Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 25 Azaroa, 2021 Ekintzailetza Finantziazioa Start up UP Euskadi

Bilboko Udalaren 93 diru-laguntza proiektu eta ekimen ekintzaileetarako

Personas con ideas de desarrollo o empresariales, podrán optar a una de las 93 plazas de ayudas económicas que ofrece el Ayuntamiento.
BIG BILBAO AYUNTAMIENTO UDALA

Enpresa-ideiak garatzeko edo martxan jartzeko ideiak dituzten pertsonek aukera daukate Bilboko Udalak eskaintzen dituen dirulaguntzen 93 plazetako bat eskuratzeko.

 

Udalak, Bilbao Ekintza udal-sozietatearen bidez, Lanbideren tokiko erakunde laguntzaile gisa, dirulaguntzen deialdi honetan parte hartzeko hautaketa-prozesua hasi du, Eusko Jaurlaritza / Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzuaren dirulaguntza-deialdiaren baitan sartuta dagoena (BOPV nº117, 16/06/2021), lehia askeko araubidean.

Guztira 93 plaza emango dira, eta horietatik 81 plaza emango zaizkie ekintzaile izateko gogoa dutenei, enpresa-ideiak garatzeko aukera izan dezaten. Gainerako 12 plazak dagoeneko negozio-plan bat garatuta duten eta enpresa-jarduera berriak abian jarri nahi dituzten pertsonentzat izango dira.

Eskabideak jasotzeko epea abenduaren 14an amaituko da, 13: 00etan. Parte hartzeko interesa dutenek BIG Bilbao Udal Ekintzailetza Zentroarekin harremanetan jarri beharko dute, 94 420 53 60 telefono-zenbakian edo big@bilbaoekintza.bilbao.eus helbide elektronikoaren bidez.

 

ENPRESA-IDEIEN GARAPENA

Negozio-ideiak aztertu eta garatzeko laguntza jasotzen duten 81 ekintzaileek Big Bilbao udal-ekintzailetza zentroaren etengabeko laguntza eta aholkularitza izango dute, gutxienez bi hilabetez.

Dirulaguntzen zenbatekoa 1.000 euro eta 1.300 euro artekoa izango da, eta ordainketa bakar baten bidez ordainduko da. 24 dirulaguntza 30 urtetik beherakoentzat gordeko dira (14 emakumeentzat eta 10 gizonentzat) eta 57 dirulaguntza 30 urtetik gorakoentzat (30 emakumeentzat eta 27 gizonentzat).

Laguntzak eskuratu nahi izanez gero, honako baldintza hauek bete beharko dira: Bilbon enpresa-proiektu bat garatzeko ideia bat eduki; Euskadin erroldatuta egon eta bertan benetan bizi; langabezian egon eta Lanbiden enplegu-eskatzaile gisa inskribatuta egon; azken urtean enpresa-jardueren gaineko zergan edo langile autonomoen erregimen berezian alta emanda egon ez izana, eta BIG Bilbaoren aholkularitza- eta laguntza-prozesuan parte hartu. Halaber, erakundeak proposatutako jarduera guztietan parte hartzeko konpromisoa hartuko du.

 

ENPRESA-JARDUERA BERRIAK ABIARAZTEKO DIRULAGUNTZAK

Negozio-plan bat garatuta duten eta enpresa-jarduera bat abian jartzeko bidean aurrera egin nahi duten pertsonentzako laguntzak eskuratu ahalko dituzte honako betekizun hauek betetzen dituzten 12 pertsonek:

  • Euskadin erroldatuta egon eta benetan bertan bizi
  • Langabezian egon eta Lanbiden enplegu-eskatzaile gisa inskribatuta egon
  • Azken urtean enpresa-jardueren gaineko zergan edo langile autonomoen erregimen berezian alta emanda egon ez izana
  • Enpresa edo negozio berri bat ezartzeko enpresa-bideragarritasunerako plan bat eduki, eta BIG Bilbaoren aholkularitza- eta laguntza-prozesuan parte hartu.
  • Bestalde, enpresa-jarduerak Bilbon izan behar ditu sozietate- eta zerga-helbideak.
  • Laguntza hauek enpresa-proiektu bat gutxienez hiru hileko epean abian jartzeko beharrezkoak diren aholkularitza-jarduketak garatzeko erabiliko dira.

Kasu honetan, dirulaguntzek 1.500 € edo 1.950 euroko balioa izango dute, eta 30 urtetik beherako bost pertsonari zuzenduta egongo dira (3 emakume eta 2 gizon), baita 30 urtetik gorako zazpi pertsonari ere (4 emakume eta 3 gizon). Ordainketak bi zatitan egingo dira: % 50 laguntza onartzen denean eta % 50 enpresa-jardueren gaineko zergan alta eman ondoren.

 

BIG BILBAO, IDEIEN FABRIKA

Ideia ekintzaileak garatzeko eta enpresa-ekimen berriak abian jartzeko laguntzak BIG Bilbao ekintzailetzarako udal-zentroaren aholkularitza- eta laguntza-zerbitzuaren bitartez bideratuko dira. Zentroak, hain zuen ere, start-up eta negozio berriak sortzeko eta finkatzeko beharrezkoa den laguntza eskaintzen du 2017. urtetik. Zentroan jardunean ari diren profesionalek 20 urte inguruko ibilbidea dute ekintzailetzaren esparruan, eta 2.000 enpresa baino gehiago sortzen lagundu dute.

Lotutako albisteak

Alfa Quantum 29 Marzo, 2024 Ekintzailetza
Alfa Quantumek teknologia kuantikoa ikastetxeetara hurbiltzen du
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi 27 Marzo, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
27 Marzo, 2024 Ekintzailetza
Gamanek aldagailu inklusiboak eta higienikoak diseinatzen eta instalatzen ditu desgaitasuna duten pertsonentzat
Irakurri gehiago
26 Marzo, 2024 Ekintzailetza
Nola izan enpresa ekintzaile bat Barnekintzaile programarekin, barne-ekiteko laguntza.
Irakurri gehiago
26 Marzo, 2024 Ekintzailetza
Ekintzaileentzako laguntzak: Bihur ezazu zure negozio ideia enpresa berritzaile eta errentagarri Ekintzailerekin
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak