Albisteak 3 uztaila, 2025

SPRI Europako Zibersegurtasun Erakundean (ECSO) sartu da

ECSOk Europako zibersegurtasuneko sektore publikoa eta pribatua biltzen ditu. Guillermo Unamuno izango da SPRIren ordezkaria
-

 

SPRI Zibersegurtasunaren Europako Erakundeko (ECSO) kidea da orain. Europako sektore arteko erakundeak ekarpena egiten dio zibersegurtasun-komunitateak garatzeari eta Europan zibersegurtasuneko ekosistema bat eraikitzeari. SPRIrekin batera, Cyberzaintza-Zibersegurtasunaren Euskal Agentzia da haren partaide.

SPRIk, ECSOn sartzeari esker, balioa eman ahal izango dio sustapen ekonomikoko eta enpresa-sostenguko esparruan izandako esperientziari. Horrela, ikusgarritasuna emango dio Euskadiko zibersegurtasuneko enpresa-sareari Europako instituzioetako eta enpresetako eragileen aurrean, eta hala lankidetza-sareetarako nola proiektu estrategikoetarako sarbidea izango du, programa komunitario hauen esparruan: Horizon Europe, Europa Digitala programa edo Europako Interes Komuneko Proiektu Garrantzitsuak (IPCEI).

Gainera, SPRIk era aktiboan ekarpenak egitea bilatuko du ECSO barruko hainbat lan-esparrutan, bereziki hauetara bideratutakoetan: sektorearen nazioarteko inbertsioa eta proiekzioa sustatzea, estandarizazioa eta zibersergurtasuneko ziurtagiriak lortzeko prozesuak bultzatzea, ekarpena egitea Europako zibersegurtasuneko industria garatzeari eta finkatzeari, baita ETE-ei laguntzea eta Europako esparruan eskualde arteko lankidetza indartzea ere.

ECSOk Europako zibersegurtasuneko sektore publikoa eta pribatua biltzen du, hauek barnean hartuta: enpresa handiak, ETEak eta enpresa emergenteak, ikerketa-zentroak, unibertsitateak, azken erabiltzaileak eta ezinbesteko zerbitzuen operadoreak, taldeak eta elkarteak, baita Europar Batasuneko eta Europako Merkataritza Libreko Erkidegoko (EMLE) estatu kideetako tokiko, eskualdeko eta estatuko administrazio publikoak ere. Guztira, ECSOk 30 herrialdetako 300 kide ditu.

Zibersegurtasunaren Europako Erakundearen helburua Europaren subiranotasun digitalari eta autonomia estrategikoari ekarpena egitea da, baita erresilientzia zibernetikoa indartzea ere, hauen bitartez:

  • Komunitateak ahalduntzea eta Europako zibersegurtasunaren ekosistemari forma ematea
  • Lankidetza-plataforma bat taldekatzea eta ematea interesatutako hainbat zatiri
  • Sektore publikoa eta pribatua biltzea, elkarrizketa eta baterako ekintzak erraztuta

ECSO 2016an sortu zen, Europako Batzordeak Zibersegurtasuneko Elkarte Publiko Pribatua (cPPP) (2016-2020) ezartzeko kontratuaren kontrako alderdi gisa.

CPPPren arrakastaren oinarrian, ECSO da gaur egun Europan zibersegurtasunaren alorreko kideekiko independentea den sektore arteko erakunde bakarra, eta zibersegurtasunaren alorreko Europako interesdun publikoak eta pribatuak bildu eta ordezkatzen ditu, baita kooperazioa sustatu ere.

 

Lotutako albisteak

Nola  babestu  konektatutako  fabrika  bat  zibererasoen  aurrean,  produkzioa  arriskuan  jarri  gabe
08/10/2026 Finantziazioa

Nola babestu konektatutako fabrika bat zibererasoen aurrean, produkzioa arriskuan jarri gabe

Zenbat eta makina, robot, sentsore eta sistema gehiago konektatu zure plantan, orduan eta informazio gehiago lor dezakezu eta prozesu gehiago automatizatu. Baina babestu beharreko sarbideak eta komunikazioak ere ugaritu egiten dira. Zibersegurtasun Industriala 2026 programak zure IT/OT inguruneen, sareen eta urruneko sarbideen segurtasuna indartzen lagun diezazuke, enpresa espezializatu baten laguntzarekin.

Gastecom:    enpresa  babesteko,  automatizatzeko  eta  errentagarriagoa  egiteko  zibersegurtasuna  eta  adimen  artifiziala

Gastecom: enpresa babesteko, automatizatzeko eta errentagarriagoa egiteko zibersegurtasuna eta adimen artifiziala

30 urteko esperientziarekin eta 1.000 bezero baino gehiagorekin, Gastecomek enpresei eta erakundeei laguntzen die eraldaketa teknologikoan, ikuspegi integral bat eskainiz.

Industria  ETEentzako  zibersegurtasuna:  nondik  hasi  zure  enpresa  babesteko
01/10/2026 Finantziazioa

Industria ETEentzako zibersegurtasuna: nondik hasi zure enpresa babesteko

Birusek, ransomwareak, baimenik gabeko sarbideek, informazio-galerek edo ustekabeko geldialdiek zuzenean eragin diezaiokete industria ETE baten jarduerari. Ciberseguridad Industrial 2026 programak lehen urratsak egiten lagun diezazuke ekipoak, sarbideak, segurtasun-kopiak eta sareak babesteko. Gainera, adituen aholkularitza izango duzu, nondik hasi eta zure enpresak zer neurri behar dituen jakiteko.

Eusko  Jaurlaritzak  azarora  arte  izango  ditu  zabalik  ETEetan  AA  eta  zibersegurtasuna  sustatzeko  dirulaguntzen  programak

Eusko Jaurlaritzak azarora arte izango ditu zabalik ETEetan AA eta zibersegurtasuna sustatzeko dirulaguntzen programak

ETEek azaroaren 2ra eta 23ra arte eska ditzakete Adimen Artifizialaren eta Zibersegurtasun Industrialaren programetako dirulaguntzak, hurrenez hurren

CyberIndustry  kongresuan  250  enpresa  eta  50  aditu  baino  gehiago  bilduko  dira  industriaren  zibersegurtasun-erronkei  aurre  egiteko
11/06/2026 Zibersegurtasuna

CyberIndustry kongresuan 250 enpresa eta 50 aditu baino gehiago bilduko dira industriaren zibersegurtasun-erronkei aurre egiteko

Eusko Jaurlaritzak antolatu du, SPRIren eta TECNALIAren bidez, eta Bilbon egingo da, ekainaren 16an eta 17an. Guztira 350 lagun baino gehiagok eman dute izena, eta Euskadi Europan zibersegurtasunaren erreferentzia moduan finkatzen lagunduko du.

Orbik  Cybersecurity-k  bere  hazkundea  sendotu  eta  2030era  begirako  hedapen  fase  berri  bat  iragarri  du

Orbik Cybersecurity-k bere hazkundea sendotu eta 2030era begirako hedapen fase berri bat iragarri du

Orbik Cybersecurityk 2 milioi euroko kapital-handitzea itxi du MONDRAGON, IKERLAN eta Euskal Autonomia Erkidegoko Arrisku Kapitalaren Kudeaketa - Eusko Jaurlaritzaren aldetik 2030. urtera arteko asmo handiko hazkunde-plan bat gauzatzeko

Eusko  Jaurlaritzak  14  milioi  inbertituko  ditu  aurten  ETE-en  zibersegurtasuna  indartzeko

Eusko Jaurlaritzak 14 milioi inbertituko ditu aurten ETE-en zibersegurtasuna indartzeko

Eusko Jaurlaritzak 1.047 milioi euro bideratu ditu ETE-en defentsarako, % 51,4ko igoerarekin (87 milioi euro gehiago), zehazki, enpresa txiki eta ertainak eraldatzeko eta dibertsifikatzeko laguntzetara. Guztira, Eusko Jaurlaritzak 277 milioi euro bideratuko ditu ETE-entzako laguntzetara

Babestu  zure  enpresa  zibererasoetatik  Zibersegurtasun  Industrialeko  dirulaguntza  berriei  esker
18/05/2026 Zibersegurtasuna

Babestu zure enpresa zibererasoetatik Zibersegurtasun Industrialeko dirulaguntza berriei esker

Maiatzaren 19an irekiko den Zibersegurtasun Industriala laguntza-programaren edizio berriak 14 milioi euroko aurrekontua izango du. Zibererasoen aurka indartu nahi duten Euskadiko industria-enpresek eta lotutako zerbitzu-enpresek 2026ko azaroaren 23ra arte aurkeztu ahal izango dituzte eskaerak.

Bullhost-ek  datuen  subiranotasunaren  aldeko  apustua  gidatzen  du  zibersegurtasunean  bere  BullEye  plataformarekin
04/05/2026 Zibersegurtasuna

Bullhost-ek datuen subiranotasunaren aldeko apustua gidatzen du zibersegurtasunean bere BullEye plataformarekin

Euskal enpresak Madrilen frogatu du Europako SOC subirano oso automatizatu bat errealitatea dela gaur egun enpresen eskura

 Ironchip  euskal  ETEak  identitate  digitalaren  babesa  bultzatuko  du  Iberiar  Penintsula  osoan
18/03/2026 Zibersegurtasuna

 Ironchip euskal ETEak identitate digitalaren babesa bultzatuko du Iberiar Penintsula osoan

Barakaldoko enpresak munduan bakarra den lokalizazioaren bidezko zibersegurtasun-produktua du

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.