Additout crea un sistema basado en inteligencia artificial para la principal universidad de Dublín

Additout enpresak adimen artifizialean oinarritutako sistema bat sortu du Dublingo unibertsitate garrantzitsuenerako

Enpresa bizkaitarrak hizkuntza naturala ulertzeko sistema bat erabili du, zeinak hainbat hizkuntzetan era guztietako galderei erantzuna ematen laguntzen duen, arazoak konpontzeko eta informazioa automatikoki emateko. 
-

Additout euskal enpresak UCD Dublingo unibertsitate nagusia osatzen duten pertsonei arreta emateko zerbitzu berri bat jarri berri du martxan. Bertan, 40.000 pertsona inguru bizi dira, ikasleen eta langileen artean. Bizkaiko Teknologia Parkean (Zamudio) kokatuta dagoen enpresa bizkaitarrak hizkuntza naturala ulertzeko sistema bat erabili du, zeinak hainbat hizkuntzetan era guztietako galderei erantzuna ematen laguntzen duen, arazoak konpontzeko eta informazioa automatikoki emateko. 

Unibertsitateak 130 hektarea baino gehiago hartzen dituen campus bat du Irlandako hiriburuaren hegoaldean. 2.000 pertsona baino gehiago bizi dira campusean bertan, eta, guztira, 40.000 pertsonak parte hartzen dute unibertsitatearen bizitzan. Haien informazio-beharrak izugarriak dira, eta, horregatik, ezinbestekoa da erantzunak automatizatzea. 

Hor sartzen da jokoan 2013tik hainbat sektoretarako aplikazio pertsonalizatuak garatzen dituen enpresa hau, bere teknologiaren bidez soluzioak ematen. Konpainia bizkaitarrak urteak daramatza unibertsitate honekin lanean, informazioa ematen duten tresnak bermatuz, hain zuzen ere. Zerbitzu mapa interaktibo batekin hasi ziren (haien zerbitzu guztiak barne hartzen dituena eta, aldi berean, trafikoaren egoera denbora errealean bezalako datuak ere biltzen dituena), eta orain erantzun-sistema automatizatu berri bat dute. “Duela bost urte sistema bat ezarri genuen, baina hizkuntza naturalaren eremua izugarri aldatu da, eboluzio bat eman da, eta sistema berri aurreratuago bat sortu dugu”, azaldu du Iñigo Argaluzak, Additouten CEOak eta euskal enpresa honen sortzaileak. 

Sistema berriak hainbat hizkuntza ulertzeko eta askotariko gaiei erantzuteko gaitasuna du. “Hainbat modutan planteatutako gai berdin bati erantzun zuzenak emateko gai da”, azpimarratu du Argaluzak. Leiho bateko kristala hautsita dagoela ikusi eta gero zer egin behar den galdetu daiteke, edo baita unibertsitatean berandu arte ikasten dutenentzat ematen den gaueko eskolta-zerbitzua eskatu ere, erantzun guztiak sisteman daude. 

Erantzunak emateaz gain, sistemak beharrak entzuteko gaitasuna ere badu: software honetan erantzunik ez duen informazioa eskatzen denean, posta elektroniko bidez ematen da informazio hori. Aldi berean, eskaera aztertzen da, eta gai horri buruzko informazioa sartzea erabakitzen da, sistemak ‘ikas’ dezan eta erantzun automatizatu berriak izan ditzan. Hori da, adibidez, koronabirus pandemia berriaren eta unibertsitate honek Covid-19 gaixotasunaren aurrean dituen zerbitzuei lotutako informazio guztiaren kasua. Horren ondorioz, sistema Irlandako campusean dauden pertsonen benetako beharrizanei lotuta dago erabat. 

Unibertsitatetik hasita erizainen ezagutzara ailegatuta 

Additoutek beste sektore batzuetarako irtenbideak ere garatu ditu, hala nola osasun-sektorerako. Ildo horretan, hizkuntza naturala prozesatzeko teknologietan oinarritutako sistema bat garatu du Salusplayrentzat, erizaintzako profesionalei egunerokotasunari buruzko galderak egiten laguntzeko. ‘Bot ‘bat da, eta datu-base zientifikoek duten balio eta informazio berarekin erantzuten du, baina, Additoutek adierazi duenez, “askoz azkarrago da, eta online” egiten du. Erabili ahal izan duten lehen erizainak, hain zuzen ere, Bizkaiko Erizainen Elkargo Ofizialekoak izan dira, eta helburua zerbitzua Estatuko beste leku batzuetara zabaltzea da. 

Gaur egun, euskal enpresa honek Euskadin eta beste herrialde batzuetan ditu bezeroak, hala nola AEBetan eta Irlandan. Konponbideak askotariko sektoreetan ezartzen dira, hezkuntza-esparrutik manufaktura-enpresetara, osasun-erakundeetara edo talentua kudeatzen duten enpresetara. Ezberdintasun horren aurrean, “gure proiektu guztiek komunean dutena balio-ekarpenean oinarritzen direla da. Ekarpen hau, kasu guztietan, TI (teknologia-informazioa) sistemen eremuko hainbat elementu integratzetik eta erabilgarritasun maila handia gehitzetik sortzen da“, zehaztu du Argaluzak. 

Lotutako albisteak

Euskadi  All  International  2026:  Euskadiko  industriaren  nazioartekotzeari  buruzko  urteko  hitzordua  sortu  da
2026/11/11 Nazioartekotzea

Euskadi All International 2026: Euskadiko industriaren nazioartekotzeari buruzko urteko hitzordua sortu da

Lehenengo edizioa abenduaren 2an egingo da Bilbon, eta nazioarteko merkatuen azterketa, Euskadiko enpresen esperientziak eta Basque Trade & Investmenten Kanpo Sareko arduradunekin egindako banakako bilerak bateratuko ditu.

Bizkaia  Euskaltel  Digital  Center,  enpresen  eta  profesionalen  gaitasun  digitalak  indartzeko  zentro  berria

Bizkaia Euskaltel Digital Center, enpresen eta profesionalen gaitasun digitalak indartzeko zentro berria

Prestakuntza-eskaintzak doako ikastaroak eta tailerrak biltzen ditu

Basque  Trade  &  Investment-ek  WOMEXeko  bazkide  europarrak  bildu  ditu  Euskadin,  enpresen  nazioartekotzean  genero-berdintasuna  bultzatzeko

Basque Trade & Investment-ek WOMEXeko bazkide europarrak bildu ditu Euskadin, enpresen nazioartekotzean genero-berdintasuna bultzatzeko

SPRI Taldearen agentziak Europako proiektuaren eskualde arteko laugarren topaketa antolatu du, Bilbon eta Aretxabaletan, politika publikoak, enpresa-jardunbide egokiak eta ETEen nazioarteko jardueran emakumeen parte-hartzea indartzen lagunduko duten ekimenak partekatzeko.

Wisel,  enpresen  prestakuntza  digitala  adimen  artifizialaren  bidez  automatizatzen  duen  tresna

Wisel, enpresen prestakuntza digitala adimen artifizialaren bidez automatizatzen duen tresna

Zallako startup batek lehendik dauden edukiak ikastaro egituratu eta interaktibo bihurtzen dituen proiektu berritzailea jarri du abian

Virtualware  enpresak  nazioarteko  hazkundea  bizkortu  du:  Virtalis  enpresa  britainiarra  erosi  du
2026/10/29 Finantzaketa

Virtualware enpresak nazioarteko hazkundea bizkortu du: Virtalis enpresa britainiarra erosi du

FEI, COFIDES, ELKARGI eta SPRI Taldeko BT&I erakundeek basbestuta, eragiketa horren bidez, euskal enpresa teknologikoak Erresuma Batuan duen presentzia indartuko du, bezero-zorroa handitu, eta errealitate birtualeko teknologietan eta biki digitaletan duen posizionamendua sendotu

Mikel  Jauregi:  “industria  aeroespaziala  kalitatezko  lanpostuak  sortzen  dituen  hazkunde  handiko  sektorea  da,  eta  teknologikoki  oso  aurreratuak  diren  lanpostuak  sortu  nahi  ditugu”
2026/10/20 Nazioartekotzea

Mikel Jauregi: “industria aeroespaziala kalitatezko lanpostuak sortzen dituen hazkunde handiko sektorea da, eta teknologikoki oso aurreratuak diren lanpostuak sortu nahi ditugu”

Euskal sektore aeroespazialak, 3.400 milioi euroko fakturazioarekin eta 6.500 enplegu ingururekin, Europako elkargune teknologiko eta aeronautiko nagusietako batean duen presentzia sendotu nahi du

Lehendakariak  merkataritza-misio  bat  gidatuko  du  Okzitaniako  Tolosara,  euskal  industriak  Europako  sektore  aeroespazialean  duen  presentzia  indartzeko
2026/10/19 Nazioartekotzea

Lehendakariak merkataritza-misio bat gidatuko du Okzitaniako Tolosara, euskal industriak Europako sektore aeroespazialean duen presentzia indartzeko

Bidaiaren helburua negozio, berrikuntza eta lankidetza industrialerako aukera berriak bultzatzea da, eta aeronautikako fabrikatzaileak, klusterrak eta erreferentziako zentro teknologikoak bisitatuko dituzte

Basque  Trade  &  Investment-ek  Euskadiko  esperientzia  industriala  aurkeztu  du  Japonian,  itsas  eolikoaren  garapenerako  erreferente  gisa

Basque Trade & Investment-ek Euskadiko esperientzia industriala aurkeztu du Japonian, itsas eolikoaren garapenerako erreferente gisa

Nazioartekotzeko euskal agentziak Global Offshore Wind Summit Japan 2026an parte hartu du, euskal eolikoko balio-katearen lehiakortasunaren gakoak partekatzeko eta Japoniarekin enpresa-lankidetzarako aukera berriak bultzatzeko

Esportatzea  nahikoa  ez  denean,  Nazioarteko  Gauzatu  2026  programak  beste  merkatu  batzuetan  produzitzen  hasteko  aukera  ematen  dizu
2026/10/16 Finantziazioa

Esportatzea nahikoa ez denean, Nazioarteko Gauzatu 2026 programak beste merkatu batzuetan produzitzen hasteko aukera ematen dizu

5 milioi euro bideratuko ditugu Nazioarteko Gauzatu 2026 programara, atzerrian produkzio-instalazioak ireki, handitu edo berritu, edo atzerriko sozietateak erosi nahi dituzten Euskadiko ETEei eta enpresa handiei laguntzeko. Programak 1 milioi euro arteko itzul daitezkeen aurrerakinak eskaintzen ditu enpresa bakoitzeko, gutxienez 120.000 €-ko inbertsio-proiektuetarako. Eskaerak egiteko epea zabalik egongo da 2026ko urriaren...

GO4IT  Solutions-ek  legacy  aplikazioak  modernizatzeko  prozesu  osoa  bizkortzen  du:  migrazioa  eta  probak

GO4IT Solutions-ek legacy aplikazioak modernizatzeko prozesu osoa bizkortzen du: migrazioa eta probak

GO4IT Solutionsek Echo garatu du, legacy aplikazioek modernizazioaren ondoren funtzionaltasuna mantentzen dutela baliozkotzeko testing tresna berritzailea.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.