Elkarrizketak 2022ko apirilaren 12a

Ingeteam-ek energia eoliko eta hidraulikoan eta eguzki-energian zentratuko du bere hazkundea

Euskal konpainiaren azken plan estrategikoak aurreikusten du fakturazioa % 44 handitzea eta 1.000 lanpostu sortzea
-

Inoizko krisi energetiko handienetako baten erdian gauden honetan, egoitza Zamudion duen eta aurten bere berrogeita hamarren urteurrena bete duen Ingeteam euskal enpresak 2022-2024 Plan Estrategikoa aurkeztu berri du. Apustu anbiziotsua da, helburutzat duena “beste dimentsio” baterantz jauzi egitea, elektrifikazio jasangarriaren arloko lider bihurtzeko. Besteak beste, aurreikusten du enpresaren fakturazioa 1.000 milioi euroraino handitzea, eta mila lanpostu berri sortzea. Asmo handiko helburuak Euskadiren trantsizio energetikoko eragile garrantzitsuenetako bat den enpresa honentzat. Ingeteam-ek helburutzat du “energia  asko sortzea, bai eolikoa eta hidraulikoa eta baita ere eguzki-energia”, dio konpainiako zuzendari nagusi Adolfo Rebollok. Horretarako, egitura nazioartekotu bat dauka, presentzia duena bost kontinenteetako 24 herrialdetan, zeinari esker bere produkzioaren % 80 esportatzen baitu. Une honetan 4.000 langile baino gehiago enplegatzen ditu.

Tapia sailburuak berriki esan du energiaren testuingurua “izugarri kritikoa” dela, eta Gobernuari eskatu dio hartzeko presazko neurriak energiaren fiskalitate arloan… Zein da zure iritzia?

Ezinbestekoa da energiaren prezioaren arazoa konpontzea. Agian publiko orokorrak ez daki Espainian egunero kontsumitzen den argindarraren ia % 70 ez dela saltzen spot prezioan, baizik eta aurrez finkatutako prezio finko batean. Soilik egunero kontsumitzen den elektrizitatearen % 20-30 saltzen da spot prezioan. Arazoa da kontsumitzaile txikiarentzako prezioa zuzenean  lotuta dagoela prezio horrekin. Beste herrialde batzuetan ez da halakorik gertatzen, eta energiaren prezioa ez da arazo bat. Zenbait enpresak -eta horien artean badira batzuk elektrizitatean intentsiboak direnak- ez dute prezio finkorik negoziatzen energiaren truke, eta horiek ere arazo handiak dituzte. Europaren independentzia energetikoa bultzatu behar da energia berriztagarriak oinarritzat hartuta eta Errusiako gasaren alternatiba bezala. Ingeteam-en uste dugu badagoela beste modu bat energia sortu, banatu, biltegiratu eta kontsumitzeko, eta konpromisoa hartu dugu energia hori modu garbi, eraginkor eta jasangarrian sortu eta kudeatzeko.

Lehengaien prezioen igoeraren edo lehengaien gabeziaren harira (zuek ere izango zenuten arazo hori), zer irudituko litzaizuke arlo edo sektore desberdinek bat egingo balukete horrelako baliabideak erosteko modu globalagoan, Euskadiko enpresei gauzak modu globalagoan egiten lagunduko liekeen “erosketa zentral” moduko bat sortuz?

Printzipioz ez zait gaizki iruditzen. Materialen eskasia dela medio, behartuta gaude gure hornikuntza-kateetan ahalegin handiak egitera eta lan gehiago egitera osagai alternatiboak eskuratzeko errekorreko denboran. Gure helburua da ahalik eta gutxien atzeratzea gure entrega-epeak. Momentuz, zailtasunak zailtasun, ez dugu inpaktu esanguratsurik jasan. Lanean jarraituko dugu aurrera egiteko.

Duela gutxi aurkeztu duzue konpainiaren datozen bi urteetarako Plan Estrategikoa. Plan anbiziotsua da, zeinaren helburua baita hurrengo hiru urteetan fakturazioa % 44 handitzea -mila milioi eurora iristeraino-, eta mila enplegu kontratatzea. Zein sektoretan hazi nahi duzue?

Gure helburua da mundu jasangarriago bat lortzea. Horregatik, ziklo estrategiko berri honetan lider izan nahi dugu sorkuntza berriztagarriaren arloan (eolikoa, hidraulikoa eta eguzki-energia), biltegiratzean, garraio eta banaketa adimenduneko sare sendoetan, eta energia elektrikoaren kontsumo eraginkor eta garbietan: ibilgailu elektrikoen kargagailuak, bihurgailuak eta motorrak trenentzat eta itsasontzientzat, siderurgiarako eta meatzaritzarako, uraren sektorerako, etab. Gainera, saiatuko gara gure merkatu garrantzitsuenetako kuota handitzen: Europa, Ipar Amerika, Australia, Brasil eta India; Txina ere gero eta garrantzitsuagoa da, eta itsasontzien eskutik iritsi nahi dugu hara.

Menturaz Plan Estrategiko anbiziotsu honen arrazoia al da une honetan bizi dugun energia berriztagarrien aldeko boom-a, gerrak hauspotu duena menpekotasun energetikoa murrizteko, batez ere Errusiako gasarekikoa?

1996tik gaude energia berriztagarrien arloan eta ordutik ari gara lanean energia elektrikoa modu eraginkorrean kontsumitzeko bihurgailuetan; xeheki landutako plan bat garatu dugu, gure esperientzian eta metatutako ezagutzetan oinarritua. Azken asteotan aldatu egin da egoera geopolitikoa, baina gure planteamendua betiko bera da, eta eragile garrantzitsua izango gara gizartea elektrifikatzeko bidean.

Zergatik ez dauzkagu parke eoliko, hidrauliko eta eguzki-parke gehiago Europan, teknologia ezagatik ala burokrazia astunagatik?

Energia berriztagarrietarako teknologia europarra da mundu osoan erabiltzen dena, eta euskal teknologia punta-puntakoa da. Beraz, Europan ez da energia berriztagarri gehiago sortzen, batez ere, zaila delako baimenak eta argindarra ebakuatzeko konexio-puntuak lortzea, eta ez teknologiarik ez dagoelako edo sorkuntza-metodo horiek lehiakorrak ez direlako.  Une honetan emanda dauden sarerako sarbide- eta konexio-baimenak 150 GWraino iristen dira guztira, eta horietatik 103 GW energia fotovoltaikotik datoz. Zifra hori kontestuan jartzeko, nahikoa da esatea gaur egun Espainian instalatuta dagoen potentzia elektrikoa (teknologia guztiak kontuan hartuz) 112 GWkoa dela.

Martxan jarri berri duzuen plan honek 210 milioi euroko inbertsioak aurreikusten ditu. Izango dute eraginik Euskadin? Nolakoa izango da eragin  hori eta non zehazki?

Ingeteam-ek 210 milioi euroko inbertsioa egingo du datozen hiru urteetan; 140 milioi I+G-ra bideratuko dira, eta 70 milioi instalazio berriak sortzera eta lehendik dauzkagunak hobetzera. Autokontsumorako bi planta fotovoltaiko sortuko ditugu Beasainen (Gipuzkoa) eta Sesman (Nafarroa) ditugun lantegietarako. Lehenengoan ekoizten dira itsasontzientzako motorrak, energia mekanikotik abiatuta energia elektrikoa sortzeko sorgailuak (eolikoak, itsasokoak, zentral hidraulikoetakoak eta zentral estazionarioetakoak ) eta punpak. Eta denak “Indar” markarekin. Bigarrenean, berriz, eguzki-inbertsoreak egiten dira, hots, eguzki-xafletatik sarean injektatu daitekeen argindarra sortzen duten gailuak. Bertan fabrikatzen dira baita ere biltegiratze proiektuetarako bateriak kargatu eta deskargatzeko inbertsoreak, ibilgailu elektrikoentzako kargagailuak eta turbina eolikoentzako bihurgailuak, hots, turbinek sarean injektatzeko moduko argindarra sortzeko behar dituzten gailuak. Bestalde, lantegia handituko dugu gai izan dadin eremu horien guztien hazkundea barne hartzeko.

Lotutako albisteak

PQC-k  hidrogeno  berdea  datu-zentroetarako  alternatiba  energetiko  gisa  aztertzen  du,  Petronor  eta  Tecnaliarekin  batera

PQC-k hidrogeno berdea datu-zentroetarako alternatiba energetiko gisa aztertzen du, Petronor eta Tecnaliarekin batera

H2Integra proiektuak, ‘2026ko Trantsizio Berdeko Proiektua’-ri ON Bizkaia Saria jaso duenak, azpiegitura horien hornidura elektrikoa bermatzeko duen potentziala aztertzen du.

Aitor  Pablos  (SBS):  “Azpiproduktu  industrialak  baliabide  berri  bihurtzeko  eta  CO2  atzitzeko  aukera  ematen  duten  teknologiak  garatzen  ditugu”

Aitor Pablos (SBS): “Azpiproduktu industrialak baliabide berri bihurtzeko eta CO2 atzitzeko aukera ematen duten teknologiak garatzen ditugu”

Euskal enpresak deskarbonizazio industriala bultzatzen duten soluzio teknologikoak garatzen ditu, eta enpresei laguntzen die ekonomia zirkularra beren produkzio-prozesuetan integratzen.

Ibilkarik  mugikortasun  iraunkorragoa  bultzatzen  du  bere  ibilgailu  partekatuaren  ereduarekin

Ibilkarik mugikortasun iraunkorragoa bultzatzen du bere ibilgailu partekatuaren ereduarekin

Euskal enpresak car-sharing-a sustatzen du, jabetzan duen ibilgailuaren alternatiba gisa, garraioaren erabilera zentzuzkoagoa sustatzeko eta mugikortasun eraginkor eta jasangarriagorantz aurrera egiteko.

Teknologia  berriztagarriek  salmenten  %  50  gainditzea  nahi  du  Domusa  Teknikek

Teknologia berriztagarriek salmenten % 50 gainditzea nahi du Domusa Teknikek

2026an 50. urteurrena ospatzen duen Gipuzkoako kooperatibak energia-trantsizioaren eta berrikuntzaren aldeko apustua indartu du, Ikerlaneko erakunde bazkide erabiltzaile gisa sartu baita.

CO2Free,  Sacenek  urruneko  inguruneak  konektatzeko  eta  monitorizatzeko  erabiltzen  duen  azpiegitura  autonomoa

CO2Free, Sacenek urruneko inguruneak konektatzeko eta monitorizatzeko erabiltzen duen azpiegitura autonomoa

Bizkaiko konpainiak energia berriztagarria, telekomunikazioak eta sentsorizazioa azpiegitura garraiagarri bakar batean integratzen dituen kontrol-postu autonomo bat diseinatu du.

Lointekek  galdatutako  gatzen  teknologia  Estatu  Batuetako  energia-instalazio  aitzindari  batera  eraman  du
2026/10/08 Nazioartekotzea

Lointekek galdatutako gatzen teknologia Estatu Batuetako energia-instalazio aitzindari batera eraman du

Euskadiko enpresak Natriumen parte hartzen du, Bill Gatesek sortutako TerraPower konpainiak bultzatutako proiektuan, eta energia aurreratuaren nazioarteko merkatuan duen posizioa indartu du

PFERDek  bere  eraldaketa  industriala  bizkortu  du,  zazpi  milioi  euroko  inbertsioarekin

PFERDek bere eraldaketa industriala bizkortu du, zazpi milioi euroko inbertsioarekin

Gasteizen egoitza duen enpresak bere 13 produkzio-lerroak berritu ditu, eraginkortasuna, kalitatea eta lehiakortasuna hobetzeko. Aldi berean, automatizazioan, adimen artifizialean eta jasangarritasunean aurrera egiten ari da, nazioarteko merkatuan duen posizioa sendotzeko.

Idoia  Muñoz  (Basque  Health  Cluster):  “Talentua,  teknologia  eta  erakunde-laguntza  uztartzeak  Euskadi  biozientzientzako  oso  ingurune  erakargarri  bihurtzen  du”

Idoia Muñoz (Basque Health Cluster): “Talentua, teknologia eta erakunde-laguntza uztartzeak Euskadi biozientzientzako oso ingurune erakargarri bihurtzen du”

Biospainek osasunaren eta bizi-zientzien alorreko nazioarteko eragile nagusietako batzuk bilduko ditu. BHCko zuzendari nagusiak Euskadin sektorearen hazkundea bultzatu duten indarguneak eta proiektu berriak erakartzeko gaitasuna azpimarratu ditu.

OBSk  bateriak  kudeatzeko  sistema  adimendunak  garatzen  ditu  Euskadin

OBSk bateriak kudeatzeko sistema adimendunak garatzen ditu Euskadin

Maier-ek eta Cidetec-ek sortutako ‘spin-off’ horrek mugikortasun elektrikorako eta energia biltegiratzeko BMS irtenbideak diseinatzen ditu, eta sektoreko Europako erreferente bihurtzea du helburu.

Sutargik  negozioa  indartu  du  ekonomia  zirkularraren  eta  medikuntzaren  sektoreetan

Sutargik negozioa indartu du ekonomia zirkularraren eta medikuntzaren sektoreetan

Tolosaldeko enpresak, zaurgarritasun-egoeran dauden pertsonei lan-aukerak eskaintzen dizkienak, interes ekonomikoko bi elkarte sortu ditu

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.