Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 29 apirila, 2022 Ekintzailetza Up Euskadi Bind40

Danobatgroup: “BIND 4.0-k aukera ematen digu ekintzailetzari eusteko eta harremanetan jarraitzeko startupen ekosistemarekin”

Danobatgroup-ek 2016tik parte hartzen du BIND 4.0-n, hots, ekimenaren lehen ediziotik, eta 7 startupekin kolaboratu du dagoeneko. Hainbat proiektu garatu dituzte errealitate areagotu, zibersegurtasun, lenteen nano-estaldura, adimen artifizial, zerbitzu digital eta lan-prozesu digitalizatuen arloetan.
Danobatgroup participa en BIND 4.0 desde 2016

Danobatgroup-ek 2016tik parte hartzen du BIND 4.0-n, hots, ekimenaren lehen ediziotik, eta 7 startupekin kolaboratu du dagoeneko. Hainbat proiektu garatu dituzte errealitate areagotu, zibersegurtasun, lenteen nano-estaldura, adimen artifizial, zerbitzu digital eta lan-prozesu digitalizatuen arloetan.

Danobatgroup erreferentziazko konpainia da makinetan, makina-erremintarako konponbide eta zerbitzuetan, “giltza eskuan” lineetan eta aplikazio espezifikoetarako konponbideetan. Bere jarduera sektore estrategikoetara zuzentzen da, hala nola sektore aeroespazialera, burdinbideen sektorera, automobilgintzara eta energia sorkuntzara. Danobatgroup berrikuntza irekiko BIND 4.0 plataformako trakzio-enpresetako bat izan da ekimenaren sei edizioetan, eta proiektu kolaboratiboak garatu ditu 7 startupekin.

 

Neurrira eginiko berrikuntza irekiko plataforma

Programan parte hartzen hasi zenetik, Danobatgroup-ek konfiantza osoa izan du BIND 4.0 ekimenean bere garapen teknologikoko eta merkatuko estrategia bultzatzeko 4.0 industria berrian. Sei urte geroago ekimen honen alde egiten jarraitzen du, sinetsirik baitago oso ariketa onuragarria dela bere estrategia eta garapena aberasteko. “BIND 4.0 ekimenak ideia, ikuspegi eta balizko partner berriak bilatzeko plataforma bat izaten jarraitzen du digitalizazioaren bide luze honetan” dio Nerea Arangurenek, Danobatgroup-eko Berrikuntzako zuzendariak.

 

Startupekin lan egitearen abantailei dagokienez, Danobatgroup-ek nabarmendu du startupek azkartasuna eta pentsaera berritzailea ematen dietela euren prozesuei. Baita ere esan du ekimen honen bidez aukera ematen zaiela enpresei lehen eskutik azaltzeko euren esperientzia eta merkatuaz duten ezagutza. Programaren testuinguruan, Nerea Arangurenek nabarmendu du aukera bikaina dela ingurune bereko enpresen artean bizipenak partekatzeko eta, bide horretatik, elkarrekin lan egiteko digitalizazioaren garapenean, helburutzat izanik Euskadiko ekosistema industrial eta berritzailea aberastea.

 

BIND 4.0 funtsezko eragilea da startupak aukeratzeko prozesuan, berak ebaluatzen baititu partner enpresen produktu eta zerbitzuak digitalizatzeko interesgarrienak diren teknologia eta hornitzaileak. Zentzu horretan, Arangurenek hauxe aipatu du: “gurekin lan egin duten enpresa hasiberriek emaitza onak eman dizkigute beti, izan ere, demostratzaile oso interesgarriak lortu ditugu, eta haiekin garatu ditugun proiektuei esker, Danobagroup aitzindaria da gure bezeroentzako eskaintzen garapenean. Tradizionalki teknologia horiek ez dira bildu makina-erremintaren expertise-ra; balio-proposamen berriak dira, bai guretzat eta bai merkatuarentzat”.

 

Adituen aholkularitza startupentzat

BIND 4.0 ekimenaren giltzarrietako bat da startupek etengabeko aholkularitza jasotzen dutela bizkortze-prozesu osoan. Banan-banako tutoretza eta saio informatiboen bidez startupek prestakuntza jasotzen dute hainbat arlotan, hala nola hauetan: negozio-garapena eta -eredua, bizkortze-prozesua eta scale-up, inbertitzaileekiko harremanak, merkaturatze- edo nazioartekotze-estrategiak… Arangurenek hauxe esan du programak eskaintzen duen mentoring-ari eta startupen prestasunari buruz: “oso erraza izan da startupekin lan egitea, zeintzuek uneoro jasotzen duten BIND 4.0-ren zerbitzuen aholkularitza. Merkaturanzko orientazioa eta emaitza zehatzak lehenesten dira. Startupak beti daude prest berritzeko eta euren gaitasunak erakusteko, eta programa aprobetxatzen dute merkatua hobeto ulertzeko eta merkatura gehiago hurbiltzeko”.

 

Sei urte hauetan, Danobatgroup-ek proiektu berriak sortu ditu errealitate areagotu, ziber-segurtasun, lenteen nano-estaldura, adimen artifizial, zerbitzu digital eta lan-prozesu digitalizatuen arloetan. Zehazki, startup hauekin kolaboratu du BIND 4.0 ekimenaren bidez:

  • Ancora: lantegi digitala giza faktoreari egokitzea eraginkorragoa eta lehiakorragoa izateko.
  • CTechNano: estaldura pertsonalizatuak eta estaldura-ekipoak, azalera konplexuak (hala nola, partikulak eta hautsak) babesteko edo funtzionalizatzeko.
  • Enigmedia: lantegietako aktibo digitalak babestea, datu-ihesen arriskuak murriztea eta mehatxu aurreratuak prebenitzea.
  • Erium: adimen artifiziala manufaktura-industriarako.
  • LinqCase: produkzio- eta mantenimendu-prozesuen optimizazioa.
  • Keynetic: sare industrialen segurtasuna, SDN-n oinarritutako sarbide-kontrolaren eta politika komertzialak oinarri dituen kudeaketaren bidez.
  • Innovae: Errealitate Areagotuan eta Birtualean oinarritutako konponbideen garapena.

 

Gehiago jakin nahi baduzu Danobagroup-en proiektuei buruz, sartu BIND 4.0 programaren web orrian.

 

 

Zer abantaila ditu BIND 4.0 programako trakzio-enpresa izateak?

  1. Startup onenekin eta konponbide disruptiboenekin erantzutea eraldaketa digitalaren erronka teknologiko berriei, sektore bakoitzaren beharrei egokiturik.
  2. Trakzio-enpresei interesatzen zaizkien negozio-arloetan potentzial handiena duten tokiko, Estatuko eta nazioarteko startupak ezagutzea, berrikuntza-ildo berriak sortzeko.
  3. Nazioarteko lehiakortasuna eta lidergoa hobetzea teknologia berritzaileenak txertatuta.
  4. Startup bizkortu, prestatu eta trebatuekin lan egitea, haien konponbidea industrian aplikatzeko modu arin, lehiakor eta profesionalean.
  5. Berrikuntza irekiaren eta industria adimendunaren erreferentziazko plataformako kide izatea, eta plataformako partner-ekin jardunbide egokiak eta kasu arrakastatsuak partekatzea, berrikuntza-proiektuak aplikatzeko eta iritsi nahi diren helburuak lortzeko.
  6. Prestakuntza espezifikoa jasotzea Venture Client gaitasunak garatzeko eta startupekin elkarlanean aritzearen inpaktua maximizatuko duten metodologiak eta tresnak txertatzeko, bai berrikuntza-iturri bezala, eta baita ere negozio-prozesuak optimizatzeko eta produktu eta zerbitzu berriak garatzeko aukera bezala.
  7. Berrikuntza Irekiko Hub handienarekin bat egitea: hub horrek baditu 65 kide, berrikuntza eta ekintzailetza arloetako 40 aholkulari aditu baino gehiago, 20tik gora inbertitzaileko Venture Club bat eta aldaketa nola gidatu ikasteko 240 proiektu arrakastatsu.

BIND 4.0 programako trakzio-enpresetako bat izan nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan

Lotutako albisteak

Brandfy startup 23 apirila, 2024 Ekintzailetza
Brandfy, markak diseinatzeko prozesua birdefinitzen duen Adimen Artifizial Sortzaile tresna
Irakurri gehiago
Absentix 22 apirila, 2024 Ekintzailetza
Absentixek lan-absentismoaren kostuak murrizten ditu, enpresen lehiakortasuna eta produktibitatea handitzeko
Irakurri gehiago
WAKE UP EUSKADI 19 apirila, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Premios Toribio Echevarria 18 apirila, 2024 Ekintzailetza
Abian da ekintzailetza berritzailea sustatzeko Toribio Echevarria sarien 34. edizioa
Irakurri gehiago
Grabit 17 apirila, 2024 Ekintzailetza
Grabitek bat egin du NVIDIA Metropolisekin ikusmen artifizialeko soluzio aurreratuen bidez saltokietako galera ezezaguna murrizteko
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak