Erdian, Mexiko Ekonomi Garapeneko idazkaria eta, bere alboan, Javier Zarraonandia sailburuordea eta Euskadiko Nazioartekotze Agentzia zuzendaria Ainhoa Ondarzabal.
Eraldaketa digitala Lurzorua Nazioartekotzea
Albisteak 27 apirila, 2018

Euskadiko Nazioartekotze Agentziak Mexikoko ordezkaritza instituzional baten bisita jaso du

Topaketa horretan orobat parte hartu dute SPRI Taldeko eta Euskadiko Teknologi Parkeen Sareko zuzendaritza-karguek, non hizpide izan baitituzte, besteak  beste, Basque Industry 4.0 estrategia eta nazioartekotze politika.
-

Topaketa horretan orobat parte hartu dute SPRI Taldeko eta Euskadiko Teknologi Parkeen Sareko zuzendaritza-karguek, non hizpide izan baitituzte, besteak  beste, Basque Industry 4.0 estrategia eta nazioartekotze politika

 

SPRI Taldean integratutako Euskadiko Nazioartekotze Agentziak (Basque Trade & Investment) harrera egin dio Mexiko Estatuko ordezkaritza instituzional bati. Alberto Curi, Ekonomi Garapeneko idazkaria, buru izan duen ordezkaritza horren barruan orobat etorri dira Mexikoko industria-guneak kudeatzen dituen Fidepar erakundeko zuzendaritza-karguak.

 

Mexikoko ordezkaritzak bilera bat egin du SPRIko, Basque Trade & Investment Agentziako, Sprilur-eko eta Euskadiko Teknologi Parkeen Sareko zuzendaritza-karguekin. Topaketan askotariko gaiak landu dituzte, hala nola Basque Industry 4.0 plana, nazioartekotze politika eta Euskadiren eta Mexikoren arteko nazioartekotzeko lankidetza, bi herrialdeen arteko merkataritza harremanak, eta lurzoru industrialaren eta teknologi parkeen kudeaketa.

 

Mexiko da Euskadi-Mexiko Nazioartekotze Planaren barruan lehentasuna duen Estatuetako bat. Euskal enpresen 19 ezarpen daude Mexikon. Topaketa horrek buru eman dio Euskadiko Nazioartekotze Agentziaren -Eusko Jaurlaritzak aurten sortutako erakundearen- aste honetako lan-agenda beteari, zeinak astearte honetan bertan jaso baititu Quebeceko ministro-orde baten eta Argentinako enbaxadorearen bisitak. Eusko Jaurlaritzak bidaia ofizial bat egin zuen Quebecera joan den urrian eta aste honetako bisita bidaia haren jarraipen gisa antolatu da, bi herrialdeen arteko lankidetza akordioa indartzeko. Bestetik, Argentinako ordezkariekin eginiko bileran, bisitariek aukera izan dute Eusko Jaurlaritzak sortutako zerbitzu berria eta Euskadiko enpresa-sarearen funtzionamendua ezagutzeko.

 

 

Lotutako albisteak

AEBek  altzairu,  aluminio  eta  kobrezko  produktuen  232.  Ataleko  muga-zergen  araubidea  aldatu  dute
07/04/2026 Nazioartekotzea

AEBek altzairu, aluminio eta kobrezko produktuen 232. Ataleko muga-zergen araubidea aldatu dute

Presidentziaren araudi berriak zergak kalkulatzeko metodologia aldatzen du; aurrerantzean, inportatutako azken produktuaren balio osoari aplikatuko zaizkio.

Euskadik  eta  Herbeheerek  mugikortasun  elektriko  eta  adimentsuan  lankidetzan  aritzeko  bideak  aztertu  dituzte
07/04/2026 Nazioartekotzea

Euskadik eta Herbeheerek mugikortasun elektriko eta adimentsuan lankidetzan aritzeko bideak aztertu dituzte

Zazpi euskal enpresako ordezkaritza batek misio batean parte hartu du sare elektrikoaren saturazioa, energiaren biltegiratzea, garraio astunaren birkarga eta sare adimendunen kudeaketa ardatz dituzten herbeheretar soluzioak ezagutzeko.

INGENERSUNek  nazioarteko  proiekzioa  indartu  du,  automobilgintzarako  irtenbide  robotizatu  aurreratuekin

INGENERSUNek nazioarteko proiekzioa indartu du, automobilgintzarako irtenbide robotizatu aurreratuekin

Konpainiak bere gaitasun teknologikoa sendotu du Poloniako Stellantis-entzat eta Marokoko Floquet Monopole-rentzat egindako proiektuen ondoren

Euskadik  Bogotako  Metroaren  2.  Lineako  aukera  industrialak  aztertu  ditu
30/03/2026 Nazioartekotzea

Euskadik Bogotako Metroaren 2. Lineako aukera industrialak aztertu ditu

Euskadik Kolonbian duen Ordezkaritzak topaketa erdi-presentzial bat antolatu du hil honetan, herrialdeko hiriburuko Metroaren 2. Lineak euskal enpresei eskaintzen dizkien aukera komertzialak ebaluatzeko.

Datuaren  Heldutasunaren  Diagnostiko  Programa  enpresa-kudeaketa  adimentsuago  baterako  abiapuntua  da

Datuaren Heldutasunaren Diagnostiko Programa enpresa-kudeaketa adimentsuago baterako abiapuntua da

Abenduaren 2an ireki zen Datuaren Heldutasunaren Diagnostikoa Programaren lehen deialdia. Zerbitzu berri honek euskal enpresei laguntza eskaintzen die datuen arloko egungo egoeraren ebaluazio zorrotza egiteko eta analitika eta adimen artifizialaren eredu aurreratuagoetarako ibilbide-orri bat definitzeko.

Eusko  Jaurlaritzak  28  milioi  euro  bideratuko  ditu  euskal  ETEen  eraldaketa  digitalerako

Eusko Jaurlaritzak 28 milioi euro bideratuko ditu euskal ETEen eraldaketa digitalerako

Euskal ETEek Adimen Artifizialeko eta Zibersegurtasun Industrialeko programen bitartez eskatu ahal izango dituzte laguntzak.

Xenonek  eta  Microsoftek  AAri  esker  zure  enpresaren  produktibitatea  handituko  duen  doako  bigarren  topaketa  antolatu  dute

Xenonek eta Microsoftek AAri esker zure enpresaren produktibitatea handituko duen doako bigarren topaketa antolatu dute

Badator berriro #XenonBusinessTalks: Bigarren edizioa estreinaldiaren arrakastaren ondoren

Euskadiko  enpresa  industrialetan  adimen  artifiziala  barneratzea  sustatzen  duten  proiektuak  babesten  ditugu

Euskadiko enpresa industrialetan adimen artifiziala barneratzea sustatzen duten proiektuak babesten ditugu

Adimen Artifiziala 2026 laguntza-programa datorren asteartean, martxoaren 24an, zabalduko da, SPRIk adimen artifizialeko teknologiak txertatzearen eta datuaren estrategia indartzearen alde egiten duten enpresa-proiektuei ematen dien laguntzari jarraipena emanez.

Euskadik  energia  berriztagarrien  sektorean  Japonian  duen  kokapen  estrategikoa  indartu  du
18/03/2026 Nazioartekotzea

Euskadik energia berriztagarrien sektorean Japonian duen kokapen estrategikoa indartu du

Tokion ospatu da Smart Energy Week azokaren edizio berri bat, eta bertan, Basque Trade & Investment-ek euskal enpresei lagundu die itsasoko energia eolikoan eta hidrogenoan dauden aukerak arakatzen.

Korrika  Europa,  Amerika,  Asia  eta  Ozeaniara  iritsiko  da  kanpo-sarearen  eskutik

Korrika Europa, Amerika, Asia eta Ozeaniara iritsiko da kanpo-sarearen eskutik

BasqueTraderen nazioarteko zazpi bulegok bat egin dute aste honetan euskararen aldeko ekimenarekin.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.