Elkarrizketak 2023ko maiatzaren 10a

Arania: “Premiazkoa da estrategia logistiko eraginkorragoak, iraunkorragoak eta malguagoak planteatzea”

Azken urteotan, Amorebietako enpresak inbertsio handiak egin ditu bere prozesu logistikoak berritzeko eta digitalizatzeko. Berriena joan den apirilean izan zen, Turinen (Italia) biltegi intermodal bat ireki zenean.
-

Duela urtebete, Araniak Green Roll proiektua jarri zuen martxan, logistika iraunkorreko plan estrategiko bat garatzeko. Plan horretan, garraio intermodalak eta baliabideen optimizazioak funtsezko zeregina izan behar zuten. Joan den apirilean, ia urtebete geroago, Turinen (Italia) biltegi intermodal berri bat irekiko duela iragarri du, eta Alemanian beste bat ezartzeko asmoa du.

Amorebietako (Bizkaia) enpresa liderra da Europako hegoaldean hotzean ijeztutako altzairuaren sektorean, eta ekoizpenaren % 65 esportatzen du. Testuinguru horretan, eta Araniako zuzendari nagusi Juan Ramisek dioenez, “premiazkoa da estrategia logistiko eraginkorragoak, iraunkorragoak eta malguagoak planteatzea, gero eta aldakor den ingurune batean erronkei aurre egiteko”.

Hala, Deusto Business Schoolekin batera garatutako Green Roll ekimenaren barruan, Araniak inbentarioa hainbat kokapen estrategikotan banatzeko erabakia hartu du, eta, era berean, trenbidea edo garraio intermodala (trena+kamioia) gero eta gehiago erabiltzearen alde egin du, errepideko garraioaren mendekotasun esklusiboa murrizteko. “Bezeroaren herrialdeko biltegi batean inbertitzeak, garraio intermodalean zentratuta, eraginkortasuna hobetzeaz gain, bezero eta merkatu berrien atea ere ireki dezake, jasangarritasun-helburuak betetzen eta ingurumen-inpaktua murrizten laguntzen duen bitartean”, Ramisen esanetan.

Instalazio berri hau Candiolon dago, “Turingo komunikazio korapilo europar estrategikoaren kanpoaldean eta bezero garrantzitsuetatik gertu”, zuzendari nagusiak zehaztu duenez. Handik, eta Ambrogio Intermodal hornitzaile logistikoaren laguntzarekin, Italiako garraio intermodaleko enpresa nagusietako bat, “teknologia berritzaile bat eta zerbitzu eraginkor eta fidagarriak konbinatzen ditugu, 28 tona arteko bidalketak egitea ahalbidetzen dutenak, 24 orduko epean produktuak entregatzea nabarmenduz“, azaldu du.

4.0 industria zentroan

Banaketa dibertsifikatzea ez da izan logistika iraunkorreko plan estrategiko berri honen baitan hartutako erabaki bakarra. Digitalizazioa eta 4.0a ere funtsezko ardatz bihurtu dira Araniarentzat apustu honetan. Horrela, iazko udan biltegi automatiko bat ezarri zen Amorebietako lantegiaren bihotzean.

“4.0 proiektua da % 100ean, teknologiari eta aplikazioari dagokienez aitzindariak diren ezaugarri asko ditu, eta Araniako ekipo ugari eta teknologia digitalen eta automatizazioaren sektoreko puntako enpresak inplikatzen ditu, gure industriaren etorkizuna nolakoa izango den ikusteko aukera ematen digun esperientzia batean”, ziurtatu du Ramisek. “Azken helburua prozesuaren fase honi buruz dugun kontzeptua aldatzea da, hobekuntza operatiboak lortzea eta lan-baldintzak hobetzea, adibidez, urtean 150.000 eskuzko mugimendu ezabatzea espero dugu”, gaineratu du.

Aldi berean, Arania 4.0 industriarekin lotutako hiru proiektutan ari da lanean. Proiektu horiek Eusko Jaurlaritzak, SPRI Taldearen Hazitek programaren bidez, eta Europar Batasunak, Eskualde Garapenerako 2021-2027 Europako Funtsaren (EGEF) bidez, finantzatzen ditu. Lehenengoa, PILAR, industriako konektibitatearekin eta adimen artifizialarekin lotuta dago; bigarrenak, LOWHC-ek, ibilgailu elektrikoetarako altzairu elektrikoak garatu nahi ditu; eta azkena, AHSS, hirugarren belaunaldiko altzairuen garapenean zentratzen da.

Euskal enpresen artean berrikuntza bultzatzeko, enpresa txiki eta ertainetatik konpainia handietaraino, SPRI Taldeak Hazinnova, BDHI Konexio edo Innobideak bezalako berrikuntzarako programak eta laguntzak ditu.  

Lotutako albisteak

Eusklift  enpresak  autonomia  pertsonala  bermatzen  du  irisgarritasun  soluzioen  bidez
2026/11/11 Nazioartekotzea

Eusklift enpresak autonomia pertsonala bermatzen du irisgarritasun soluzioen bidez

Arabako konpainiak plataforma jasotzaileak eta ate-irekigailu elektronikoak uztartzen ditu, eraikin mota bakoitzerako sarbidea errazteko.

DS4Tk  nazioarteko  merkataritzan  erabaki  hobeak  bultzatzen  ditu    adimen  operatiboaren  bidez
2026/11/05 Nazioartekotzea

DS4Tk nazioarteko merkataritzan erabaki hobeak bultzatzen ditu adimen operatiboaren bidez

Bizkaiko enpresak TTools garatu du, adimen operatiboko plataforma bat, enpresei eta profesionalei egoera konplexuak aztertzen, arriskuak murrizten eta nazioarteko merkataritzan hobeto oinarritutako erabakiak hartzen laguntzeko.

Prado  Silos-ek  Asian  duen  presentzia  indartuko  du  Indonesian  aleak  biltegiratzeko  proiektu  estrategiko  batekin
2026/10/26 Nazioartekotzea

Prado Silos-ek Asian duen presentzia indartuko du Indonesian aleak biltegiratzeko proiektu estrategiko batekin

Bizkaiko konpainiak, biltegiratzeko soluzio integralen diseinuan, ingeniaritzan, fabrikazioan eta hornikuntzan espezializatuta dagoenak, 20 biltegiratze-instalazio garatuko ditu herrialdean, artoa eta arroza kontserbatzeko.

WelPay,  Italian  finkaturik  lan-onurak  eraldatzen  dituen  azpiegitura  teknologikoa
2026/10/22 Nazioartekotzea

WelPay, Italian finkaturik lan-onurak eraldatzen dituen azpiegitura teknologikoa

Bizkaiko konpainiak plataforma bakarrean enpresak, onura-hornitzaileak, giza-baliabideen plataformak eta saltokiak konektatzen ditu.

Arcas  Gruberrek  nazioarteko  hedapena  indartu  du,  kutxa  gotorrak  neurrira  fabrikatzeko  teknologiarekin
2026/10/21 Berrikuntza

Arcas Gruberrek nazioarteko hedapena indartu du, kutxa gotorrak neurrira fabrikatzeko teknologiarekin

1908an sortutako familia-enpresak, Gruber familiaren laugarren belaunaldiak zuzentzen duenak, ingeniaritzaren, industria-modernizazioaren eta segurtasun handiko soluzioen aldeko apustua egin du hazkundea bultzatzeko

Lointekek  galdatutako  gatzen  teknologia  Estatu  Batuetako  energia-instalazio  aitzindari  batera  eraman  du
2026/10/08 Nazioartekotzea

Lointekek galdatutako gatzen teknologia Estatu Batuetako energia-instalazio aitzindari batera eraman du

Euskadiko enpresak Natriumen parte hartzen du, Bill Gatesek sortutako TerraPower konpainiak bultzatutako proiektuan, eta energia aurreratuaren nazioarteko merkatuan duen posizioa indartu du

TM  Telleria,  Europako  erreferentea  zentral  hidroelektrikoetarako  osagaien  mekanizazioan
2026/09/30 Nazioartekotzea

TM Telleria, Europako erreferentea zentral hidroelektrikoetarako osagaien mekanizazioan

Urretxuko enpresak zibersegurtasun industrialeko programaren baitan SPRI Taldearen laguntza jaso du eta produkzioaren % 80 esportatzen du.

Laip  enpresak  makina  automatiko  berri  bat  garatu  du  matxarda  garraiagailuen  azkoinak  estutzeko
2026/09/15 Nazioartekotzea

Laip enpresak makina automatiko berri bat garatu du matxarda garraiagailuen azkoinak estutzeko

Bizkaiko enpresak urtean 30.000 erreminta-etxe baino gehiago ekoizten ditu, eta urteko fakturazioaren % 55 (3,5 milioi euro) 35 herrialde baino gehiagotara esportatzen du.

Vesetra  enpresaren  kargak  garraiatzeko  amarratze-  eta  jasotze-sistemak,  30  herrialdetan  presente
2026/07/13 Nazioartekotzea

Vesetra enpresaren kargak garraiatzeko amarratze- eta jasotze-sistemak, 30 herrialdetan presente

Gipuzkoako enpresa honek 250 bezero baino gehiago jasotzeko ibilgailuak eramateko lokailuak eta eslingak fabrikatzen ditu, modu pertsonalizatuan.

AITA  World:  “Trantsizio  energetikoa  ez  du  teknologia  berria  bakarrik  behar,  baizik  eta  azpiegitura  digital  eta  finantzario  berri  bat  ere”
2026/06/15 Nazioartekotzea

AITA World: “Trantsizio energetikoa ez du teknologia berria bakarrik behar, baizik eta azpiegitura digital eta finantzario berri bat ere”

Konpainiak energia berriztagarrien proiektuen garapena, adimen artifiziala eta kapitalaren egituraketa uztartzen ditu, energia garbien ezarpen-denborak eta kostuak murrizteko.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.