Filtra tu búsqueda



Premios Manuel Laborde Werlinden Sariak
Albisteak 11 urria, 2022

Ba dator: Manuel Laborde Werlinden sarien edizio berria abian da

Sariak honako hauei zuzenduta daude: Ekimen Berritzaile Berriak’ kategorian eta, ‘Gradu Amaierako Lanak - Master Amaierako Lanak - Doktorego Tesiak’ kategorian

Manuel Laborde Werlinden sariak Entreprenari programaren barruan antolatzen dira. Euskal Herriko Unibertsitateak (Gipuzkoako Campusa) eta BIC Gipuzkoak garatu eta kudeatzen dute, eta aipatutako campusean ekintzaileei eta enpresa berritzaileen sorrerari laguntza eta aholkularitza ematea du helburu.

Sarien helburu nagusiak honako hauek dira: Unibertsitatearen ingurunean ekintzailetza arloko ideiak eta proiektuak sustatu; Unibertsitarioen potentzial berritzailea bultzatu, enpresa-ekimen berriak sortuz eta garatuz; eta azkenik, ekimen berrien garapenean lagundu, baliabide ekonomikoak eta enpresak sortzeko eta kudeatzeko aholkularitza-zerbitzu adituak jarri.

Sariak honako hauei zuzenduta daude:

  • ‘Ekimen Berritzaile Berriak’ kategorian

-UPV/EHUko irakasleak, ikertzaileak/IKERBASQUE.

-Euskal Herriko Unibertsitatean matrikulatutakoak edo haren titulu ofizial bat dutenak (lizentziatura, diplomatura, gradua, masterra eta tesia)

-UPV/EHUrekin elkarlanean egindako ikerketa baten emaitzak ustiatzea erabakitzen duten enpresak.

  •  ‘Gradu Amaierako Lanak – Master Amaierako Lanak – Doktorego Tesiak’ kategorian

-2022-2023 ikasturtean Gradu Amaierako Lanak, Master Amaierako Lanak edo Doktorego Tesiak egiten ari diren edo 2020-2021 – 2021-2022 aldian aurkeztu dituzten ikasleak eta ikertzaileak, proiektuaren merkatu-aukerak aztertzeko eta, positiboa bada, gauzatzeko asmoa dutenak

 

Hautagaitzak aurkezteko epea 2022ko azaroaren 3an amaitzen da.
info+: https://entreprenari.com/eu/

Sariaren erakunde laguntzaileak honako hauek dira: GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIKO Ekonomia Sustapeneko, Turismo eta Landa Inguruneko saila, EUSKO JAURLARITZAren Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Eraldaketa Digitalaren eta Ekintzailetzaren zuzendaritza SPRI TALDEA eta Diario Vasco.

ENTREPRENARI-ri buruz
BIC GIPUZKOAn eta UPV/EHUko Gipuzkoako Campusaren artean antolatutako Entreprenari programak Teknologia eta Jakintza merkatura transferitzea ahalbidetzen du, Enpresa Berritzaileak edo/eta Oinarri Zientifiko-Teknologikodun enpresak eta jakintza-arlo espezifikotan oinarritutako enpresa intentsiboak sortuz.

Lotutako albisteak

«Erakundeen  barruan  berritzearen  eta  barnekintzailetzaren  garrantzia».  Xavier  Marcet,  Jardunaldia
10/10/2022 Ekintzailetza

«Erakundeen barruan berritzearen eta barnekintzailetzaren garrantzia». Xavier Marcet, Jardunaldia

Urriaren 20an 9:00etatik 10:30era. Nori zuzendua: enpresetako zuzendariak eta negozio-garapeneko arduradunak.

Miramoon  Pharmak  gaixotasun  arraro  trataezinetarako  sendagaiak  garatzen  ditu
10/10/2022 Ekintzailetza

Miramoon Pharmak gaixotasun arraro trataezinetarako sendagaiak garatzen ditu

Gipuzkoako startupak ‘Smart Molecules’-en plataforma sortu du, eta erretinari eragiten dion erretinosi pigmentario gaixotasuna tratatzeko sendagai bat garatzen ari da.

Mikroalgak,  sal  daitekeen  produktu  bat  lortzen  den  bitartean  gas  kutsakorrak  murrizteko
07/10/2022 Ekintzailetza

Mikroalgak, sal daitekeen produktu bat lortzen den bitartean gas kutsakorrak murrizteko

Bromalgae startupak mikroalgak erabiltzen ditu CO2 eta NOx industriala eta urbanoa substantzia algal bihurtzeko. Horrela, kutsatzaileak ezabatzen ditu eta animalien eta gizakien elikaduran, lurzoruen erremediatzean edo kosmetikan, besteak beste, erabil daitekeen produktu bihurtzen ditu.

Insulclockek  paziente  diabetikoen  bizi-kalitatea  hobetzen  du
07/10/2022 Ekintzailetza

Insulclockek paziente diabetikoen bizi-kalitatea hobetzen du

Euskal enpresak kudeaketa-sistema integral bat sortu du, pazienteari gaixotasunaren jarraipena erraz, azkar eta modu seguruan egiteko aukera ematen diona

Wake  up!  Albiste  ekintzaile  batzuk  sarean
07/10/2022 Ekintzailetza

Wake up! Albiste ekintzaile batzuk sarean

Euskadiko talentu ekintzaile guztia, zurekin goizero zure gosarian! Jarrai iezaguzu!

Joan blog-era

Jarraitu gurekin

Gure sareetan espezializatutako kanalak eta eguneroko aktualitateak.