Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa
Albisteak 22 otsaila, 2021 Start up up euskadi

Arrisku-Kapitalean eta Startupetan Aditua izateko Kurtsoa Mondragon Unibertsitatean

Ekintzailea zara? Finantzazioaren bila zabiltza? Kurtso honek ikuspegia, informazioa eta inbertsiorako hainbat aukeretarako kontaktua eskainiko dizkizu...
MU Curso Capital Riesgo & Startups

Mondragon Unibertsitateak Arrisku-Kapitalean eta Startupetan Aditua izateko Kurtso berria atera du. Formakuntza hau fundatzaile nahiz inbertsore gisa dagoeneko enpresa batean dauden edota enpresa batean sartzeko asmoa duten profesionalentzat zuzenduta dago:

  • Euren proiektuetarako finantzazio alternatiborako mekanismoak ezagutu nahi dituzten ekintzaileak edo enpresa-ekintzaileen taldeak.
  • Enpresa sortu berrietan inbertitzen ikasi nahi duten inbertsore hasi berriak.

Kurtso honek proiektu ekintzaile baten eta honen garapen-mailaren arabera aukera daitezkeen arrisku-kapital moten beharrizan ekonomiko-finantzarioen ikuspegi zabalagoa izaten laguntzen du.

Formakuntzak enpresa berri bat sortzeko hainbat etapa biltzen ditu: HAZI fasea, ARRANKE fasea, ZABALTZE GOIZTIARRAREN fasea, EGONKORTZE-ESKALATZE fasea. Helburua etapa bakoitzeko beharrizan ekonomiko-finantzarioak irakastea da; baita aukera ezberdinak, kokapen ekonomiko-finantzario egokia lortzeko arrisku-kapitaleko agenteak.

Era berean, kurtsoa inbertsio-familia bakoitzaren INBERTSIO-PROZESUAN zentratzen da. Kontuan hartu beharreko faktoreak deskribatzen dira; bai ekintzaileenak, bai inbertsoreenak.

Kurtsoaren programak oinarri teorikoak arrisku-kapitaleko inbertsore eta ekintzaileen benetako esperientziak eskaintzen ditu, baita esperientzien elkartrukea eta norbere eta taldekako hausnarketarako tailerrak, norberak erronken eta beharrizanen diagnostikoa egin dezan.

 

Metodologia

Kurtsoan zehar, oinarri kontzeptualak, inbertsore eta ekintzaileen bizipenak eta hausnarketa indibidual eta taldekakoaren tailerrak eskaintzen dira.

Programak honako espazioak eskaintzen ditu ikasketarako:

  • Formakuntza kontzeptualerako saioak. Helburua kontzeptuen, metodologien eta lanabesen oinarriak eskuratzea da, hauek startupen inbertsioa eta finantzazioa errazten baitute.
  • Ikasketa-komunitatea. Erreferenteak diren entitateen esperientzia praktikoen elkartrukea.
  • Norberak hausnartzeko espazioa. Partaide bakoitzaren espazio pertsonalarekin bat dator, jasotako ezagutzen inguruan hausnartzeko eta hauek finkatzeko.

Txosten osoa deskarga dezakezu HEMEN:

spri-emprendimiento-MU-curso-Capital-Riesgo-2102

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?