Filtra tu búsqueda



Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 29 Marzo, 2024 Ekintzailetza Up Euskadi Start up

Alfa Quantumek teknologia kuantikoa ikastetxeetara hurbiltzen du

Enpresaren helburua teknologia disruptibo horri buruzko ezagutza zabaltzea eta gizarterako duen interesa ezagutaraztea da
Alfa Quantum

Konputazio kuantikoak aurrera egiten jarraitzen du, datozen urteetan eguneroko erabilerako duen teknologia bihurtzeko. Euskadin hainbat ‘startup’, hub, ikerketa eta hezkuntza zentro eta laguntza ekimenetan oinarritutako konputazio kuantikoko ekosistema sortzen ari da. Proiektu horietako bat Alfa Quantum da, teknologia disruptibo horri buruzko ezagutza ikastetxeetan zabaltzea helburu duena.

Gure helburua iraultza kuantikoa herritarrei helaraztea da eta gizarteak teknologia kuantikoetan duen interesa ezagutaraztea”, sustatzaileek webgunean azaldu dutenez.

Ekimen honek bultzatzen dituen jardueren artean, alfabetatze kuantikoko saioak, kultura zientifikoa sustatzea, ikasleen artean STEAM bokazioak indartzea, teknologia horiei buruzko ezagutza demokratizatzea eta konputazio kuantikoaren eskutik proiektuak garatzeko gai den talentua erakartzea eta atxikitzea nabarmentzen dira. “Gaur egungo premiek eragindako aldaketei erantzuna eman nahi diegu, egiteko modu berriak integratuz, eta, horregatik, horrelako teknologia kuantikoetan heztearen alde egiten dugu“, gehitzen dute Alfa Quantumetik.

Prestakuntza-lan hori egiteko, diziplinarteko talde propio bat dute, “hezkuntza-sistemaren ezagutza sakona eta teknologiako pedagogia uztartzen dituena”, azaltzen dute bere arduradunek. Proiektuak, gainera, hainbat parner instituzionalen laguntza du, hala nola UPV/EHU, Bizkaiko Foru Aldundia, Lantiken bidez, eta Quantum Ecosystem lankidetza-estrategiarena, Bizkaiko lurraldean teknologia kuantikoen garapena eta aplikazioa bultzatzeko diseinatutako ekimena.

Ildo horretan, proiektuko sustatzaileek hezkuntza-paradigma aldatzearen alde egiten dute, ikasleek gaitasun digitalak eskuratzeko beharra bultzatzeko, bai eta ikastetxeetan eta institutuetan STEAM ikasteko metodologia garatzearen alde ere. “Hezkuntzaren ikuspegian aldaketa bultzatu nahi dugu, begirada kuantikorako iraultza pedagogikoa bizkortzeko. Ezagutza berri hau itzuli eta demokratizatu egiten dugu“, adierazten dute.

 

Lotutako albisteak

Wake Up Euskadi 16 urtarrila, 2025 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
15 urtarrila, 2025 Ekintzailetza
Smartur, altzari konbentzionalen edozein pieza adimendun bihurtzen duen enpresa bilbotarra
Irakurri gehiago
Golden Gait 15 urtarrila, 2025 Ekintzailetza
Golden Gaitek Parkinson gaixoei mugikortasuna hobetzen laguntzen die
Irakurri gehiago
14 urtarrila, 2025 Ekintzailetza
NX Technologies, ibilgailu elektrikoetarako produktu berritzailea duen Donostiako startupa
Irakurri gehiago
14 urtarrila, 2025 Ekintzailetza
Industria gehiago eta hobea sortzeko Eusko Jaurlaritzaren politikak 4.100 enpresa baino gehiagori ekarri die onura 2024an, 745 milioi euroko inbertsio pribatua bultzatuta
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak