Juan Antonio Sudupe egungo kudeatzailea.
I+G+B
Elkarrizketak 11 abendua, 2025

Mecanizados Tracer, tornu tradizionaletatik balio erantsi handiko fresaketa espezializatura

Azkoitiko enpresak SPRI Taldearen hainbat dirulaguntza jaso ditu eta bi milioi euro inbertitu ditu makina berrietan
-

Mecanizados Tracer Azkoitiko ETEa da eta tornuen prozesuaren menderakuntzarengatik da ezaguna. Fresaketa-prozesua gehitu du bere eskaintzan. Bi milioi euro inbertitu ditu azken zazpi urteetan makinetan. Bere salmenten % 95 Euskadin dago. Enpresak SPRI Taldearen hainbat dirulaguntza-programa jaso ditu, hala nola  Renove, Industria Digitala edo Kloud.

Enpresa 2013an sortu zen Azkoitian, baina egungo bazkideek beste enpresa-esperientzia bat izan zuten aurretik beraien gurasoekin. Hasieran tornuen prozesuan zentratu ziren.  “Baina ikusi genuen prozesu bakar batean espezializatzea arazotsua izan zitekeela etorkizunerako eta balio erantsi handiko fresaketa-prozesua gehitzea eta eskaintza pieza osora zabaltzea erabaki genuen”, azaldu du Juan Antonio Sudupe egungo kudeatzaileak.

Enpresak balio erantsi handiko soluzio teknikoak eskaintzen ditu sektore hauetan, hala nola hidraulikoan, makina erremintan, engranajeetan, trengintzan eta energian. “Eta defentsa sektorean sartzen ari gara”. Beste produktu batzuen artean, torlojuen azkoinak (makina erremintaren mugimendu bertikal eta horizontalentzako ardatzak) edo gas-hodientzako eta engranajeentzako junturak fabrikatzen ditu. “Hori da gehien fabrikatzen duguna. Ia guztia egiten dugu, fresaketa eta torneaketa. Lanketa bezeroak egiten du”.

Tornuetako piezekin soilik, milaka egiten dituzte hilero. “30.000 pieza-programa ditugu, askotarikoak. Piezarik handienek hiru metroko luzera dute”. Guztiak eskariaren arabera fabrikatzen dituzte.

Urteko fakturazioa bi milioi euro ingurukoa da. “Lehen fakturazio guztia torneaketatik zetorren, eta orain fresaketatik geroz eta gehiago. Asmoa da bakoitza % 50 izatea. Horrek bezeroen aukera zabaltzen du. 30 bezero ditugu dagoeneko”. Merkatuaren % 95 Euskadin du.

Egindako inbertsioen artean, adierazgarriak dira Ibarmia enpresaren 5 ardatzeko mekanizazio-zentroa, Integrex eta Variaxis modeloetako Mazak zentroak eta hiru dimentsioko neurketak egiteko ekipamendua.

18 langile ditu enpresak Azkoitiko fabrikan. “Asmoa 20ra igotzea da”. I+G garrantzitsua da enpresarentzat eta, horregatik, SPRI Taldearen hainbat dirulaguntzatara aurkeztu da. “Bi Renove plan izan ditugu, Industria Digitaleko bost eta Kloudeko beste bat. Dirulaguntza horiek guztiak I+Grako izan dira. Esperientzia luzea dugu SPRIrekin”. Azken zazpi urteotan, 300.000 euro inguru inbertitu dituzte ikerketan eta garapenean.

Etorkizuneko erronka da martxan dauden proiektuak finkatzea, “RP ezartzea batez ere”. Eta adimen artifiziala jorratzeko eta digitalizatzen jarraitzeko asmoa dute. “Aeronautikako sektorearekin ere harremanetan gaude, merkatu berri gisa”.

SPRI Taldeak Euskadiko enpresei bere kanaletan jardueraren berri emateko aukera ematen die. Zure proiektua gure gaiekin (I+G+b arloa, digitalizazioa, nazioartekotzea, ekintzailetza, berrikuntza…) lotuta badago, Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu.

 

Lotutako albisteak

Polistmodel,  berrogei  urteko  familia-tradizioa  eta  teknologia  aurreratua  galdaketarako  ereduen  fabrikazioan

Polistmodel, berrogei urteko familia-tradizioa eta teknologia aurreratua galdaketarako ereduen fabrikazioan

1983an sortutako Gipuzkoako enpresak artisau-esperientzia eta teknologia berriak uztartzen ditu Zumaiatik industria 4.0ra eboluzionatzeko.

El  Taller  del  Oso  Zurdo-k  erakusketa-soluzio  bakarrak  diseinatzen  eta  fabrikatzen  ditu  Gasteizetik
31/03/2026 Ekintzailetza

El Taller del Oso Zurdo-k erakusketa-soluzio bakarrak diseinatzen eta fabrikatzen ditu Gasteizetik

Arabako enpresak tokiko ekoizpenaren eta lankidetza-lanaren alde egiten du proiektu tekniko eta eraikitzaileen garapenean.

QUBIZ.team  teknologia  eta  berrikuntza  aplikatzen  ditu  enpresa-digitalizazioa  bultzatzeko
30/03/2026 Ekintzailetza

QUBIZ.team teknologia eta berrikuntza aplikatzen ditu enpresa-digitalizazioa bultzatzeko

Bizkaiko “deep tech” deiturikoak doitasun handiko sentsore kuantikoak garatzen ditu, uretan, osasunean, energian eta industrian aplikatzeko.

Preocak  jasangarritasuna  bultzatzen  du  era  guztietako  industria-enpresetan

Preocak jasangarritasuna bultzatzen du era guztietako industria-enpresetan

Arabako konpainiak ingurumen-betekizunekin lotutako zerbitzuak eskaintzen ditu, administrazio-izapideak edo gaikuntza teknikoak, besteak beste.

Talleres  Mecánicos  Legutiano,  hodiak  konformatzeko  tresnerian  espezializatutako  familiako  ETEa
26/03/2026 Berrikuntza

Talleres Mecánicos Legutiano, hodiak konformatzeko tresnerian espezializatutako familiako ETEa

Arabako enpresak bi milioi euro inguru inbertitu ditu etengabeko berrikuntzaren aldeko apustuan

Lekoizpe,  soluzio  osoak  eskaintzen  dituen  galdaragintzan  eta  mekanizazioan  espezializatutako  enpresa
26/03/2026 Berrikuntza

Lekoizpe, soluzio osoak eskaintzen dituen galdaragintzan eta mekanizazioan espezializatutako enpresa

Markinako enpresak SPRI Taldearen zibersegurtasun industrialeko programaren dirulaguntza jaso du, eta aurten 4,1 milioi euro fakturatzea aurreikusten du

CISA  Protección  enpresak  lan-babesaren  digitalizazioaren  aldeko  apustua  egin  du

CISA Protección enpresak lan-babesaren digitalizazioaren aldeko apustua egin du

Enpresak marketplace berri bat inauguratu du interneten bere produktuak bezeroei hurbiltzeko.

Ondarretak  mende  erdia  darama  40  herrialdetan  baino  gehiagotan  presentzia  duten  diseinuzko  altzariak  fabrikatzen
25/03/2026 Nazioartekotzea

Ondarretak mende erdia darama 40 herrialdetan baino gehiagotan presentzia duten diseinuzko altzariak fabrikatzen

Gipuzkoako enpresak, 3.000 instalazio baino gehiago ditu bost kontinenteetan, 13 milioi euro fakturatu zituen 2025ean; erdia baino gehiago esportaziotik etorria.

Zenit  Solarrek  autokontsumo  kolektiboa  eta  energia-komunitateak  sustatzeko  soluzioetan  lan  egiten  du
24/03/2026 Ekintzailetza

Zenit Solarrek autokontsumo kolektiboa eta energia-komunitateak sustatzeko soluzioetan lan egiten du

Gipuzkoako startupak komunitateen marketplace bat abiarazi du, eta estatu mailako funtsezko merkaturatzaile eta sustatzaileekin proiektuak garatu ditu.

StatAI  Solutions  enpresak  robotika  eta  adimen  artifiziala  uztartzen  ditu  prozesu  industrialen  eraldaketa  bultzatzeko

StatAI Solutions enpresak robotika eta adimen artifiziala uztartzen ditu prozesu industrialen eraldaketa bultzatzeko

Gasteizko startupak ‘Physical AI’ soluzioak garatzen ditu, helburu zehatz batekin: aurrerapen teknologikoak industriara eramatea.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.