Plásticos Lezoko tailerra..
Ingurumen-jasangarritasuna
Elkarrizketak 3 otsaila, 2026

Plásticos Lezo, plastikoaren industrian piezetarako hornitzaile estrategiko bihurtutako familia-tailerra

Irungo enpresak SPRI Taldearen zibersegurtasuneko programako laguntza jaso du eta jasangarritasuneko politika da bere ezaugarri nagusia
-

Plasticos Lezo Irungo enpresa bat da, ia 40 urte dituena, eta familia-tailerra izatetik, pieza plastikoen moldeen eta injekzioaren hornitzaile estrategiko izatera igaro da. Jasangarritasuneko bere politika dela eta nabarmentzen da: urtero kalkulatzen du karbono-aztarna eta produkziorako autokontsumoko energia fotovoltaikoa erabiltzen du. SPRI Taldearen zibersegurtasun industrialaren programako laguntza jaso du. Horren helburua da Euskadiko industria indartzea hornitzaile espezializatuen laguntzarekin informazio sentsiblearen lapurreten eta zibererasoen aurrean.

1989an sortu zen, bi ekintzaileren eskutik, plastikoaren industrian soluzioak garatzeko asmoz. “35 urtetik gorako esperientzia dugu moldeen fabrikazioan eta pieza plastikoen injekzioan, hasi piezaren diseinutik eta moldearen fabrikaziotik eta piezaren produkzioraino eta akaberaraino”, azaldu du Unai Sabatié zuzendari gerenteak.

Sortu zenetik, bezeroari soluzio integralak ematera bideratutako enpresa izan da. 1997an, ISO 9001 ziurtagiria eskuratu zuen eta 2003an gaur egun Irunen dituen instalazioetara lekualdatu ziren. 2021ean, MAGNIA Groupen sartu zen, eta, ordutik, kalitate- eta ingurumen-sistema integrala garatu du, hainbat ziurtagiritan eta karbono-aztarnaren lanarekiko bere inplikazioan oinarrituta. “Moldean hasi eta entregaraino trazagarria den produkzioa dugu, eta etengabeko hobekuntzarekiko eta jasangarritasunarekiko konpromisoa dugu”.

Hala, instalazioan datuak jasotzeko sistema garatu eta ezarri du. Horrek produkzioaren plangintza, kontrola eta kudeaketa errazten ditu, bere injekzio-makinen prozesuko datuak bilduz eta aztertuz, “0 akats eta 0 SCRAP helburuarekin”.

Duela hiru hamarkada sortu zen familia-tailer hura hornitzaile estrategiko bihurtu da hainbat sektoretarako, hala nola etxetresna elektrikoetarako, automobilgintzarako, sarbide-kontrolerako eta industria elektronikorako. “Gure esperientziari esker, edozein material tekniko injektatzeko gai gara, 1 g-tik beherako mikropiezetatik hasi eta 2,5 kg-rainoko bolumen handiko piezak fabrikatzeko”.

Enpresak 36 langile ditu eta, urtean, 5,5 milioi euro inguru fakturatzen ditu. Fakturazio horren % 7 I+G proiektuetara bideratzen da, “batez ere moldeak hobetzera, material berrietara eta automatizaziora”. Plásticos Lezok berrikuntzarekiko duen konpromisoa jasangarritasunarekin ere lotuta dago; izan ere, urtero kalkulatzen du bere karbono-aztarna, autokontsumorako energia fotovoltaikoa erabiltzen du produkziorako, eta EcoVadis plataformak aitortu du.

SPRI Taldearen zibersegurtasun industrialeko programatik jasotako laguntza injekzio-zelula automatizatuen eta kudeaketa-sistemaren arteko komunikazioak babestera bideratu da, “intrusio-arriskua minimizatuz eta eguneroko funtzionamendua ziurtatuz. Sarbideak indartu dira, sare kritikoak segmentatu dira eta teknikariak trebatu dira ziberresilientzia handiagoa izateko”.

Etorkizunera begira, Plásticos Lezoren helburuetako bat da gaitasun teknikoak handitzen jarraitzea, sektore industrial estrategikoetan hornitzaile integral gisa sendotzea eta prozesu jasangarri eta digitalizatuen integrazioan aurrera egitea. “Gure erronka betiko kalitate berberarekin, baina etorkizunak eskatzen dituen teknologiarekin eta segurtasunarekin fabrikatzen jarraitzea da”.

SPRI Taldeak Euskadiko enpresei aukera ematen die bere kanaletan jardueraren berri emateko. Zure proiektua gure gaiekin (I+G+b arloa, digitalizazioa, nazioartekotzea, ekintzailetza, berrikuntza…) lotuta badago, Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu.

 

 

Lotutako albisteak

Mecanizados  Iriartek  bazkide  industrial  espezializatu  gisa  duen  eredua  indartu  du

Mecanizados Iriartek bazkide industrial espezializatu gisa duen eredua indartu du

Arabako enpresak mekanizazio unitarioa eta mantentze-lan industriala konbinatzen ditu hainbat sektoretarako, eta belaunaldi-aldaketari aurre egiten dio, zuzendaritzan aldaketa bat egin ondoren.

Loyola  Norte:  “Erronka  nagusia  hazkundea  kalitate-estandarrak  mantenduz  kudeatzea  da”

Loyola Norte: “Erronka nagusia hazkundea kalitate-estandarrak mantenduz kudeatzea da”

Muntaia eta instalazio elektrikoetan eta mantentze industrialean espezializatutako enpresa gisa hasi zenetik, Loyola Nortek industriarako eta Administraziorako eskaintza askoz ere integralagoa du orain. Gainera, duela gutxi beste konpainia batzuk integratu ditu, eta digitalizazioa bere lehentasunen artean mantentzen du.

Teknologia  eta  osasuna:  Samira  DTx-ek  ebidentzia  klinikoan  oinarritutako  terapia  digitalak  garatzen  ditu
08/04/2026 Ekintzailetza

Teknologia eta osasuna: Samira DTx-ek ebidentzia klinikoan oinarritutako terapia digitalak garatzen ditu

BIC Bizkaian egoitza duen startup honek adimen artifizialean, bideojoko terapeutikoetan eta errealitate birtualean oinarritutako soluzioetan lan egiten du gaixotasun kronikoen kudeaketa hobetzeko.

AMA  Impossible  Pétillant  Naturel-ek  alkoholik  gabeko  edariak  birdefinitzen  ditu
07/04/2026 Nazioartekotzea

AMA Impossible Pétillant Naturel-ek alkoholik gabeko edariak birdefinitzen ditu

Salmenten %85 atzerrian duela, Donostiako enpresak hartzidura naturalaren bidezko te-apardunak garatzen ditu premium sektorera zuzenduta.

Polistmodel,  berrogei  urteko  familia-tradizioa  eta  teknologia  aurreratua  galdaketarako  ereduen  fabrikazioan

Polistmodel, berrogei urteko familia-tradizioa eta teknologia aurreratua galdaketarako ereduen fabrikazioan

1983an sortutako Gipuzkoako enpresak artisau-esperientzia eta teknologia berriak uztartzen ditu Zumaiatik industria 4.0ra eboluzionatzeko.

El  Taller  del  Oso  Zurdo-k  erakusketa-soluzio  bakarrak  diseinatzen  eta  fabrikatzen  ditu  Gasteizetik
31/03/2026 Ekintzailetza

El Taller del Oso Zurdo-k erakusketa-soluzio bakarrak diseinatzen eta fabrikatzen ditu Gasteizetik

Arabako enpresak tokiko ekoizpenaren eta lankidetza-lanaren alde egiten du proiektu tekniko eta eraikitzaileen garapenean.

QUBIZ.team  teknologia  eta  berrikuntza  aplikatzen  ditu  enpresa-digitalizazioa  bultzatzeko
30/03/2026 Ekintzailetza

QUBIZ.team teknologia eta berrikuntza aplikatzen ditu enpresa-digitalizazioa bultzatzeko

Bizkaiko “deep tech” deiturikoak doitasun handiko sentsore kuantikoak garatzen ditu, uretan, osasunean, energian eta industrian aplikatzeko.

Preocak  jasangarritasuna  bultzatzen  du  era  guztietako  industria-enpresetan

Preocak jasangarritasuna bultzatzen du era guztietako industria-enpresetan

Arabako konpainiak ingurumen-betekizunekin lotutako zerbitzuak eskaintzen ditu, administrazio-izapideak edo gaikuntza teknikoak, besteak beste.

Talleres  Mecánicos  Legutiano,  hodiak  konformatzeko  tresnerian  espezializatutako  familiako  ETEa
26/03/2026 Berrikuntza

Talleres Mecánicos Legutiano, hodiak konformatzeko tresnerian espezializatutako familiako ETEa

Arabako enpresak bi milioi euro inguru inbertitu ditu etengabeko berrikuntzaren aldeko apustuan

Lekoizpe,  soluzio  osoak  eskaintzen  dituen  galdaragintzan  eta  mekanizazioan  espezializatutako  enpresa
26/03/2026 Berrikuntza

Lekoizpe, soluzio osoak eskaintzen dituen galdaragintzan eta mekanizazioan espezializatutako enpresa

Markinako enpresak SPRI Taldearen zibersegurtasun industrialeko programaren dirulaguntza jaso du, eta aurten 4,1 milioi euro fakturatzea aurreikusten du

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.