CEBEK elur
Ekintzailetza
Elkarrizketak 30 Azaroa, 2020

ELUR: Mendian pertsonak erreskatatu eta aurkitzeko lanetan laguntzen duen dispositiboa

2015ean Nepal suntsitu zuen lurrikara inflexio-puntua izan zen ideia hori abian jartzeko
-

ELUR, mendian pertsonak erreskatatu eta aurkitzeko lanetan laguntzen duen dispositiboa da, eta gaur egun, bi istripu motatan jarduten du: Distantzia laburra, esate baterako elur-jausi edo beste ehorzketa moten ondorioz lurperatutako biktimak, eta baita ere distantzia luzea mendian jarduera bat egiterakoan galtzen diren pertsonen kasuetan.

Erreskate-talde eta espedizio arrakastatsuekin hainbat proba egin ondoren, bi testuinguru pertsonak aurkitzeko gai izan den lehen dispositiboa da. Teknologia berritzaile hau ‘Search and Rescue’-k garatu du, Bizkaiko enpresa berriei laguntza eta hazkundea ematea helburu duen, Cebek Emprende programaren barruan parte hartzen duen startup-etako bat.

 

Nola sortu zen negozio hau antolatzeko ideia?

2015ean Nepal suntsitu zuen lurrikara inflexio-puntua izan zen ideia hori abian jartzeko. Milaka persona isolatuta eta harrapatuta geratu ziren, eta horietako asko mendiko gidariak eta garraiolariak izan ziren. Orduan hasi ginen haiek erreskatatzeko moduak ikertzen, eta konturatu ginen gaur egun erabiltzen diren erreskate-teknologiek ez dutela berrikuntza handirik izan azken 40 urteetan.

 

Mendirako bakarrik balio du?… Zertan bereizten da antzeko dispositiboetatik?

Nahiz eta hasiera batean mendirako pentsatuta egon, erabilera anitzeko gailua da eta beste hainbat esparrutan ere aplikatu daiteke, eraikuntza sektorea, esate baterako.

Esan dugun bezala, bi agertokietan biktima bat aurkitzeko gai den lehen dispositiboa lortzeaz gain, gaur egungo dispositiboen distantziak gainditzen ditugu. Adibidez, elur-jausien erreskateetarako antzeko gailuek, 80 metroko helmena dute. Ordea, gurea 1.500 metroko da, eta honez gain, distantzia luzeko mendiko erreskate batean 20 kilometro baino gehiagora galdutako biktima bat aurkitzeko gai gara.

 

Alex Txikonek ere proiektu hau bultzatzen du…”talde ekintzaile gisa”; zer izan da garatzeko zailena?

Alex taldekide ezinbesteko da, zalantzarik gabe. 6.000 metrotik gorako altueran eta zero azpitik 20 gradu baino gutxiagoko tenperaturan dauden testak, lanaren parte oso gogorra dira, baina azken finean, gustatzen zaiguna da.

 

Hasieran egin ez zenutenetik, zer egingo zenukete orain? Eta zer egingo ez zenukete, hasieran egin zenutenetik?

Ziur asko, gehiago zentratuko ginateke produktuaren benetako garapenean, softwarearekin, hardwarearekin, fabrikazioarekin etab.

Eta seguruenik, gutxiago joango ginateke ekintzailetzarekin lotutako ekitaldietara
Jakina, ekitaldi hauek oso garrantzitsuak dira, batez ere sortzen den networking-agatik, baina batzuetan zure interes nagusitik desbidera zaitzakete.

 

Zein izango dira hurrengo urratsak?

Komunikazio-mailan bultzada bat eman nahi diogu; horregatik, Alex Txikonek liburu bat idatzi duela eta “La montaña desnuda” filma proiektatuko duela aprobetxatuz, penintsulako zati handi bat ibiliko dugu elkarrekin, ‘Elur Gaman’ dispositiboari buruzko lehen trailer ofiziala aurkeztuz. Laster aterako da merkatura.

 

Pentsatu al duzue negozioa handitzean, dibertsifikatzean edota egungoa hobetzean?

Bai, jakina negozioa handitu nahi dugula. Produktu desberdinak garatzen ari gara, baina oraingoz, ahalik eta etekin handiena atera nahi diogu, eta ahalik eta hobekien egin geure lehen produktua, ‘Elur Gaman’.

 

Aholkuren bat enpresa bat martxan jartzeko asmoa dutenentzat?

Egin ezazu, edo ez ezazu egin, baina ez saiatu! Mundu benetan gogorra da, baina gehien beteko zaituena da. Ideia argi bat baduzu eta bideragarria dela ikusten baduzu, zoaz horren bila eta eman ezazu zureo nena!

 

 

KAFE edo TE galderak: 

Zer gosarirekin hasten dute eguna ekintzaileek?
Hemen desadostasunak daude, batzuk kafezkoak, beste batzuk tezkoak eta beste batzuk Cola Colakoak; baina gehien gustatzen zaiguna da goizean goiz ‘Break’ bat egitea gure edari gogokoenarekin, egunean jartzeko. 

Zer aurkituko genuke zuen lan-mahaian?
Seguru asko, paperak, ordenagailuak, materiales osatutako kaos bat… Azken finean, gure lana egiteko tokia da.
Baina zerbait bereizgarria badago da, lan-metodologia, zereginak, oroigarriak eta abarrak egiteko erabilzen ditugun “post-it” mordoak dira.

 

info+: www.elur-equipment.com

Lotutako albisteak

Eskuzko  prozesuak  eta  automatizazio  adimenduna:  SmartOpsen  eskaintza
07/07/2026 Ekintzailetza

Eskuzko prozesuak eta automatizazio adimenduna: SmartOpsen eskaintza

BIC Ezkerraldean egoitza duen konpainiak enpresetan lan errepikakorrak saihesten laguntzen du, adimen artifizial aplikatuta eta soluzio pertsonalizatuen bidez.

Baisma:  “Trantsizio  ekologikoak  soluzio  arinak,  datu  sendoak  eta  enpresei  irtenbide  hobeak  hartzeko  lagungarri  diren  tresnak  behar  ditu”
06/07/2026 Ekintzailetza

Baisma: “Trantsizio ekologikoak soluzio arinak, datu sendoak eta enpresei irtenbide hobeak hartzeko lagungarri diren tresnak behar ditu”

Bilboko startupak eredu zirkular- eta deskarbonizazio-trantsizioan laguntzen du enpresa eta erakundeekin, eta nazioarteko proiekzioa indartu du SPRI Taldearen 4YFN azokan parte hartuz.

Zeru  Drones,  azpiegitura  arriskutsuetako  akatsak  aurreikusten  dituen  startupa
02/07/2026 Ekintzailetza

Zeru Drones, azpiegitura arriskutsuetako akatsak aurreikusten dituen startupa

Donostiako enpresak eraikuntzarako edo energiarako ikuskatzaile adimendun gisa erabiltzen ditu droneak

DNAK  Cycling-ek  simulagailu  bat  garatu  du,  errepideko  benetako  sentsazioa  errepikatzeko
26/06/2026 Ekintzailetza

DNAK Cycling-ek simulagailu bat garatu du, errepideko benetako sentsazioa errepikatzeko

Donostiako enpresak fabrikazio industriala, elektronika eta software propioa uztartzen ditu, txirrindularitza indoor esperientzia errealistagoa eskaintzeko eta orain serieko ekoizpenaren erronkari aurre egiteko.

PlayGress  Labs,  Arabako  berrikuntza  AGHAren  diagnostikoa  hobetzeko
18/06/2026 Ekintzailetza

PlayGress Labs, Arabako berrikuntza AGHAren diagnostikoa hobetzeko

Konpainiak doitasun-soluzioak lantzen ditu neuro-garapenaren nahasmenduak detektatzeko.

Reinspira-k  berrikuntza  teknologikoaren  aldeko  apustua  egiten  du  ongizate  emozionalaren  eredu  berri  bat  sortzeko
16/06/2026 Ekintzailetza

Reinspira-k berrikuntza teknologikoaren aldeko apustua egiten du ongizate emozionalaren eredu berri bat sortzeko

Plataforma digitalak laguntza emozionala adimen artifizialarekin, edukien dibulgazioarekin eta komunitate anonimoarekin konbinatzen du, Bizkaian laguntza-sare bat sortzeko helburuarekin.

TrebezIAk  robot  mugikor  autonomoak  garatzen  ditu  intralogistikaren  zailtasunak  gainditzeko
16/06/2026 Ekintzailetza

TrebezIAk robot mugikor autonomoak garatzen ditu intralogistikaren zailtasunak gainditzeko

Donostiako startup-ak produktu konplexuen eskaerak ingurune logistikoetan automatikoki prestatzeko gai diren soluzioak eskaintzen ditu, Adimen Artifizaileko irtenbide garatuekin.

Visual  Parts  Service,  segundo  gutxitan  motorrentzako  ordezko  piezak  identifikatzen  dituen  aplikazioa
05/06/2026 Ekintzailetza

Visual Parts Service, segundo gutxitan motorrentzako ordezko piezak identifikatzen dituen aplikazioa

Adimen artifizialean eta ezagutza bisualean oinarritutako Bilboko plataforma honek bi argazkirekin bakarrik bateragarriak diren piezak aurkitzen ditu.

SISMOS,  ikusmen  artifizialaren  bidez  industria-kalitatearen  kontrolerako  eredu  berria  duen  Bilboko  startupa
28/05/2026 Ekintzailetza

SISMOS, ikusmen artifizialaren bidez industria-kalitatearen kontrolerako eredu berria duen Bilboko startupa

Enpresak, SPRI Taldearen Ekintzaile programaren laguntza jaso duenak, urtebete eskas darama martxan.

Fabrikit  3D:  “Fabrikazio  digitalak  asko  murrizten  ditu  berrikuntzarako  sarbide-oztopoak”
27/05/2026 Ekintzailetza

Fabrikit 3D: “Fabrikazio digitalak asko murrizten ditu berrikuntzarako sarbide-oztopoak”

Bizkaiko startup-ak 3D inprimaketarako eta prototipaziorako sarbidea bultzatzen du, berrikuntzarako tresna eskuragarri gisa, eta adin goiztiarretatik bokazio teknologikoak sustatzen dituen hezkuntza-lerro bat garatzen du.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.