenik lurzoru-esparrua erosi da Zallan Elkartegi bat eraikitzeko. Horren eraikuntza 2023an hastea aurreikusten da; eta altzari-pabiloi zahar bat erosi da Gueñesen, Bioekonomiako HUBa hartuko duena. Bi jarduketa hauek Enkarterrin industria, ekintzailetza eta eraldaketa-jarduerak bultzatzearekin lotuta daude. Bioekonomia Poloak jarduera-palanka berria izan nahi du eskualdearentzat, hiru jarduera-eremutan oinarrituta: industria-proiektuak erakartzea, ekintzailetza eta biomaterialetatik eta diseinutik abiatuta bioekonomiaren arloko prestakuntza eta dinamizazioa garatzea.

Eskualdeko Plan Estrategikoan definitutako ekintza hauekin guztiekin eta etorkizunean definituko diren beste batzuekin udalerrietan identifikatutako arazo komunak konpontzeko egiten da lan Eskualdeko baliabideei eta bitartekoei balio erantsia emango dieten industria eta jarduera eraldatzaileak bultzatzeko; halaber, Planaren xedeak dira turismoa eta kultura dinamizatzea, aukera-sektore gisa eta eskualdearen iraunkortasunaren aldeko apustua eginda; kolektibo zaurgarrien gizarteratzea eta laneratzea indartzea; eremu kalteberak lehengoratzea; enpresa-gune berriak aktibatzea edo Enkarterri barruko loturak indartzea, bai eta eskualdearen eta Lurralde Historikoko gainerako lurraldeen artekoak ere.

Proiektu estrategiko hauen garrantzia kontuan hartuta inplikatutako erakunde guztiek (Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia eta Enkarterriko Udalak) berretsi egin dute proiektu horiek bultzatzeko eta euren eskumenen esparruan jarduketak abiarazteko izapideak arintzeko konpromisoa.

Lotutako albisteak

Ekintzailetza  berritzaile  onena  aitortzen  duten  Top101  Sarietarako  epea  zabalik  dago
01/07/2025 Ekintzailetza

Ekintzailetza berritzaile onena aitortzen duten Top101 Sarietarako epea zabalik dago

Hautagaitzak uztailaren 23ra arte aurkez daitezke

1M  €  hazteko  gaitasun  handia  duten  enpresak  bultzatzeko  laguntzetan
26/06/2025 Ekintzailetza

1M € hazteko gaitasun handia duten enpresak bultzatzeko laguntzetan

SPRI Taldeak Ekintzaile+ laguntzen deialdia argitaratu du, enpresa-proiektu berritzaile eta teknologiko berriak garatzen eta martxan jartzen laguntzeko. Ekainaren 27tik uztailaren 29ra egongo da irekita laguntzak eskatzeko epea. Enpresa bakoitzak, gehienez, 100.000 euro jaso ditzake, Enpresa Plana gauzatzeko gastuak ordaintzeko.

Berrikuntzako  200  aditu  europarrek  hartu  dute  parte  EBN  (European  Business  and  Innovation  Centre  Network)  Kongresuan
18/06/2025 Ekintzailetza

Berrikuntzako 200 aditu europarrek hartu dute parte EBN (European Business and Innovation Centre Network) Kongresuan

Ekainaren 18, 19 eta 20an izango den hitzorduak Euskadi ekintzailetza berritzailearen europar erdigune bihurtuko du, eta Ezkerraldeko erreferente den Ilgner inkubagailuaren 25. urteurrena ospatuko du. Ekitaldian Eusko Jaurlaritzako Energia Trantsizioko sailburuorde Irantzu Allendek parte hartu du.

Industriari  aplikatutako  30  soluzio  teknologiko  aurkeztuko  ditu  Eusko  Jaurlaritzak  BINDen  Demo  Day  jardunaldian,  uztailaren  3an
16/06/2025 Up Euskadi

Industriari aplikatutako 30 soluzio teknologiko aurkeztuko ditu Eusko Jaurlaritzak BINDen Demo Day jardunaldian, uztailaren 3an

Kursaal Kongresu Jauregia eta Auditorioan ospatuko da Eusko Jaurlaritzaten eta SPRI taldearen BINDen Demo Day 9. edizioan eta 20 startupek Euskadiko ETE eta korporazio liderrekin batera garatutako berrikuntza-proiektuak aurkeztuko dituzte.

Tecnaliak  TramoIA  Intralogistics  Robots  startupa  sortu  du,  logistikako  prozesu  konplexuak  automatizatzeko  soluzio  teknologiko  bat
16/06/2025 Ekintzailetza

Tecnaliak TramoIA Intralogistics Robots startupa sortu du, logistikako prozesu konplexuak automatizatzeko soluzio teknologiko bat

Startup berriak Basque Tek Venturesen laguntza du, zeina baita Eusko Jaurlaritzaren ekimen bat, helburu duena oinarri teknologikoko enpresa berriak sortzen laguntzea eta haien hazkundea sustatzea

ComexSoftek  erabaki  estrategikoak  hartzen  laguntzen  die  elikagaien  retail  sektoreko  enpresei
12/06/2025 Ekintzailetza

ComexSoftek erabaki estrategikoak hartzen laguntzen die elikagaien retail sektoreko enpresei

Aginte-panel interaktibo baten bidez, fabrikatzaileei eta banatzaileei produktuen salmenten analisia, merkatuen araberako fakturazioa eta produktua hainbat merkatutara egokitzeko potentziala monitorizatzeko aukera ematen die

Euskadi  –  Basque  Countryk  euskal  startupen  azken  berrikuntza  teknologikoak  aurkeztuko  ditu  South  Summiten
06/06/2025 Up Euskadi

Euskadi – Basque Countryk euskal startupen azken berrikuntza teknologikoak aurkeztuko ditu South Summiten

Ekainaren 6ra arte, bederatzi euskal startupek Smart Industry, e-Commerce, Health Tech eta telekomunikazioei aplikatutako teknologia berriak aurkeztuko dituzte.

Pedro  José  Salazar,  AJL  Ophthalmic  enpresako  CEOa,  eta  Kroketak.eus:  Araba  Ekinean  2025  sarien  irabazleak
04/06/2025 Ekintzailetza

Pedro José Salazar, AJL Ophthalmic enpresako CEOa, eta Kroketak.eus: Araba Ekinean 2025 sarien irabazleak

Ekin Day ekimenean, ekainaren 2an Europa Biltzar Jauregian egindako Araba Ekinean jardunaldi nagusian, “Zure ideiak balio du” lehiaketaren 2025. edizioko 11 kategorietako sariak banatu ziren.

Garaia  Parke  Teknologikoa,  berriro  ere  ekintzailetza  eta  inbertsiorako  topagune  ekainaren  3an
27/05/2025 Ekintzailetza

Garaia Parke Teknologikoa, berriro ere ekintzailetza eta inbertsiorako topagune ekainaren 3an

Debagoiena euskal ekintzailetzaren epizentroa izango da berriro, ekosistema enpresarial eta berritzailea indartzea helburu duen topaketarekin.

EBN  2025  kongresua  BIC  Bizkaia  Ezkerraldean  egingo  da
23/05/2025 Ekintzailetza

EBN 2025 kongresua BIC Bizkaia Ezkerraldean egingo da

Kongresua aukera paregabea izango da industria-energia trantsizioaren inguruan eztabaidatzeko, gure lurralde eta ekonomien etorkizunerako funtsezko gaia baita.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.