Eraldaketa digitala I+G+B
Albisteak 28 Marzo, 2018

Material aurreratuak nerbio periferikoak birsortzeko

IK4-TEKNIKER eta Histocell euskal entitateek, kaltetutako nerbio periferikoen birsortzean laguntzen duten material biobateragarriez egindako inplanteen garapenerako Europako proiektuan parte hartu dute
-

Nerbio sistema periferikoetako lesioak, batik bat istripu traumatikoek eragindakoak, pairatzen dituzten bizitza kalitatean ondorio negatiboak dakarten kalteak eragin ditzakete. Medikuntza birsortzailea, kaltetutako nerbioen funtzionamendua berreskuratzen lagun dezaketen teknologia eta biomaterialen diseinuan aurrera egiteko aukera luzatzen ari da.

IK4-TEKNIKER euskal zentro teknologikoak eta medikuntza birsortzailean espezializatutako Histocell enpresak Europako NEURIMP proiektuan parte hartu du, nerbio sistema periferikoaren birsortzean aurrera egiteko aukera ematen duten material biobateragarriez osatutako inplanteak garatzean oinarritutako ekimenean, hain zuzen ere. Ikerkuntza honen emaitzak, arratoien nerbio ziatikoan balioztatu ditu , Toledoko Paraplegikoen Ospitale Nazionalak.

Lotutako albisteak

Euskadiko  ikerketa-azpiegiturak  indartzen  Azpitek  programarekin
09/01/2026 I+G+B

Euskadiko ikerketa-azpiegiturak indartzen Azpitek programarekin

Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak Azpitek laguntza programaren edizio berri bat abiarazi du, ikerketako azpiegiturak eta ekipamendua eskuratzen, instalatzen, berritzen eta eguneratzen laguntzeko, sektore estrategikoekin, funtsezko teknologiekin eta zeharkakoekin eta Euskadi 2030 Industria Planaren Proiektu Eraldatzaileekin bat egiten lagunduko duen ezagutza sortzen laguntzeko.

Elkartek,  Euskadi  2030  Industria  Planaren  funtsezko  teknologien  eta  proiektu  eraldatzaileen  ikerketa  kolaboratiboa
09/01/2026 I+G+B

Elkartek, Euskadi 2030 Industria Planaren funtsezko teknologien eta proiektu eraldatzaileen ikerketa kolaboratiboa

Eusko Jaurlaritzak Elkartek Programa ireki du. Horren bidez, 47 milioi euro bideratuko ditu ZTBESko eragileen ikerketa kolaboratiborako laguntzetara, sektore estrategikoekin, funtsezko teknologiekin eta zeharkakoekin eta Euskadi 2030 Industria Planeko Proiektu Eraldatzaileekin lerrokatzen laguntzeko. Eskaerak martxoaren 13ra arte aurkeztu ahal izango dira

QUBIZ.team-ek    Europako  sentsorika  kuantikoaren  abangoardia  lideratzen  du  Ura,  Energia,  Industria  eta  Osasunerako

QUBIZ.team-ek Europako sentsorika kuantikoaren abangoardia lideratzen du Ura, Energia, Industria eta Osasunerako

Euskal ‘deep tech’-ak, EIC Accelerator Seal of Excellencea 2025rekin aitortua, ultradoitasunezko soluzioak garatzen ditu, igerileku olinpiko baten baliokidean molekula toxiko bakarra detektatzeko gai direnak

Eusko  Jaurlaritzak  2026.  urterako  industriarako  lehen  laguntza  teknologikoak  abian  ditu
30/12/2025 I+G+B

Eusko Jaurlaritzak 2026. urterako industriarako lehen laguntza teknologikoak abian ditu

Gaurtik aurrera, industria eskatzaileek Hazitek, Elkartek eta Azpitek programen 175 milioi euroak eskuratu ahal izango dituzte, SPRI taldearen plataformatik

Mikel  Jauregik  Euskadi  2030  Industria  Plana  aurkeztu  du  Eusko  Legebiltzarrean,  “gure  seme-alabentzat  kalitatezko  lanpostuak  sortzeko  helburuarekin”

Mikel Jauregik Euskadi 2030 Industria Plana aurkeztu du Eusko Legebiltzarrean, “gure seme-alabentzat kalitatezko lanpostuak sortzeko helburuarekin”

"Ziurgabetasun ia erabatekoa dagoen une honetan, plan honek gure ziurtasunen aldeko apustua egiten du: industria gehiago eta Europa gehiago. Bai, Euskadin industria izan gara, industria gara eta industria izaten jarraitu nahi dugu. Ziurgabetasunaren aurrean, hauxe da gure ziurtasuna. Plan horrek gure industriari lagunduko dio jauzi kualitatibo bat ematen, gure herriaren...

Euskal  partaidetza  duten  hiru  proiektuk  Horizon  Europeren  potentziala  erakutsi  dute  I+G+b  arloa  finantzatzeko
16/12/2025 I+G+B

Euskal partaidetza duten hiru proiektuk Horizon Europeren potentziala erakutsi dute I+G+b arloa finantzatzeko

Enterprise Europe Network euskal nodoko kide gisa (EEN Basque) SPRI taldeak eta Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak antolatu duten informazio-ekitaldian Europako esparru-programaren hurrengo aukerak aztertu dira, klimaren, elikaduraren, bioekonomiaren eta ingurunearen esparruan, berriki argitaratu diren 2026-2027 lan-programekin batera

Datuaren  Heldutasunaren  Diagnostiko  Programa  enpresa-kudeaketa  adimentsuago  baterako  abiapuntua  da

Datuaren Heldutasunaren Diagnostiko Programa enpresa-kudeaketa adimentsuago baterako abiapuntua da

Abenduaren 2an irekiko da Datuaren Heldutasunaren Diagnostikoa Programaren lehen deialdia. Zerbitzu berri honek euskal enpresei laguntza eskaintzen die datuen arloko egungo egoeraren ebaluazio zorrotza egiteko eta analitika eta adimen artifizialaren eredu aurreratuagoetarako ibilbide-orri bat definitzeko.

SPRIk  “Material  aurreratuen  etorkizuna  Europan”  ekitaldian  parte  hartu  du
28/11/2025 I+G+B

SPRIk “Material aurreratuen etorkizuna Europan” ekitaldian parte hartu du

Aveiron eta Porton egin zen azaroaren 27an eta 28an. Euskadin, material aurreratuak funtsezkoak dira gure industria-sektore askorentzat, eta zeharkako teknologia giltzarritzat jo dira Euskadi 2030 Industria Planean

Euskadi  2030  Industria  Planaren  baitako  Proiektu  Eraldatzaileak  aurkeztu  ditu  SPRIk

Euskadi 2030 Industria Planaren baitako Proiektu Eraldatzaileak aurkeztu ditu SPRIk

Euskadiko eraldaketa industrial berria bultzatzeko tresna estrategikoa dira, inbertsio publiko-pribatua mugiarazten duten, enplegu kualifikatua sortzen duten eta Euskadiren gaitasun industrial eta teknologikoak indartzen dituzten inpaktu handiko lankidetza-proiektuen bidez

Smart  Industry  programa  berritu  egin  da  Teknologia  Kuantikoetako  proiektuak  bultzatzeko

Smart Industry programa berritu egin da Teknologia Kuantikoetako proiektuak bultzatzeko

Azaroaren 7an irekiko da Smart Industry – Teknologia Kuantikoak 2025eko laguntza-programaren hurrengo deialdia. Smart Industry programa historikoak teknologia kuantikoen esparrura egindako bilakaera jasoko du deialdi berriak. Teknologia horiek beren prozesuetan aplikatzeko interesa duten enpresek 2025eko abenduaren 9a baino lehen aurkeztu beharko dituzte eskaerak.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.