Albisteak 18 urtarrila, 2024

AZTIk eta Destilerías y Biorefinerías Zambranak mahats-arraspa aprobetxatzeko proiektua garatu dute

Mahastizaintza- eta ardogintza-industrian sortutako orain arte errebalorizatu ez den azpiproduktu bakarra da. ALCUVAri esker, bioetanola eta balio erantsi handiko animalia-pentsuak ekoizteko erabil daiteke.
-

Destilerías y Biorefinerías Zambranak, AZTI zentro teknologikoarekin lankidetzan, ALCUVA proiektua garatu dute, bioetanola eta balio erantsi handiko animalia-pentsuak ekoizteko mahats-arraspak aprobetxatzera bideratua. Mahastizaintza- eta ardogintza-industriaren azpiproduktu hori zen orain arte errebalorizatu ez den bakarra, baina ALCUVAk urtean 200 tona bioetanol baino gehiagoko ekoizpen potentziala erakutsi du, Arabako Errioxan ekoitzitakoa erabiliz. 

Arraspa mahats-mordo bat osatzen duten aleen multzoari eusten dion zurezko egitura da. “Nagusiki biomasara bideratzen da lurzoruaren medeagarri organiko gisa“, azaldu dute AZTI zentrotik. Paradigma hori aldatzeko asmoz, Destilerías y Biorefinerias Zanbrana enpresak proiektu hau gauzatu du, eskualdeko bioekonomian mugarri garrantzitsu bat ezarriz, hiru fasetan egindako azterketa sakon baten bidez. 

Lehenik eta behin, azukreak arraspatik berreskuratzeko prozesu bat garatu zen, bioetanola lortzeko. Bigarrenik, animalia-pentsuetarako osagai bat ekoizteko arraspa garbitua egonkortzeko prozesua garatu zen. Hirugarren fasean, arrasparen bilketa optimizatu zen, LiDAR sentsoreak zituen soluzio adimendun baten bidez. Irtenbide horrek, IoT plataforma batekin integratuta, ardandegiko arraspen bilketa monitorizatzen du, zerbitzuaren logistika hobetuz eta arrasparen degradazioa saihestuz, horrela lehengai gisa duen potentziala babestuz. 

Horrela, proiektua 2023ko abenduan amaitu da, 2022ko irailean Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren 2022ko abuztuaren 31ko Aginduak ezarritako Bioekonomiaren arloko Berrikuntza Proiektuetarako Laguntza Programaren esparruan hasi ondoren, 105.957,5 euroko dirulaguntza batekin. 

SPRI Taldeak euskal enpresen I+G bultzatzen du tresnekin, aktiboekin, laguntzekin, lantalde eta aliantzekin, ikerketa sustatzeko eta teknologia berriak sortzeko. Elkartek, Emaitek edo Hazitek bezalako I+Grako laguntza programak kontsulta itzazu. 

Lotutako albisteak

Inoxkautxok  sektorean  duen  posizioa  sendotu  du  Expolivan  egon  ondoren
27/02/2026 I+G+B

Inoxkautxok sektorean duen posizioa sendotu du Expolivan egon ondoren

Konpainia erreferentzia da ponpa helikoidaletarako osagaien fabrikazioan

Made  in  Euskadi  teknologia  iraultzailea  ROBOOST  proiektu  eraldatzailearen  bidez  robot  industrialak  garatzeko
26/02/2026 I+G+B

Made in Euskadi teknologia iraultzailea ROBOOST proiektu eraldatzailearen bidez robot industrialak garatzeko

Bigarren proiektu eraldatzaile honek 50 milioi euro inguruko hasierako inbertsioa dakar datozen hiru urteetan, eta horietatik 35 milioi baino gehiago I+Gko eta garapen teknologikoko jardueretara bideratuko dira. Kalitatezko 500 lanpostu sortzea dakar —zuzeneko 200 enplegu eta zeharkako 300—

Mikel  Jauregi  Industriako  sailburuak  Schaeffler  enpresaren  lantegia  bisitatu  du  Elgoibarren,  industria-digitalizazioan  aitzindaria

Mikel Jauregi Industriako sailburuak Schaeffler enpresaren lantegia bisitatu du Elgoibarren, industria-digitalizazioan aitzindaria

Errodamendu-orratzen fabrikazioan espezializatuta dagoen Elgoibarko lantegian 240 langilek egiten dute lan, eta bertan dago Schaeffler Iberia lege-entitatearen egoitza soziala.  

MMubil  Mobility  Expo,  mugikortasun  jasangarriaren  industriaren  azoka  profesionala  arlo  digitalean  eta  industrialean

MMubil Mobility Expo, mugikortasun jasangarriaren industriaren azoka profesionala arlo digitalean eta industrialean

2026ko martxoak 25 eta 26an ospatuko da Ficoban

2026–2027  Europako  finantzaketa  Aeronautikan,  Espazioan  eta  Mugikortasunean,  eta  haren  eragina  euskal  industrian
19/02/2026 I+G+B

2026–2027 Europako finantzaketa Aeronautikan, Espazioan eta Mugikortasunean, eta haren eragina euskal industrian

Europa aurrera doa deskarbonizazioa, elektrifikazioa eta espazioa ardatz dituzten lan-ildoetan, eta horiek ondorio esanguratsuak dituzte euskal industriarentzat.

Euskadi  funtsezkoa  izango  da  etorkizuneko  motor  aeronautikoen  belaunaldi  berriaren  garapenean,  lehen  proiektu  eraldatzaile  industrialari  esker

Euskadi funtsezkoa izango da etorkizuneko motor aeronautikoen belaunaldi berriaren garapenean, lehen proiektu eraldatzaile industrialari esker

Proiektu eraldatzailea beste urrats bat da Euskadiko industria aeronautikoaren garapenean. Abiazio komertzialeko motorren hurrengo belaunaldirako funtsezko teknologien garapena ahalbidetuko du, besteak beste. Proiektuak hurrengo hiru urteetarako 110 milioi eurotik gorako inbertsioa izango du, eta horietatik 60 milioi euro baino gehiago I+Garen eta teknologia-garapenaren arlokoak izango dira

Detergente  biologikoa,  berrikuntza-bektorea  garbiketa  profesionalean
15/02/2026 Berrikuntza

Detergente biologikoa, berrikuntza-bektorea garbiketa profesionalean

'A&B Laboratorios de Biotecnología'-k Berrikuntzaren Kudeaketa Aurreratuaren Euskal Saria jaso zuen 2024an

Basque  Tek  Ventures:  deep  tech  teknologia  enpresa  berri  bihurtzeko  esparru  bat
11/02/2026 Ekintzailetza

Basque Tek Ventures: deep tech teknologia enpresa berri bihurtzeko esparru bat

Zientzia-ingurunetik merkatura igarotzeko bidean dauden deep tech teknologiei laguntzera bideratutako ekimena, prozesuari egitura eta jarraitutasuna emanez.

Medopek  SICUR  2026an  aurkeztuko  dituen  berrikuntzak  begien  babesari  dagokione
09/02/2026 I+G+B

Medopek SICUR 2026an aurkeztuko dituen berrikuntzak begien babesari dagokione

Foku nagusietako bat ISO 16321 araudiaren araberako ziurtagirien eguneratzea izango da, sektorerako funtsezkoa den arau-aldaketa.

Autokontsumo  energetikoa  %  30  hazi  da  Euskadin  industriak  bultzatuta

Autokontsumo energetikoa % 30 hazi da Euskadin industriak bultzatuta

Autokontsumorako potentzia % 30 hazi da Eusko Jaurlaritzaren Autokontsumorako Laguntza Programa abian jarri zenetik.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.