José Manuel Odriozola, CEO y co-fundador de Wavegarden
José Manuel Odriozola, Wavegardenen CEOa eta sortzailea
Ekintzailetza I+G+B
Elkarrizketak 1 otsaila, 2021

Wavegarden: “Iaz, Covid19aren erabateko eraginpean, Hego Korean egin genuen proiektua ikasketa handia izan zen”

Elkarrizketa: José Manuel Odriozola, Wavegardenen CEOa eta sortzailea
-

Pasioa, ezagutza eta ideia bat: itsasoa eta surfa bertara iristerik ez duten pertsonengana eta lekuetara eramatea. Hiru elementu horiek batuta, José Manuel Odriozola ingeniariak eta Karin Frisch ekonomialariak Wavegarden sortu zuten duela 15 urte. Enpresa horrek itsasoa eta olatuak eraman ditu Aizarnazabaletik Suitzara, Hego Koreara edo Erresuma Batura, eta surf-instalazioak sortu ditu, beharrezkoak diren baldintza guztiekin. José Manuel Odriozola CEO eta Wavegardenen sortzailearekin hitz egin dugu haren olatuei, teknologiari eta Covid19aren testuinguruan mundu mailan lan egiteko erronkei buruz.

Aizarnazabalen hasi zineten eta 2020an Hego Korean munduko surf parkerik handiena inauguratu duzue. Gainera, mundu osoan garatzen ari diren proiektu ugari ere badituzue. Zerk egiten du zuen teknologia berezia izatea?

Gure Wavegarden Cove teknologia gaur egun merkatuan dagoen teknologiarik moldakorrena da, eraginkortasun energetiko handia du eta surflari-kopuru handiena izateko gaitasun du. Wavegarden bere moldagarritasun horregatik nabarmentzen da, surflari profesionalentzako zein hasiberrientzako olatuak baititu. Tamaina eta potentzia ezberdineko olatu mota amaigabe horiek, batzuk mundu mailako kalitatekoak, publiko guztientzako baldintza ezin hobeak ematen ditu. Soilik botoi bat sakatuta olatuak hainbat mailatako pertsonen neurrira egokitu ditzakegu, eta esperientzia dibertsifikatu dezakegu, olatuen tamaina, forma, norabidea, potentzia eta maiztasuna aldatuz. Era berean, gure sistemak aldi berean ia 90 surflari hartzeko aukera ematen du, ekonomikoki bideragarria den negozio bat garatzeko funtsezko ezaugarria, aldi berean benetako surf-esperientzia bermatuz. Jendeak bisitatu ahal dituen Wavegarden Cove-etan okupazio kopuru bikainak daude, eta, beraz, errendimendu ekonomiko handiko kirol-instalazioa dela berresten da.

Gure teknologia, gainera, energetikoki eraginkorrena da. Gaur egun, Wavegarden sistemak sortutako olatu handienaren kostu energetikoa 1 Kwh baino ez da (olatu handienentzat da hau, olatu txikietan energia kopurua erdia da), merkatuko beste edozein sistema baino 10 aldiz baxuagoa. Orientazio gisa, olatu bakoitzeko energia-kostua 0,1 € ingurukoa da.

Eta jasangarritasunari dagokionez?

Proiektu bakoitzera egokitutako energia berriztagarrietan oinarritutako irtenbideak sortzeko gai izan gara, bai propioak bai sarekoak. Horretan funtsezko zeregina du diseinu propioko energia metatzeko sistema berritzaile batek, baita olatuak eratzen duen energia berreskuratzeari esker sortutako eraginkortasun energetiko handiak ere. Horregatik guztiagatik, Wavegardenek energetikoki % 100ean independenteak izan daitezkeen instalazioak egin ditzake.

Ur-kontsumoari dagokionez, Wavegarden Covek lurrunketa bidez galtzen duen ura baino ez du kontsumitzen, eta urak tratatzeko gure teknologia merkatuko garbiena eta eraginkorrena da. Sisteman egindako azken hobekuntzei esker, % 100ean saihestu daiteke kimikariak erabiltzea.

Bi teknologia garatu dituzue, Wavegarden Cove eta Lagoon, zertan bereizten dira?

Bi teknologiak olatuak sortzeko moduan bereizten dira. Alde batetik, Wavegarden Lagoon teknologia aintzira baten hondoan mugitzen den hegazkin hegal baten antzeko wavefoil hidrodinamiko batean oinarritzen da, ura mugituz eta uhin bat sortuz. Uhin honek, aintziraren sakonera gutxien duten guneetan du eragina, aintziraren gune ezberdinetan apurtzen diren olatu perfektu batzuk sortzeko. Teknologia hori oso olatu luzeak sortzeko gai da, baina surflarien maiztasun eta gaitasun txikiagoarekin. Gainera, ezin da olatuen forma aldatu.

Bestalde, Wavegarden Cove teknologia berria uhin perfektuak sortzeko, sekuentzia harmonikoan mugitzen diren paneletan oinarritzen da, olatuei energia etengabe injektatzen dieten bitartean. Wavegarden Coveren ezaugarri bereizgarria da olatuaren forma eta tamaina egokitu egin daitezkeela botoi bat sakatuz, softwarearen kontrol-unitatean olatu mota aldatuz. Teknologia honi esker, orduko 1.000 olatu sor daitezke. Hau da, 2 olatu 8 segundotan, ezkerreko olatu bat eta eskuineko beste bat, erdiko hormaren bi aldeetan. Hori funtsezko ezaugarria da ekonomikoki bideragarria den negozio bat garatzeko, aldi berean benetako surf-esperientzia bermatuz.

Surflari profesionalek, baita munduko txapeldunek ere, azpimarratzen dute zuen olatuek itsasoko olatuen antz handia dutela. Nola lortzen da zehaztasun hori?

30 ingeniari baino gehiagoko taldea dugu, teknologiaren alderdi guztiak optimizatzen soilik aritzen direnak. Talde horretan gehienak surflariak dira. Fluido-dinamikako espezialisten taldea funtsezkoa da Wavegardenen arrakasta ulertzeko. Makinen hidrodinamika simulatzen dute etengabe, eta ertzetako urmaelaren batimetriek (hondoaren formek) olatuen kalitatean dituzten ondorioak ebaluatzen dituzte. I+Gra guztiz bideratutako eskala errealeko gure proba-instalazioei esker, simulazio konputazional bakoitza eskala errealeko aplikazioen bidez baliozkotzeak, gure teknologia etengabe hobetzea ahalbidetzen du. Nabarmentzekoa da gure makinaren kontrol-sistema, 56 ardatzekin, erabat sentsorizatua dagoena eta benetan aurreratutako algoritmo prediktiboak dituena.

2021eko apirilerako Suitzan Wavegarden Cove Alaïa Bay irekitzea aurreikusten duzue. Publiko orokorra joateko laugarren proiektua izango da. Nolakoa izaten ari da proiektu berriak garatzea eta amaitzea Covid19aren testuinguruan?

Ez da erraza izan. Baina instalazioa aurreikusitako epean amaitzea lortu dugu. Logistika izugarri zailtzen da. Obran Covid19 kasuak izan dira eta ospitaleak gainezka daude. Brasilen beste proiektu bat amaitzen ari gara, eta han ere epe barruan joango gara, baina han andui berri bat agertu berri da. Gainera, bi proiektuetan baldintza meteorologikoak muturrekoak izaten ari dira. Dena korapilatzen ari da. Adibidez, Suitzak duela gutxi iragarri zuen urtarrilaren amaieran mugak itxiko dituela. Horregatik, olatuak programatzeko eta operazioak egiteko ekipoak bat batean atera behar izan dira herrialdean sartzeko konfinamendua hasi baino lehen.

Egoera gero eta korapilatsuago eta aurreikusezinago batera egokitzen ari gara, malabarismoak egiten, eta azkenean horrela lan egitea normala dela iruditzen zaigu. Lehen gauzak nolakoak ziren kontuan hartu gabe. Joan den urtean Hego Korean bukatu genuen gure proiektua, Covid19aren lehen eta bigarren boladetan, eta hori ere ikasketa handia izan zen. Orain ikusita, erraza izan zela iruditzen zaigu.

Zuen teknologiak surfaren munduan hainbat aukera irekitzen ditu: estadioak, entrenamendu-instalazioak eta abar eraikitzea, adibidez. Nola ikusten duzue etorkizuna?

Beti nahi izan dugu pertsona guztiekin partekatu olatu perfektuetan surfean egiteko esperientzia hau, batez ere kostaldetik urrun bizi diren guztiekin. Eta baldintzak sendoak, pertsonalizagarriak eta kontrolatuak direnez, Wavegarden leku ezin hobea da adin, forma fisiko eta trebetasun guztietako pertsonak olatuen eta uraren inguruneara ohitzeko eta kirol dibertigarri, adiktibo, zorrotz eta oso honen onura fisiko eta mentalak ezagutzeko.

Surfaren praktika publiko handira zabaltzeko leku aproposa da, batez ere haurrei, dibertsitate funtzionala duten pertsonei eta itsasoan eroso ez daudenei. Wavegarden batean izango duten esperientziak olatuen funtzionamenduaren oinarriak eta olatuak apurtzen diren lekuetako gakoak erakutsiko dizkie.

Surfa gero eta interes handiagoa pizten duen kirola da. Behin surfa Tokioko 2020/21 Joko Olinpikoetan sartuta, Wavegardenek gustora eskainiko lituzke instalazio pribilegiatuak selekzioak, eskualdeetako federazioak eta talde profesionalak entrenatzeko. Gainera, Covid19ak naturako eta banakako kirolak bultzatu ditu. Horregatik, surfak arrakasta handia dauka gaur egun Europan, Espainian bereziki, eta kalitatezko olatuetarako sarbidea mugatua denez, etorkizun positiboa aurreikusten dugu.

Lotutako albisteak

Gutram  enpresak  industria-hondakinak  negozio-aukera  berri  bihurtzen  ditu
11/03/2026 I+G+B

Gutram enpresak industria-hondakinak negozio-aukera berri bihurtzen ditu

Balorizazio-prozesu berrietan murgilduta dago konpainia bizkaitarra, eta bere merkatuak zabaltzea eta ekonomia zirkularreko erreferente gisa finkatzea du helburu.

Fulcrum,  fakturazioaren  % 4  I+G  arlora  bideratzen  duen  Bizkaiko  ingeniaritza-enpresa
05/03/2026 I+G+B

Fulcrum, fakturazioaren % 4 I+G arlora bideratzen duen Bizkaiko ingeniaritza-enpresa

SPRI Taldearen Hazitek programako laguntza jaso du Leioako enpresak, eta ikerketa eta garapenerako unitate espezifiko bat du.

Oncomatryxek  minbizi  metastasikoaren  aurkako  doitasun-terapien  belaunaldi  berri  bat  bultzatzen  du  Euskaditik
04/03/2026 I+G+B

Oncomatryxek minbizi metastasikoaren aurkako doitasun-terapien belaunaldi berri bat bultzatzen du Euskaditik

Tumore solido aurreratuen tratamendua eraldatzeko potentziala duten antigorputzak garatzeko gai den Europako plataforma teknologiko bakanetako bat da euskal enpresa bioteknologikoa

Erbi:  “Enpresa  askok  adimen  artifiziala  eskaintzen  dute  benetan  nola  aplikatu  jakin  gabe,  eta  horrek  nolabaiteko  mesfidantza  sortzen  du  merkatuan”
03/03/2026 Ekintzailetza

Erbi: “Enpresa askok adimen artifiziala eskaintzen dute benetan nola aplikatu jakin gabe, eta horrek nolabaiteko mesfidantza sortzen du merkatuan”

Gipuzkoako enpresak adimen artifizialean oinarritutako prozesuen automatizazioa bultzatzen du, enpresek eraginkortasuna hobetu, akatsak murriztu eta lan-karga handitu gabe hazteko aukera izan dezaten.

Fast  Flooding,  uholdeei  aurre  egiteko  plataforma  berritzailea
02/03/2026 I+G+B

Fast Flooding, uholdeei aurre egiteko plataforma berritzailea

IntelliAlertek sortutako plataformak datuak denbora errealean erabiltzen ditu ur-goraldiak iragartzeko eta udal, azpiegitura-operadore eta industrietarako arriskuaren kudeaketa sustatzeko.

Glucovibes-ek  osasun  metabolikoa  farmakoen  mende  egon  gabe  hobetzen  laguntzen  duen  app  bat  garatu  du  Donostian
27/02/2026 Ekintzailetza

Glucovibes-ek osasun metabolikoa farmakoen mende egon gabe hobetzen laguntzen duen app bat garatu du Donostian

Euskal startupak adimen artifiziala, datu metabolikoak eta akonpainamendu profesionala konbinatzen ditu inflamazioa, obesitatea eta glukosaren kontrolarekin lotutako beste arazo batzuk saihesteko.

Teknikerrek  diamantean  oinarritutako  sentsore  kuantikoen  belaunaldi  berri  baten  fabrikazioa  bizkortzeko  sistema  bat  bultzatu  du
26/02/2026 I+G+B

Teknikerrek diamantean oinarritutako sentsore kuantikoen belaunaldi berri baten fabrikazioa bizkortzeko sistema bat bultzatu du

Euskal zentro teknologikoan garatu da oso-osorik, eta teknologia berri horien hiru ikerketa-arlo nagusietako bat den sentsore kuantikoetan dituen gaitasunak agerian utziko ditu.

Berritzea  enpresak  eko-eraginkortasunean  oinarritutako  argiztapen  publikoa  garatzen  du
25/02/2026 Ekintzailetza

Berritzea enpresak eko-eraginkortasunean oinarritutako argiztapen publikoa garatzen du

Start-upak lehendik ezarrita dauden argiak LED soluzio eraginkor eta jasangarri bihurtzen ditu, eta ekonomia zirkularraren oinarriak aplikatzen ditu, haien balio-iraupena luzatzeko eta udalerrien hondakinak murrizteko.

Seigarbost,  hondakinen  edukiontzietan  sarraila  adimendunak  eskaintzen  dituen  Gipuzkoako  ETEa
17/02/2026 I+G+B

Seigarbost, hondakinen edukiontzietan sarraila adimendunak eskaintzen dituen Gipuzkoako ETEa

Enpresak SPRI Taldearen Zabaldu programako laguntza jaso du nazioartekotze-proiektua indartzeko

Cevisa,  munduko  liderra  alakagailu  eramangarrien  diseinuan  eta  fabrikazioan
16/02/2026 I+G+B

Cevisa, munduko liderra alakagailu eramangarrien diseinuan eta fabrikazioan

Gasteizko enpresak 60 herrialdetan baino gehiagotan saltzen du eta zibersegurtasun industrialeko programaren baitan SPRI Taldearen laguntza jaso du

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.