Jone Azkarate eta Ainhoa Azkarate.
I+G+B
Elkarrizketak 9 urria, 2025

Iraundi, mugigarritasunerako errodamendu bereziak nahieran fabrikatzen dituen familiako enpresa

Bergarako enpresak SPRI Taldearen adimen artifizialeko programaren dirulaguntza jaso du, eta ekoitzitakoaren % 95 esportatzen du 
-

Iraundi Bergarako bigarren belaunaldiko familia-enpresa da eta 53 urteko ibilbide du. Espezialista da errodamendu bereziak eta doitasunezko koroa birakariak fabrikatzen, eta ekoitzitakoaren % 95 esportatzen du. Irtenbide tekniko paregabeak eskaintzen ditu behar zorrotzetarako, bezeroen nahierara. SPRI Taldearenadimen artifizialeko programaren laguntza jaso du enpresak. Hain zuzen ere, programaren helburua da Euskadiko enpresen artean AAn oinarritutako proiektuak babestea.

Enpresa 1972an sortu zuen Rafael Azkaratek; bere belaunaldirako aurreratua zegoen, nazioarteko ikuspegia zuen eta etengabe berritzen ari zen. Enpresa kanporako bokazio argiarekin ardaztu zuen, horri esker gaur egun bost kontinenteetan dago Iraundi, erronka teknikoak sektore estrategikoentzako irtenbide fidagarri eta iraunkor bihurtzen.

Honelako familia-enpresa baten moduan ikusten dute beren burua: «belaunaldi berriaren aurrean, bokazio berritzailea onartu duena, pertsonetan ardaztutako eredu baterantz eraldatzera bideratua», azaldu dute Ainhoa Azkaratek, Iraundiko presidenteak, eta Jone Azkaratek, zuzendaritzako kideak.

Hainbat tamainatako errodamenduak eskaintzen dituzte, 6 milimetroko diametrotik hiru metrora artekoak. Makina eta behar bakoitzari irtenbide egokituak eskaintzeko errodamendu bereziak dira, exijentzia maila altua dute eta sektore konplexuentzako egiten dira; hamaika industria-sektoretara daude bideratuta —«denak ukitzen ditugu, automobilgintza izan ezik»—, hala nola igogailuak, gidaridun ateak, trena, makina-erreminta, eraikuntza, zurgintza, mihiztadura-makinak, medikuntza, eolikoa eta defentsa. «Bira bat eskatzen duten gauza guztiek errodamendu bat dute».

Ekoitzitakoaren % 95 esportatzen dute, bereziki Europan eta Australian, Estatu Batuetan edo Hego Amerikako eremuan. «Merkatu eta sektore oso dibertsifikatuak ditugu, eta horrek krisiak nahiko ondo gainditzeko aukera eman digu».

I+G arloa garrantzitsua da Iraundirentzat. «Inbertsio handia egin dugu ikerketan eta garapenean». Epe luzearekin eta negozioaren jasangarritasunarekin duen konpromisoak I+G arloan egindako inbertsioa iraunkorra izatea ekarri du.

SPRI Taldearen adimen artifizialeko programaren laguntza eskarien programazioa hobetzera bideratu da eta dagoeneko ezarri da. «Orain dena planifika dezakegu, erosketatik pertsonetaraino. Produktuak nahieran eskaintzen ditugunez, eta bezeroek stockik nahi ez dutenez, sorta txikiagoak egiten ditugu. Horrez gain, adimen artifizialak etorkizuneko agertokien simulazioak egiten dizkizu».

Hazten eta balio gehigarri handiko produktuak berritzen jarraitzea da gure erronka. «Sektore aeroespazialean edo elikagaietan ere sakondu nahi dugu, non kalitatea nagusitzen den prezioaren arrean. Eta talentua bilatu eta mantendu nahi dugu,

SPRI Taldeak Euskadiko enpresei bere kanaletan jardueraren berri emateko aukera ematen die. Zure proiektua gure gaiekin (I+G+b arloa, digitalizazioa, nazioartekotzea, ekintzailetza, berrikuntza…) lotuta badago, Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu.

 

 

Lotutako albisteak

Polistmodel,  berrogei  urteko  familia-tradizioa  eta  teknologia  aurreratua  galdaketarako  ereduen  fabrikazioan

Polistmodel, berrogei urteko familia-tradizioa eta teknologia aurreratua galdaketarako ereduen fabrikazioan

1983an sortutako Gipuzkoako enpresak artisau-esperientzia eta teknologia berriak uztartzen ditu Zumaiatik industria 4.0ra eboluzionatzeko.

El  Taller  del  Oso  Zurdo-k  erakusketa-soluzio  bakarrak  diseinatzen  eta  fabrikatzen  ditu  Gasteizetik
31/03/2026 Ekintzailetza

El Taller del Oso Zurdo-k erakusketa-soluzio bakarrak diseinatzen eta fabrikatzen ditu Gasteizetik

Arabako enpresak tokiko ekoizpenaren eta lankidetza-lanaren alde egiten du proiektu tekniko eta eraikitzaileen garapenean.

QUBIZ.team  teknologia  eta  berrikuntza  aplikatzen  ditu  enpresa-digitalizazioa  bultzatzeko
30/03/2026 Ekintzailetza

QUBIZ.team teknologia eta berrikuntza aplikatzen ditu enpresa-digitalizazioa bultzatzeko

Bizkaiko “deep tech” deiturikoak doitasun handiko sentsore kuantikoak garatzen ditu, uretan, osasunean, energian eta industrian aplikatzeko.

Preocak  jasangarritasuna  bultzatzen  du  era  guztietako  industria-enpresetan

Preocak jasangarritasuna bultzatzen du era guztietako industria-enpresetan

Arabako konpainiak ingurumen-betekizunekin lotutako zerbitzuak eskaintzen ditu, administrazio-izapideak edo gaikuntza teknikoak, besteak beste.

Talleres  Mecánicos  Legutiano,  hodiak  konformatzeko  tresnerian  espezializatutako  familiako  ETEa
26/03/2026 Berrikuntza

Talleres Mecánicos Legutiano, hodiak konformatzeko tresnerian espezializatutako familiako ETEa

Arabako enpresak bi milioi euro inguru inbertitu ditu etengabeko berrikuntzaren aldeko apustuan

Lekoizpe,  soluzio  osoak  eskaintzen  dituen  galdaragintzan  eta  mekanizazioan  espezializatutako  enpresa
26/03/2026 Berrikuntza

Lekoizpe, soluzio osoak eskaintzen dituen galdaragintzan eta mekanizazioan espezializatutako enpresa

Markinako enpresak SPRI Taldearen zibersegurtasun industrialeko programaren dirulaguntza jaso du, eta aurten 4,1 milioi euro fakturatzea aurreikusten du

CISA  Protección  enpresak  lan-babesaren  digitalizazioaren  aldeko  apustua  egin  du

CISA Protección enpresak lan-babesaren digitalizazioaren aldeko apustua egin du

Enpresak marketplace berri bat inauguratu du interneten bere produktuak bezeroei hurbiltzeko.

Ondarretak  mende  erdia  darama  40  herrialdetan  baino  gehiagotan  presentzia  duten  diseinuzko  altzariak  fabrikatzen
25/03/2026 Nazioartekotzea

Ondarretak mende erdia darama 40 herrialdetan baino gehiagotan presentzia duten diseinuzko altzariak fabrikatzen

Gipuzkoako enpresak, 3.000 instalazio baino gehiago ditu bost kontinenteetan, 13 milioi euro fakturatu zituen 2025ean; erdia baino gehiago esportaziotik etorria.

Zenit  Solarrek  autokontsumo  kolektiboa  eta  energia-komunitateak  sustatzeko  soluzioetan  lan  egiten  du
24/03/2026 Ekintzailetza

Zenit Solarrek autokontsumo kolektiboa eta energia-komunitateak sustatzeko soluzioetan lan egiten du

Gipuzkoako startupak komunitateen marketplace bat abiarazi du, eta estatu mailako funtsezko merkaturatzaile eta sustatzaileekin proiektuak garatu ditu.

StatAI  Solutions  enpresak  robotika  eta  adimen  artifiziala  uztartzen  ditu  prozesu  industrialen  eraldaketa  bultzatzeko

StatAI Solutions enpresak robotika eta adimen artifiziala uztartzen ditu prozesu industrialen eraldaketa bultzatzeko

Gasteizko startupak ‘Physical AI’ soluzioak garatzen ditu, helburu zehatz batekin: aurrerapen teknologikoak industriara eramatea.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.