Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 28 urtarrila, 2022 Ekintzailetza Up Euskadi Start up UP Euskadi

Ekintzailetza aldarrikatuko du Araba Ekinean-ek, gizartearen erronka berriei aurre egiteko, eta maiatzera aurreratu ditu ekitaldi nagusiak

“Zure ideiak balio du” lehiaketaren 18. edizioa; 10 kategoria izango ditu eta 11.000 eurotik gora banatuko du sarietan
Emprende-Topia Álava Emprende Araba

Arabako ekintzailetzaren ekosistema babestuko du Araba Ekinean-ek 2022an, jarduera eta ekitaldien programa zabal bat garatuz urte osoan zehar online, lurraldeko ekintzaileei gizartearen erronka berriei aurre egiten laguntzeko.

Araba Ekinean-en edizio berria aurkeztu dute gaur, prentsaurreko batean, Gasteizko Udalak, Arabako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak —SPRI taldearen eta BIC Arabaren bitartez— eta Vital Fundazioak, ‘Emprende-topia. Explorando nuevos caminos’ lemarekin. Ekintzaileen figura erakutsi eta nabarmendu nahi dute lehiaketa sustatzen duten erakundeek, erronka berri horiek konpontzeko eta lurraldean aberastasuna sortzeko funtsezko eragile gisa; izan ere, ekintzaileak XXI. mendeko esploratzaile bihurtu dira, beren entzuteko eta gizartearen beharretatik gertu egoteko gaitasuna eta berrikuntza-gaitasuna tarteko, besteak beste, eta bide berriak urratzeaz arduratzen baitira, hazteko eta aberastasuna sortzeko modu berri bat sustatzeaz.

Gasteizko lehen alkateorde Maider Etxebarriak, Arabako Foru Aldundiko diputatu nagusiorde Itziar Gonzalok, Eusko Jaurlaritzako Ekintzailetza, Berrikuntza eta Informazio Gizarteko zuzendari eta  BIC Arabako lehendakari Leyre Madariagak eta Vital Fundazioen zuzendari exekutibo Axier Urrestik azaldu dituzte 2022ko Araba Ekinean-en xehetasunak, zein erreferentziazko ekimena bihurtu baita, bere 19 edizioekin, ez Araban bakarrik, baizik eta Euskadi osoan, eta jarduera presentzialak eta online egitekoak konbinatuz jarraituko baitu urte osoan zehar, azken helburutzat duelarik Arabako ekintzailetza-ekosistema hobetzea.

Gaur bertan abiatuko da lurraldeko ekintzaileen ideia eta proiektu onenak saritzen dituen “Zure ideiak balio du” lehiaketaren 18. edizioa. Orotara 10 sari izango dira, eta 11.000 eurotik gora banatuko dira irabazleen artean. Hona hemen sariak:

  • On4U saria, ideia onenari. 500 euro.
  • Aclima saria, ideia iraunkorrenari. 500 euro.
  • Gasteiz ON saria, merkataritza eta turismoaren alorrean. 1.000 euro.
  • Eroski saria, nekazaritzako elikaduraren alorreko ekimen onenari. 1.000 euro.
  • Michelin saria, industriaren alorreko ekimen onenari. 1.000 euro.
  • Prezero saria, zerbitzuen sektoreko ekimen onenari: 1.000 euro.
  • RPK sari berezia, enpresen eraldaketa sozialari: 1.000 euro.
  • Vital Fundazioa saria, krisitik ateratzeko irtenbide eraldatzaileenei: 1.000 euro.
  • Metxa sari berezia, berrikuntzari: izen bereko azeleratzaileak emandakoa, proiektu berritzaileena denari eta hazteko ahalmen handiena duenari. Saria hurrengo Metxa Bootcamp-erako leku bat da, 4.000 euroan zenbatetsia.
  • Publikoaren sari berezia: ideia finalisten azken aurkezpenera doazenek aukeratuko dute. 300 euro

Eskabideak aurkezteko epea gaur, urtarrilak 27, irekiko da, martxoaren 25eko 14:00ak arte. Oinarriak alavaemprende.com webgunean kontsultatu daitezke. Lurraldeko hainbat ekintzailetza-agentek osatutako dute epaimahaia, zeinak apirilaren hasieran hautatuko baititu finalistak. Aurten, berriro ere, apirilean egingo den online ekitaldi baten bitartez emango da finalista horien berri, eta, bidenabar, aurreko edizioetan saritutako beste proiektu ekintzaile batzuek nola egin duten aurrera erakutsiko da. Ezin ahaztu lehiaketa honetatik 750 ekimen ekintzaile baino gehiago igaro direla. Izan ere, partaidetza-errekor guztiak gainditu ziren iaz, 54 proposamen aurkeztu baitziren. 2022ko edizioan, berrikuntza gisa, ikastaro berezi batean parte hartu ahal izango dute finalistek —aurkezpen publikoetan aditu eta TEDxVitoria-Gasteiz-en sustatzaile Cristina Juesesek emango du—. Proiektuen aurkezpenak prestatzeko lagungarri izango zaie.

Maiatzaren 19an —Europa jauregian— egingo den jendaurreko ekitaldi irekian erakutsi beharko dituzte finalistek beren proposamenak, eta Ekin Day jardunaldian jakinaraziko da zein diren irabazleak, maiatzaren 25ean. Ekiteko ideia edo proiekturen bat duten guztiak animatu nahi dituzte antolatzaileek, parte hartzera. “Parte hartzea funtsezko bultzada izan daiteke beren proiektuarentzat, bere garaian gaur egun nazioartera zabaldu diren beste ekimen batzuentzat izan zen bezala”, azpimarratu dute.

Europa Jauregian maiatzaren 19rako antolatu den jardunaldia seigarren urtez jarraian B2B topaketa egiteko baliatuko da orobat. Bertan, ekintzaileek banakako bilerak egin ahal izango dituzte aholkularitza-, finantzaketa- eta bizkortze-erakundeekin, baita beste ekintzaile batzuekin ere. Parte hartu ahal izateko www.alavaemprende.com webgunean eman behar da izena aurretik. Aurreko deialdietan aldebiko 200 bilera baino gehiago egin ziren, eta horietatik lankidetza berriak sortu ziren.

Irakurri gehiago HEMEN

Lotutako albisteak

Premios ON Bizkaia 24 apirila, 2024 Ekintzailetza
“Bizkaia enpresekin eta pertsona ekintzaileekin lankidetzan ari da jasangarritasuna eta berrikuntza sustatzeko”
Irakurri gehiago
23 apirila, 2024 Ekintzailetza
Emen4sport, kirol-arrakazta edonoren eskura I+G+b baten bidez
Irakurri gehiago
Brandfy startup 23 apirila, 2024 Ekintzailetza
Brandfy, markak diseinatzeko prozesua birdefinitzen duen Adimen Artifizial Sortzaile tresna
Irakurri gehiago
Absentix 22 apirila, 2024 Ekintzailetza
Absentixek lan-absentismoaren kostuak murrizten ditu, enpresen lehiakortasuna eta produktibitatea handitzeko
Irakurri gehiago
WAKE UP EUSKADI 19 apirila, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak