Zibersegurtasuna
Albisteak 3 abendua, 2021

Lantek enpresak, software industrialaren arloko mundu mailako liderrak, I+G-ra bideratzen du bere negozioaren % 20

Metalaren sektoreko makina-erremintaren eta lantegien kontrol eta kudeaketarako konponbideak eskaintzen dituen enpresa honek SPRI Taldearen zibersegurtasun industrialeko programaren laguntza jaso du
-

Lantek, mundu mailako liderra metalaren sektoreko makina eta lantegien kontrol eta kudeaketarako software industrialean, berrikuntzaren eredu argia da. Bere negozioaren % 20 (4,1 milioi euroko inbertsioa) bideratzen du I+G-ra, eta enpresako 270 langileetatik 70 inguru aritzen dira esklusiboki arlo horretan. Enpresa horrek SPRI Taldearen zibersegurtasun industrialerako programaren laguntza jaso du.

Konpainia 1986an sortu zen, eta harrezkero teknologia izan da bere zutabeetako bat. Enpresaren beste ardatz bat nazioartekotzea da, sortu eta handik bost urtera heldu baitzion bide horri lehenik Frantzian eta 1996an Alemanian. “Orduan ez zen batere ohikoa software industrialeko enpresa batek horrelako zerbait egitea” dio Alberto López de Biñasprek, konpainiaren zuzendari nagusiak. “Gure enpresa CAD/CAM software konponbideen garapen, merkaturatze eta integrazioan zentratzen zen, eta txapa, hodi eta profilen ebaketan espezializatua zegoen, baina jakin dugu egokitzen eta eboluzionatzen, eta metalaren sektorean eraldaketa digitala bultzatu duten aitzindarietako bat gara, fabrikazio aurreratuko konponbideak sortuz eta garatuz”.

 

Eraldaketa digitaleko konponbideak eskaintzen dizkiete metalaren sektoreko enpresei, hasi produkzioaren planifikaziotik edo lantegiaren kontroletik eta lainoan oinarritutako konponbideetaraino. “Lantek-en bezeroek aukera dute informazio garrantzitsu eta bateratua eskuratzeko eta prozesu desberdinen arteko (eskaintzak, eskaerak, fabrikazioa abiaraztea, albaranak, fakturak, etab.) informazio-trukearen ondoriozko arazoak murrizteko”. López de Biñasprek nabarmendu du informazio hori onlinekoa dela, zuzena eta denbora errealekoa.

Lantek-ek metalaren sektoreak berezko dituen arlo guztientzat lan egiten du: automozioa, aeronautika, itsas sektorea, ontziolak, energia eolikoa, eguzki-energia, galdaragintza, igogailuak, etxetresna elektrikoak, nekazaritzarako makineria, autobusak eta kamioiak eta material mediko-kirurgikoa. “Metalezko piezak edo osagaiak behar dituzten sektore guztietan gaude”.

Enpresak eskaintzen dituen konponbideek 450etik gora fabrikatzaileren 1.200 makina-erreminta modelo baino gehiago kontrolatzen dituzte. “Munduko makina-oinarri handiena da, eta gure konponbideekin 6,2 milioitik gora tona txapa ebakitzen dira urtero”.

Eskaintzen duen produktu suite-a “konponbide pertsonalizatu bat da metalezko txapa, hodi eta profil ebaketaren mundu industrialerako”. Errendimendua ateratzen die eskuratzen dituen datuei, eta beraz, posible da materiala aprobetxatzea, energia aurreztea edo denbora errealeko erabakiak hartzea.

López de Biñasprek aipatu du bezeroen partner bihurtzen direla eraldaketa digitaleko prozesu horretan. “Euren ondoan lan egiten dugu, eta horrek hainbat abantaila ditu: ondo ezagutzen ditugu makina eta azken teknologiak, eta nazioartekotzeak ikuspegi global bat ematen digu jakiteko zerk funtzionatzen duen eta zerk ez. Gai gara bezeroak benetan behar duena identifikatzeko, eta baita ere hurrengo urratsa zein den jakiteko”.

Beste inork ez bezalako zerbitzua ematen dugu: lantegiko makinak eta ekoizpen-prozesua kontrolatzen ditugu eta negozioari datuetan oinarritutako konponbide globala eskaintzen diogu. “Ez daukagu lehiakiderik, beste inork ez du halakorik eskaintzen makinen eta sistemen ingurune heterogeneo batean eta azken teknologiak aplikatuz”.

Lantek-ek 270 langile baino gehiago enplegatzen ditu, horietatik erdiak Arabako Teknologi Parkean eta Bilboko Iberdrola dorrean dituen egoitzetan. Hogei bulego ditu hamalau herrialdetan, eta  “posizionamendu oso globala dugu, banatzaile eta partner sare bat osatu dugulako bulegorik ez dugun tokietan”. Iaz 20,1 milioi euroko fakturazioa izan zuen, eta kopuru horren % 86 esportazioen bidez eskuratzen du. Aurtengo aurreikuspenek diote negozioa % 30 haziko dela.

I+G-ko inbertsioa da “gure muina” eta 2020ko inbertsioa 2,4 milioi eurokoa izan bazen, aurtengoa 4,1 milioikoa izan da, “iazkoa baino handiagoa.  I+G-n esklusiboki aritzen diren 70-80 langile inguru dauzkagu”.  Enpresak 28.700 bezero baino gehiago ditu.

SPRI Taldeak zibersegurtasun industrialerako emandako laguntzarekin diagnostikoak eta hobetzeko ekintzak garatu dituzte, eta proiektua garapen fasean dago. “Enpresa teknologikoa garen aldetik, egin beharreko zerbait da, gure helburua baita etengabe hobetzea zibersegurtasunaren arloan”.

Hauek dira enpresaren erronkak: metalaren eraldaketako enpresen aldaketa digitalerako partner izaten jarraitzea, bost urtean fakturazioa bikoiztea eta talentu kualifikatua erakartzea. “Gure proiektua pertsonengan oinarritzen da. Profesional onenak izan ez bagenitu, Lantek-ek ez zukeen izango gaur egun duen maila”. Pandemian zehar “enplegua babestu genuen, eta horri esker lortu dugu hazkunde handi hau”. López de Biñasprek laneko formula malgu berrien aldeko apustua egiten du (adibidez telelana), “baina beharrezkoa den elkarreragina galdu gabe”.

López de Biñasprek hazkunde inorganikoa ere aipatu du.  “Baliteke erosketaren bat egitea, estrategikoa bada”. Eta, zalantzarik gabe, I+G+B-ko inbertsioa handituko dute “SPRI Taldearena bezalako laguntzekin”.

 

 

Lotutako albisteak

Orbik  Cybersecurity-k  bere  hazkundea  sendotu  eta  2030era  begirako  hedapen  fase  berri  bat  iragarri  du

Orbik Cybersecurity-k bere hazkundea sendotu eta 2030era begirako hedapen fase berri bat iragarri du

Orbik Cybersecurityk 2 milioi euroko kapital-handitzea itxi du MONDRAGON, IKERLAN eta Euskal Autonomia Erkidegoko Arrisku Kapitalaren Kudeaketa - Eusko Jaurlaritzaren aldetik 2030. urtera arteko asmo handiko hazkunde-plan bat gauzatzeko

Eusko  Jaurlaritzak  14  milioi  inbertituko  ditu  aurten  ETE-en  zibersegurtasuna  indartzeko

Eusko Jaurlaritzak 14 milioi inbertituko ditu aurten ETE-en zibersegurtasuna indartzeko

Eusko Jaurlaritzak 1.047 milioi euro bideratu ditu ETE-en defentsarako, % 51,4ko igoerarekin (87 milioi euro gehiago), zehazki, enpresa txiki eta ertainak eraldatzeko eta dibertsifikatzeko laguntzetara. Guztira, Eusko Jaurlaritzak 277 milioi euro bideratuko ditu ETE-entzako laguntzetara

Babestu  zure  enpresa  zibererasoetatik  Zibersegurtasun  Industrialeko  dirulaguntza  berriei  esker
18/05/2026 Zibersegurtasuna

Babestu zure enpresa zibererasoetatik Zibersegurtasun Industrialeko dirulaguntza berriei esker

Maiatzaren 19an irekiko den Zibersegurtasun Industriala laguntza-programaren edizio berriak 14 milioi euroko aurrekontua izango du. Zibererasoen aurka indartu nahi duten Euskadiko industria-enpresek eta lotutako zerbitzu-enpresek 2026ko azaroaren 23ra arte aurkeztu ahal izango dituzte eskaerak.

Bullhost-ek  datuen  subiranotasunaren  aldeko  apustua  gidatzen  du  zibersegurtasunean  bere  BullEye  plataformarekin
04/05/2026 Zibersegurtasuna

Bullhost-ek datuen subiranotasunaren aldeko apustua gidatzen du zibersegurtasunean bere BullEye plataformarekin

Euskal enpresak Madrilen frogatu du Europako SOC subirano oso automatizatu bat errealitatea dela gaur egun enpresen eskura

Eusko  Jaurlaritzak  28  milioi  euro  bideratuko  ditu  euskal  ETEen  eraldaketa  digitalerako

Eusko Jaurlaritzak 28 milioi euro bideratuko ditu euskal ETEen eraldaketa digitalerako

Euskal ETEek Adimen Artifizialeko eta Zibersegurtasun Industrialeko programen bitartez eskatu ahal izango dituzte laguntzak.

 Ironchip  euskal  ETEak  identitate  digitalaren  babesa  bultzatuko  du  Iberiar  Penintsula  osoan
18/03/2026 Zibersegurtasuna

 Ironchip euskal ETEak identitate digitalaren babesa bultzatuko du Iberiar Penintsula osoan

Barakaldoko enpresak munduan bakarra den lokalizazioaren bidezko zibersegurtasun-produktua du

Eusko  Jaurlaritzak  ezkutu  industriala  aktibatu  du  1.047  milioi  eurorekin,  Ekialde  Ertaineko  gatazkaren  eraginari  aurre  egiteko

Eusko Jaurlaritzak ezkutu industriala aktibatu du 1.047 milioi eurorekin, Ekialde Ertaineko gatazkaren eraginari aurre egiteko

ETEak eraldatzeko eta dibertsifikatzeko laguntzak % 51,4 igoko dira, 277 milioi euroraino

Enpresek  bere  zibersegurtasuna  nola  ikusarazten  duten  birdefinitzen  duen  NNEAT  euskal  startupak  Europara  jauzi  egin  du
19/02/2026 Zibersegurtasuna

Enpresek bere zibersegurtasuna nola ikusarazten duten birdefinitzen duen NNEAT euskal startupak Europara jauzi egin du

Konpainiak IAko plataforma natibo bat bultzatzen du, zibersegurtasunaren arduradunei aukera ematen diena mehatxu aktiboekiko esposizio erreala bistaratzeko eta inbertsioak zehaztasun estrategikoarekin lehenesteko

“Leaders  in  Tech  Conference”  konferentziak  berrikuntza  teknologikoko  ahots  handiak  elkartu  ditu
22/10/2025 Berrikuntza

“Leaders in Tech Conference” konferentziak berrikuntza teknologikoko ahots handiak elkartu ditu

SPRI Taldeak parte hartu du 20 hizlarik osatutako konferentzian

Jakin  nahi  al  duzu  zure  enpresa  zibereraso  baterako  prest  dagoen?  Jakin  ezazu  SPRIren  zibersegurtasuneko  simulakroen  zerbitzu  berriarekin

Jakin nahi al duzu zure enpresa zibereraso baterako prest dagoen? Jakin ezazu SPRIren zibersegurtasuneko simulakroen zerbitzu berriarekin

Jarri proban zure enpresaren erreakzio-gaitasuna ingurune seguru eta errealista batean. SPRIk zibersegurtasuneko simulakroen doako zerbitzua jarri du abian ahultasunak identifikatzeko eta eraginkortasunez jarduteko aukera izan dezazun. Eskatu ORAIN.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.