Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa
Albisteak 16 abendua, 2019 Start up up euskadi

Stoor, arkitekturako proiektuak erosi eta saltzeko merkatua

Honen sortzaileak Tel Avivera abiatuko dira SOSA-Bizkaia azelerazio-programaren barruan
Stoor

Stoor plataformak proiektuak salgai jartzeko aukera ematen die arkitekturako profesionalei, sustatzaileek, eraikuntza-enpresek edo beste arkitekto batzuek eros ditzaten. Marketplace hau bi euskal ekintzailek sortu dute, Aitor Arteta arkitektoak eta Taig Mac Carthy software-garatzaileak, sektorean antzeman zuten beharrari erantzuteko asmoz. “Batzuetan, gure arkitektura-estudioan bezeroen eskariei erantzun ezinik ibiltzen ginen, eta iruditu zitzaigun ideia ona izan zitekeela eskari horietara molda daitezkeen proiektuak bilatzeko plataforma bat izatea”, adierazi du Artetak.

 

Pixkanaka-pixkanaka, ideia gorpuztuz joan zen, eta 2018ko irailean, Stoor izeneko lehenengo marketplacea abiarazi zuten, arkitektura arloko proiektu osoak BIM deritzon eraikinak modelatzeko 3 dimentsioko sisteman eskainiz. Sortzaileek ziurtatu dutenez, espazioak begi-bistako onurak eskaintzen dizkie sailtzaileei zein erosleei. “Arkitektoei, eginda dagoen produktu bat saltzeko aukera ematen die, beste herrialde eta merkatu batzuetara irekiz”, esan du Aitorrek, “eta erosten duenari ondo definitutako proiektu bat segundo gutxi batzuetan eta 10 aldiz prezio txikiagoan erosteko aukera ematen dio”.

 

Plataformaren funtzionamendua oso erraza da. Saldu nahi duenak profil bat ireki dezake doan, bere arkitektura-proiektuei buruzko katalogoa sortzeko, eta hau ikusgai egongo da balizko erosle guztientzat, erosi aurretik xehetasunez ikusteko aukera izan dezaten. Stoorrek salmenten % 20 hartzen du komisiotzat, baina badira doako arkitektura-proiektuak, plataformaren funtzionamenduaren nondik norakoak argitzen laguntzen dutenak. BIM sistemaren erabilerari esker, askoz ere errazagoa da proiektua tokian tokiko behar eta baldintzetara egokitu eta eraldatzea.

 

Egun, Stoorrek arkitektura arloko 70 profil ditu, 40 proiektu inguru argitaratu ditu eta 400 deskarga inguru erregistratu ditu 20 herrialdetatik. Startup Spri Taldearen eta Beazen laguntzaz garatu da eta, berrikitan, SOSA-Bizkaia programaren barruan aukeratu dute, SOSAk Tel Aviven duen espazioan antolatutako azelerazio programa batean parte har dezan.

BAT BIZKAIA BILBAO
Albisteak 17 urtarrila, 2022 Ekintzailetza
Ekintzailetza eta Berrikuntza zentroak irailean irekiko ditu ateak Torre Bizkaian: ‘BAT’
Irakurri gehiago
Albisteak 17 urtarrila, 2022 Ekintzailetza
Panel Health: “Medikuntzak aurrera egin du, baina pazientea duela 50 urte edo gehiago bezala tratatzen da”
Irakurri gehiago
Wake Up Up Euskadi
Albisteak 13 urtarrila, 2022 Ekintzailetza
Wake up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Topaketa Alianzas
Albisteak 6 urtarrila, 2022 Ekintzailetza
Elkarlana eragina izateko: Topaketa-Alianzas Bilbao Berrikuntza Faktorian
Irakurri gehiago
BK enpreSariak Barakaldo
Albisteak 4 urtarrila, 2022 Ekintzailetza
Barakaldok urteko tokiko enpresa txiki eta ertain nabarmenenak saritu ditu BK enpreSarien III. edizioan
Irakurri gehiago

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak