Ander Cristóbal kudeatzailea.
Basque Trade & Investment I+G+B Nazioartekotzea
Albisteak 30 ekaina, 2022

Plastikoak eta compositeak mekanizatzen dituen Bronymec ETEa fabrikazio gehigarrian murgildu da

SPRI Taldearen BDIH Konexio programako laguntza bat jaso duen Elgoibarko enpresa honek piezak hornitzen dizkie energia, burdinbide, farmazia, elikadura eta makina-erreminta sektoreei
-

 

Bronymec Elgoibarren kokatutako ETE bat da, plastikozko piezak mekanizatzen dituena energia, burdinbideak, farmazia, elikadura eta makina-erreminta bezalako sektoreentzat. Duela 27 urte sortutako enpresa honen epe laburreko erronketako bat da pieza arinduak egitea fabrikazio gehigarria erabiliz. Bronymec-ek SPRI Taldearen laguntza jaso du Basque Digital Innovation Hub-ek martxan jarritako BDIH Konexio programaren bidez, zeinak euskal ETEen eskura jartzen baitu fabrikazio aurreratuko aktibo eta zerbitzuen sare konektatu bat prestakuntzarako, ikerketarako, probak egiteko eta produktuak baliozkotzeko.

Agustín Cristóbalek 1995ean sortu zuen konpainia hau burdinazkoak ez diren metalak banatu eta mekanizatzeko, eta 1997an metalezko piezetatik plastikozkoetarako trantsizioari ekin zion. “Gaur egun horixe da gure negozio-ildo nagusia: gure fakturazioaren % 80 plastiko teknikoen eta compositen mekanizatutik eta banaketatik dator” azaldu du Ander Cristóbal kudeatzaileak, aitak sortutako familia-enpresa honen egungo arduradunak.

Hala, 2012an bulego teknikoa sortu zuten, “ikusi genuelako bezeroari lagundu behar geniola metaletik plastikorako trantsizio horretan. 80tik gora polimero formulazio lantzen ditugu, eta zaila egin zitzaigun aplikazio bakoitzerako material aproposena aurkitzea”. Gaur egun bost pertsona dauzkate ingeniaritza arloan lanean. “Aplikazio bakoitzerako material termoplastiko onena aukeratzeko prozesu hori da gure nortasun ikurra”.

Gainera, enpresak eboluzionatu egin du eraldaketa prozesuan, eta duela bi urte fabrikazio gehigarriaren munduan murgildu zen, “polimeroz eginiko 3D piezekin. Gaur egun ia ez dugu ezer egiten metalarekin”.

Bezero nagusiak

Bronymec-en bezero nagusiak energia, burdinbide, farmazia, elikadura eta makina-erreminta sektoretakoak dira. Geometria eta tamaina desberdinetako termoplastiko eta compositezko piezak eskaintzen ditu. “Makinen osagaiak dira, baita ere frikziorako piezak (zorroak) edo deslizagailuak. Eta tapoi baten nahiz mahai baten neurrikoak izan daitezke. Bereizten gaituena materiala da, polimero eta compositen mekanizatuko zerbitzu espezifiko bat garatu dugu”.

Enpresako piezak.

Enpresak 21 pertsona dauzka plantillan, eta aurtengo fakturazioa 4,3 milioikoa izango da, horietatik % 27 esportaziotik datozelarik. Bere produktuak 12 herrialdetan daude, nagusiki Frantzia, Suitza, Italia eta Alemanian, “baina baditugu bezeroak Amerikan eta Marokon ere”. Fabrikazio gehigarria “oso ongi ari da funtzionatzen. Fabrikazio gehigarrirako diseinu espezifikoan (ingelesez DfAM) bereizi nahi dugu.  Badauzkagu soilik horretan diharduten langileak”.

SPRI Taldearen BDIH Konexio programako laguntza fabrikazio gehigarrira bideratu da, eta konpainiak hiru etapatan egituratzen du prozesu hori: diseinua, fabrikazioa eta prozesatu ostekoa. “Prozesatu ostekoan, aurrerapen handiak egin dira mundu mailan denbora gutxian. Gu prozesatu osteko funtzionalak ikertzen ari gara, osagaiaren propietateak hobetzeko helburuarekin. Tekniker-ekin harremanetan jarri ginen baldintza tribologikoak hobetu nahi genituelako, hau da, marruskadura-propietateak, frikzio-koefizientea eta higadurarekiko erresistentzia. Ohartu ginen inork gutxik ikertu duela arlo hori, eta kontzeptu-probak egin genituen ikusteko zein teknologiak ematen zuen emaitza onena”. Proiektuaren helburua izan da zimurtasuna eta estaldurak hobetzea higadurarekiko erresistentzia optimizatzeko. “Dagoeneko bukatuta dago, eta piezetan aplikatzen ari gara”.

Konpainiaren erronka nagusia haztea da, “Europako lehiakideen tamainara hurbiltzeko”. Hala, 2026rako helburutzat hartu dute 6,5 milioi euroko fakturaziora iristea, heren bat esportatzea eta plantilla 28 langilera handitzea.

Negozioari dagokionez, polimero eta compositen mekanizatuan eboluzionatzen jarraitzeaz gain, fabrikazio gehigarrian zentratuko dira. “Diseinu eraginkorrenera bideratu nahi dugu: pieza arinduak egin nahi ditugu eraginkorrago izateko. Dagoeneko badaukagu Luma izeneko zerbitzu bat, oso ongi funtzionatzen ari dena”.

Badago epe ertaineko beste ildo bat ere: poliimida edo prestazio oso altuko plastikoena. “Arlo industrialean ezagutzen den material polimeriko aurreratuena da”. Sektore zehatz batzuetara zuzentzen da, hala nola hauetara: sektore aeroespaziala, hidrogenoa eta huts ultra-altua, hau da, partikula azeleragailuen eraikuntzatik fusio nuklearreraino doana.

Lotutako albisteak

Osasun-berrikuntza  Europan:  finantzaketa-aukerak  eta  euskal  ekosistemaren  posizionamendua
13/03/2026 I+G+B

Osasun-berrikuntza Europan: finantzaketa-aukerak eta euskal ekosistemaren posizionamendua

Europak azkartu nahi du ikerketa zientifikotik aplikazio klinikoetara eta osasun-sistemetarako soluzioetara igarotzeko trantsizioa, Europako finantzaketa jasotzen duten proiektu motak eta enpresek zein zentro teknologikoek erakutsi behar dituzten gaitasunak berriz definituz.

Nazioartekotzea  emakumeen  lidergorako  aukera-gune  gisa  sendotzen  ari  da  Euskadiko  ETEetan
13/03/2026 Nazioartekotzea

Nazioartekotzea emakumeen lidergorako aukera-gune gisa sendotzen ari da Euskadiko ETEetan

Basque Trade & Investment-ek WOMEX europar proiektuaren esparruan landutako txosten baten emaitzak aurkeztu ditu; bertan, kanpo-irekiera genero-orekarako eta enpresen lehiakortasunerako elementu estrategikotzat jotzen da.

Bio-osasunaren  arloan  Thailandiaren  aukera  ezarpen-ereduaren  araberakoa  da
09/03/2026 Nazioartekotzea

Bio-osasunaren arloan Thailandiaren aukera ezarpen-ereduaren araberakoa da

Manufaktura-oinarria, sendotzen ari den arau-esparrua eta ASEAN ingurunerako lehentasunezko sarbidea konbinatzen ditu Thailandiak. Bio-osasunaren arloko euskal enpresarentzat, aukera ez da komertziala bakarrik: industriala eta eskualdekoa ere bada. Ezarpen-eredua zehaztasunez definitzearen araberakoa da haren bideragarritasuna.

EB  –  Mercosur  akordioak  merkatua  ireki  du,  eta  sarbidea  faseka  diseinatzen  duenarentzat  izango  da  abantaila
09/03/2026 Nazioartekotzea

EB – Mercosur akordioak merkatua ireki du, eta sarbidea faseka diseinatzen duenarentzat izango da abantaila

Merkatua ez da bat-batean irekiko. Faseka irekiko da. Eta fase bakoitzak bere erabakia eskatzen du.

Lehendakariak  Industria  Defendatzeko  Taldearen  bilerarako  deia  egin  du,  Ekialde  Hurbileko  gerra-egoeraren  gorakadaren  aurrean

Lehendakariak Industria Defendatzeko Taldearen bilerarako deia egin du, Ekialde Hurbileko gerra-egoeraren gorakadaren aurrean

Euskadik enpresa-presentzia handia du gatazka-guneetan; Eusko Jaurlaritzak 42 euskal enpresa eta 63 industria- eta merkataritza-ezarpen detektatu ditu. “Euskaditik ezin dugu munduko egoera geopolitikoa kontrolatu, baina bizkor erantzun dezakegu gure industria babesteko”, azpimarratu du lehendakariak

Imanol  Pradales:  “Euskadi  ‘industria  bizkortzeko  eremua’  izendatzeko  lan  egingo  dugu”

Imanol Pradales: “Euskadi ‘industria bizkortzeko eremua’ izendatzeko lan egingo dugu”

Lehendakariak iragarri du gai hori Espainiako gobernuarekin duen aldebiko agendara eramango duela, Bruselara egin duen hirugarren bidaia ofizialean; izan ere, Europako Batzordeak Industria Bizkortzeko Legearen proiektua aurkeztu du

Sustatu  berrikuntza-proiektuak  zure  enpresan  Fast  Track  Innobideak  ekimenarekin
03/03/2026 Berrikuntza

Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin

Fast Track Innobideak programak laguntza ematen die ondasun edo zerbitzu berriak merkaturatzera edo enpresan negozio-prozesuak hobetzera bideratutako berrikuntza-jarduerak bultzatu nahi dituzten Euskadiko ETE industrialei, haien lehiakortasuna indartzeko. Programa apirilaren 30era arte egongo da zabalik.

Lehendakariak  goraipatu  egin  du  euskal  enpresek  ‘Made  In  Euskadi’  produktuaren  ospea  bermatzeko  egin  duten  ahalegina

Lehendakariak goraipatu egin du euskal enpresek ‘Made In Euskadi’ produktuaren ospea bermatzeko egin duten ahalegina

Imanol Pradalesek deia egin du industria babesteko eta Europako berrindustrializazioaren harira datozen aukerak aprobetxatzeko

Euskal  enpresak  EB-Mercosur  Akordioaren  merkataritza  aukera  berriak  aztertzen  ari  dira
27/02/2026 Nazioartekotzea

Euskal enpresak EB-Mercosur Akordioaren merkataritza aukera berriak aztertzen ari dira

90 profesional baino gehiagok parte hartu dute jardunaldi tekniko batean, Argentina, Brasil, Paraguai eta Uruguairekin sinatutako itunak izango dituen muga-zergen eragina, erregulazioa eta onura estrategikoak ezagutzeko.

Inoxkautxok  sektorean  duen  posizioa  sendotu  du  Expolivan  egon  ondoren
27/02/2026 I+G+B

Inoxkautxok sektorean duen posizioa sendotu du Expolivan egon ondoren

Konpainia erreferentzia da ponpa helikoidaletarako osagaien fabrikazioan

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.