Filtra tu búsqueda



Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 3 Azaroa, 2018 Ekintzailetza Finantziazioa

Bizkaia munduarekin konektaturik: Bizkaiko 6 startup Tel Aviveko SOSA bizkortzailean

“Talentu handiko ekosistema gara, txikia baina asko eskain dezakeena eta munduarekin era aitzindarian konektatzen ari dena”.
sosa telaviv beaz bizkaia

“Talentu handiko ekosistema gara, txikia baina asko eskain dezakeena eta munduarekin era aitzindarian konektatzen ari dena”. Horrela iragarri zuen Bizkaiko Foru Aldundiak Tel Aviveko SOSArekin sinatutako akordioa. Hurrengo sei hilabeteetan sei startup eta Bizkaiko ekintzaileak joango dira enpresa-bizkortzaile horretara. 

Emerid System, Kimet Sport, Nowave Engineering Solutions, Plato Hola!Recircular, eta Satlantis Microsats-ek bidea zabalduko dute eta denboraldi batean SOSAk diseinatutako bizkortze-programa jarraituko dute, balio erantsia eman eta teknologia eta berrikuntza esanguratsuekin konektatzeko.

Egoitzak Tel Aviven eta New Yorken dauzkan SOSA plataformaren helburua abangoardiako berrikuntzaren eskaintza eta eskariaren arteko tartea gutxitzea da. 2013an sortu zen eta haren instalazioetatik jadanik 8500 startup baino gehiago pasatu dira, korporazio handiek eta inbertsiogileek osatutako SOSAren sare globalera sarbidea izanik.

“Bizkaia munduarekin konektaturik” Bizkaia 2030 estrategia osatzen duten 4 ardatz nagusietako bat da; bertan Aldundiak hurrengo urteetan aurre egin behar zaien erronkak zehazten dira, horien artean “gure enpresa eta gazte ekintzaileen nazioartekotzea indartzea eta gure lurraldea nazioarteko agendan koka dadila lortzea, nazioarteko sare eta foro garrantzitsuetan presentzia aktibo eta sistematikoa izanik”.

Hori lortzeko, 2016an lehenengo itunak sinatu ziren Bostoneko MassChallenge bizkortzailearekin eta Cambridge Innovation Center, CICekin. Orain SOSArekin sinatu da hitzarmena, munduan ekintzailetza arloko bigarren ekosistema garrantzitsuentzat jotzen denera sarbidea emanez.

Lotutako albisteak

Wake Up Euskadi 16 urtarrila, 2025 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
15 urtarrila, 2025 Ekintzailetza
Smartur, altzari konbentzionalen edozein pieza adimendun bihurtzen duen enpresa bilbotarra
Irakurri gehiago
Golden Gait 15 urtarrila, 2025 Ekintzailetza
Golden Gaitek Parkinson gaixoei mugikortasuna hobetzen laguntzen die
Irakurri gehiago
14 urtarrila, 2025 Ekintzailetza
NX Technologies, ibilgailu elektrikoetarako produktu berritzailea duen Donostiako startupa
Irakurri gehiago
14 urtarrila, 2025 Ekintzailetza
Industria gehiago eta hobea sortzeko Eusko Jaurlaritzaren politikak 4.100 enpresa baino gehiagori ekarri die onura 2024an, 745 milioi euroko inbertsio pribatua bultzatuta
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak