Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa
Albisteak 14 urria, 2021 Energia Start up up euskadi

Federico Mendieta, ‘Cleverwind’: “Enpresen munduan, balio gehigarria eskaini ezean, arrakastarako aukera gutxi duzu”

Bizkaiko startupak bere aire-sorgailuaren modelo tolesgarria aurkeztuko du B-Venture-ren seigarren edizioan
CleverWind aerogenerador plegable Federico Mendieta

Euren aire-sorgailu tolesgarriekin, energia sortu eta kontsumitzen den haize-instalazio txikietan zentratzen dira: “Edozein eraikinen gainalde lauan: etxebizitzak, ofizinak, hotelak, ospitaleak, eta abar. Haize asko den lekuan”. Energiaren ekarpen honek parke handietatik kontsumorako gunera garraiatzea saihesten du, kostu totalaren %10a aurreztuz.

 

‘Banatutako energia’, bertan ekoiztua, pixkanaka aurreraka doa ‘lekuan lekuko energia-komunitate’ deritzenak sortuz: “Gure ustez, energia ekoizten duten instalazio txiki hauek (eolikoak nahiz fotovoltaikoak) orokortzeak Sare orokorraren ekoizpena leundu dezake, instalazio txikiok nahiko independenteak baitira. Gainera, elektrizitatea kontsumitzen duenarentzat ere aurrezteko modu bat da” azaltzen digu Federico Mendietak Cebek Emprende foroan.

 

Nola sortu zen aire-sorgailu tolesgarriaren ideia?

Kurioski, Bilbotik Bartzelonara egin ohi nituen bidaietan ikusten nituen parke eoliko erraldoiek paisaian duten eragina gutxitzeko konponbidea bilatzean sortu zen tolesgarria izatearen ideia. Hasieran aire-sorgailu handiak tolestea pentsatu genuen, baina momentuz bideragarriago dirudi aire-sorgailu txikiagoak tolestea, 10-20kw bitarteko potentzia dutenak.

 

Zein arazo aurkitu dituzue? Zer da gehien kostatzen zaizuena?

Duela bost urte hasi ginenean, berrikuntzarako kultura falta apur bat somatu genuen. Inbertsoreak dagoeneko martxan zeuden proiektuetan baizik ez ziren fijatzen; negoziorako espektatibak -nahiz eta oso interesgarriak izan- gutxiesten ziren dena finkaturik egon ezean.

Beste alde batetik, lanpostu asko sor dezaketen gurea bezalako enpresa-proiektu handietan, emaitzak lortzea ezinezkoa zen kanpoko inbertsiorik gabe. Berrikuntzak konpondu gabeko beharrizan bat laguntzen duenean, beronen garapen-maila gora behera, enpresa-arrakasta handia izan ohi duela ohartu behar gara.

Gaur egun enpresen mundua pixkanaka aldatuz doa konpetentzia dela eta. Balio gehigarria eskaini ezean, arrakastarako aukera gutxi duzu. Funtsezkoa da I+D+i sailean enpresa handien aurrekontuak areagotzea.

 

Adibidez, 6 pisuko etxe batean zenbat aurreztuko litzateke zuen aire-sorgailuekin? Eta familia bakarreko etxebizitza batean?

Lekuan izan ohi den haize kantitatearen eta aire-sorgailuaren potentziaren araberakoa da hori. Zehazki, 10 etxebizitzako eraikin baterako, 15KW-ko aire-sorgailuak kokagune on batean, beharrezkoa den energia elektrikoaren %50-60 sor dezake. Horregatik konektatzen dira gure aire-sorgailuak sarera. Autonomoak izan litezke, baina metatzeko gaitasun handiegia eta, hortaz, garestiegia, beharko lukete. Aurrezpen jakin bat bilatzen dugu, eta horretarako, ekoiztutako elektrizitate kantitatearen eta instalaziorako kostuaren arteko oreka aurkitu behar da.

Familia bakarreko etxebizitzan ere kokagunearen araberakoa da, baina noski, aire-sorgailua etxebizitza-bloke batekoa baino askoz txikiagoa izan beharko litzateke. Aire-sorgailuen errentagarritasunak gora egiten du handiagoa izan ahala. Honenbestez, posible litzateke, baina etxebizitza-bloke batean instalatutakoak baino errentagarritasun gutxiago luke.

 

CleverWind aerogenerador plegable

CleverWind aerogenerador plegable


Honelako energia garbi eta iraunkorrerako dagoen hiri-araudiak honelako instalazioetan eragiten du? Subentzioak jaso litzake aktibitate honek?

Oraindik ezagutu beharrekoa da, Udaletxe bakoitzaren araberakoa baita. Batzuek gainaldetik goragoko altuerak mugatzen dituzte, eta gehienek oraindik ez dute zehaztu. Kontuan hartu beharrekoa da, baina ingurugiroarekiko ekarpenak, tolesgarriak izateak eta haize gutxi denean desagertzeak oso seguru egiten ditu. Hortaz, ez dugu uste oztopo handirik izango dugunik instalatzeko orduan.

Banatutako energia berrikuntza bat da, eta laguntzarik izatekotan, oraindik zehazteke daude. Berrikuntzen artean, Sareak ekoiztutako soberakinak botatzeko aukera nabarmendu beharra dago, hauekin etekina lor baitaiteke. Ondorioz, honelako energia garbi eta iraunkorrak babesa jaso lezake.

 

Zuen sistema etxe berrietan ezartzeko pentsatuta dago, ala dagoeneko eraikita dauden etxeetan ere sar liteke?

Gure aire-sorgailuak arinak izan arren, eta kargak profil metalikoen bitartez banatu arren, euskarri estruktural bat behar dute. Hainbat urte duten etxeetan beharbada errefortzua beharko litzateke; eraikiko diren etxeetan, proiektuko beharrizan estrukturalen artean sar liteke.

 

Nortzuk dira zuen lehiakide nagusiak?

Ardatz bertikala duten aire-sorgailuak daude, guk bakarrik gehitu dugu tolesteko aukera, baina funtsezkoa dela ikusi denez, patentea lortu ahal izan dugu. Tolesteko aukerak eraikin baten gainean kokatzea ahalbidetzen digu; hala, inpaktu bisuala gutxitzen da, instalazioa errazagoa da eta mantenua ere errazagoa da, ez baita gruarik ezta jasogailurik behar.

Gure lehiakide nagusiak eguzki-panelak dira. Instalatutako potentzia bera lortzeko, gure aire-sorgailuek azaleraren laurden bat behar dute. Bestalde, azalera honetan beste aire-sorgailu bat instala genezake, potentzia bikoiztuz. Hau garrantzitsua da, ganbaretako azalerak ez direlako oso handiak, eta hauen erabilerak kostua sor lezake. Konpetentzia izan arren, ez da arazorik, haizea izaten den lekuetan ez delako eguzki-argi askorik eta aldrebes; Panelak nagusi izango dira leku eguzkitsuetan, eta gu haize guneetan. Benetan osagarriak izan gaitezke.

 

Aire-sorgailuez gain, ba al duzue bestelako proiekturik?

Momentuz aire-sorgailuen sorta bat sortzean zentraturik gaude, 10-20Kw bitarteko potentziak izan ditzakeena. Honez gain, bertan ekoiztutako energia kudeatzeko edozein hobekuntza garatu nahi genuke: mikro-sare adimendunak, biltzeko sistemak (bateriak), eta abar. Arkitektoa naizen legez, arkitekturari energia berdeak eta eraginkortasun energetikoa batu diezaiokeen laguntza oro interesgarria eta erabat beharrezkoa iruditzen zait.

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?