Elkarrizketak 23 ekaina, 2025

Campezo Taldea: «Jasangarritasunik gabe ez da posible edozein jarduerak bizirautea»

Ainhoa Gonzalezek, Arabako enpresaren Ingurumen Estrategiako arduradunak, eraikuntzako sektoreko EAEko erreferente honen 85 urteko ibilbidea errepasatu du
-

Campezo Taldeaz hitz egitean eraikuntzako sektorean erreferentea den EAEko enpresa bati buruz ari gara hizketan. Araban du jatorria, eta jasangarritasunaren aldeko errotze sakona eta apustu irmoa asmoen adierazpena baino askoz harago doa. Enpresa hau duela 85 urte jaio zen Arabako mendietan (orduan Asfaltos Naturales de Campezo izenarekin), familia-izaerarekin, eta ziur egonda jasangarritasunik gabe nekez izango zuela etorkizunik.  Ordutik, eboluzionatzen aritu da etengabe, gaur-gaurkoz enpresa-sare dibertsifikatu bihurtu arte: presentzia du estatuko eta nazioarteko merkatuetan, enplegua ematen die 900 pertsonei, eta liderra da hainbat sektoretan, esaterako Azpiegituren sektorean eta Hondakin Arriskutsuen Kudeaketakoan —adierazi du Ingurumen Estrategiako arduradunak, Ainhoa Gonzalezek—.

Jasangarritasuna ez da moda bat, eta are eta gutxiago ideologia bat. Zer da, orduan?

Balio bat da, balio handi bat, errespetua, justizia edo arduraren modukoa.

Ondoriozta dezakegu enpresa-ikuspegi batetik biziraupenaren sinonimoa dela jasangarritasuna?

Jasangarritasuna sarritan ingurumenaren alderdiarekin bakarrik lotzen da, eta hiru alorretan du inpaktua: ingurumena, gizartea eta gobernantza (ASG). Azken horrek eragin zuzena du enpresaren alderdi ekonomikoan eta finantzarioan. Hori kontuan izan gabe ez da posible edozein jarduerak bizirautea. Hortaz, ez da espezieak edo gizarteak bizirauteko duen sena bakarrik, termino zabala eta holistikoa da, eta enpresa batean ezar daiteke, baina baita planeta osoan ere.

Jasangarritasuna, beraz, prozesuak eta lehiakortasuna hobetzeko aukera gisa…

Egia da hori. Gure apustuak aukera eman digu sektorean erreferente-lekua hartzeko. Harro esan dezakegu sektoreko erreferente jasangarri bihurtu garela Euskadin; horretarako, berrikuntzan inbertitu dugu, eta gure deskarbonizazioan egin dugu lan, lurraldeko ekonomia zirkularra sustatuta. Apustu handia da, baina onura argiak ditu denentzat.

Maiz hau diozu: «Klima-aldaketaren ondorioak jasaten ari den lehen belaunaldia gara, baina haren aurka zerbait egin dezakeen azkena…» Zer ari da egiten Campezo horrekin lotuta?

Datozen urteotan aurre egin beharreko bi erronka handi ditugu, epe laburrean. Horietako bat deskarbonizazioa da, eta bestea ekonomia zirkularra. Lehenengoari dagokionez, sektoreko lehenengo enpresa izan gara gure karbono-arrastoa kalkulatzen eta karbono boluntarioaren funts baten bidez betetzen. Horrek esan nahi du gure jarduerek eragindako inpaktua hemen konpentsatzen dugula, lurraldean, azpiegitura berdeak sortzearen bitartez. Eta ekonomia zirkularrari dagokionez, gure hondakin propioak kudeatzen ditugu, hau da, material berriak ekoizteko prozesuan sartzen ditugu (errepideko fresaketa).  Horrez gain, gureak ez diren hondakinen balioa handitzeko enpresa bat sortu dugu: GZS: Euskadiko altzairu-hondakin ugariak, material horiei balioa emanda eta gure lanetan erabilita.

19/20 ekitaldian inflexio-puntu bat izan zen taldean, zer zentzutan?

Campezon une honetan bi inguruabar elkartu dira: apustu irmoa eta ausarta alderdi estrategikotik, sektorearen barruko elementu bereizgarri moduan, eta enpresa-taldeko goi-zuzendaritzan komunak ez diren sentsibilitatea eta konpromisoa.  Bi alderdi horiek Ingurumen Estrategiako beste sail bat gehitzea eragiten dute, ekoizpenaren kudeaketatik harago.

Egunerokotasunean, nola ikus daiteke Campezo Taldearen lana?


Eraikitzen ditugun azpiegiturek lotzen gaituzte, distantziak mozten dituzte, eta lotzen dituzte bai herriak bai hiriak. Pertsonentzako eta enpresentzako espazioak sortzen eta zaintzen ditugu, eta era desberdinean egiten dugu. Eraikuntza-lanak egiten ditugu zubi, tunel, errepide edo bidegorrietan, besteak beste, baita txorrota irekitzean ura izateko edo berehala argia izateko aukera ematen duten azpiegitura horiek ere.

Zuen sektorean beti egon da gogogabekeria asko, eta berrikuntza jasangarriari gutxi emana izan da… Zer geratzen da 1940ko Campezo horretatik?

Guretzat ezinbestekoa da berrikuntza, bigarren mailako jatorria duten lehengaiak, jatorri naturalekoak ordezkatu ditzaketenak bilatzea eta erabiltzea . Durruma Kanpezuko asfaltozko arrokaren meategiak ustiatzen zituen jatorrizko Campezo horretatik geratzen da izaera ekintzailea, ausarta, konprometitua eta gauzak hobeto egiteko gogoa.

Horregatik guztiagatik eta ibilbide hori dela-eta, duela gutxi ADEGIren «Garapen Iraunkorreko enpresa» saria irabazi zuen. Zer sentsazio utzi zizuen?

Errekonozimendu horrek babes handia ematen digu eta hasi dugun bidetik jarraitzera bultzatzen gaitu. Oso harro gaude sariaz, kategoria honetan sektoreko enpresa bat aitortzen duten lehenengo aldia baita.

 

 

Lotutako albisteak

KSB  ITUR,  ponpen  eta  balbulen  fabrikazioaren  arloko  nazioarteko  erreferente  zarauztarra

KSB ITUR, ponpen eta balbulen fabrikazioaren arloko nazioarteko erreferente zarauztarra

Alemaniako KSB multinazionalean integratutako enpresa ontzigintza-sektorean finkatu da

Alberto  Morán  (SMC):  “Aire  konprimituaren  erabilera  optimizatzeak  energia-kontsumoa  murrizten  du,  kostuak  murrizten  ditu  eta  makinen  erabilera  luzatzen  du”

Alberto Morán (SMC): “Aire konprimituaren erabilera optimizatzeak energia-kontsumoa murrizten du, kostuak murrizten ditu eta makinen erabilera luzatzen du”

SMCk, Gasteizen egoitza duen multinazional japoniarrak, enpresa mota guztien efizientzian, energia aurreztean eta jasangarritasunean jarduten du 4BAR factory ekimenaren bidez.

Autlán  EMDk  trantsizio  energetikorako  material  estrategikoen  hornitzaile  global  gisa  duen  papera  indartzen  du

Autlán EMDk trantsizio energetikorako material estrategikoen hornitzaile global gisa duen papera indartzen du

Konpainiak funtsezko industria-ingurune bihurtu du Gipuzkoako lantegia bateriak fabrikatzeko funtsezko materialak hornitzeko, eta, gainera, Euskadiren aldeko apustua sendotu du, Europako eragiketen base gisa.

Leire  Martiarena  (Iparlat):  “Jasangarritasunak  balio  kate  osoan  jardutea  eskatzen  du,  bideragarritasun  ekonomikoa  galdu  gabe”

Leire Martiarena (Iparlat): “Jasangarritasunak balio kate osoan jardutea eskatzen du, bideragarritasun ekonomikoa galdu gabe”

Euskal esne-konpainiako jasangarritasun-arduradunak lehengaiaren jatorriaren garrantzia, eraginkortasuna eta iraunkortasuna, elikagaien segurtasuna eta prezioa orekatzeko erronka azpimarratzen du.

Surphasek  teknologia  aurreratua  garatzen  du  ura  gezatzeko  eta  tratatzeko  prozesuak  optimizatzeko

Surphasek teknologia aurreratua garatzen du ura gezatzeko eta tratatzeko prozesuak optimizatzeko

EHUko spin-off gipuzkoarrak mintz industrialen egoera denbora errealean monitorizatzeko gai den sistema bat sortu du, eraginkortasuna hobetzeko eta energia-kontsumoa murrizteko.

Ingeka  Geotermiak  %40ko  hazkundea  izan  du  bost  urtean  energia  berriztagarrien  proiektuen  ezarpenarekin

Ingeka Geotermiak %40ko hazkundea izan du bost urtean energia berriztagarrien proiektuen ezarpenarekin

Gasteizko enpresak geotermia, aerotermia eta eguzki-energia fotovoltaikoko soluzioetan jarduten du, bai familia bakarreko etxebizitzetarako, nekazalturismo etxetarako eta hoteletarako, bai eskaera termiko handiagoak dituzten eraikin, enpresa edo instalazioetarako. Gainera, "Espainiako ardogintza-sektoreko instalazio geotermikorik aurreratuena" garatu du.

Altzairua,  itsasoa  eta  megawattak:  Haizea  Wind,  Europa  mugitzen  duen  euskal  fabrika

Altzairua, itsasoa eta megawattak: Haizea Wind, Europa mugitzen duen euskal fabrika

Europa mailako erreferentea da offshore sektore eolikorako osagai handien fabrikazioan, eta datozen bi urteetarako eskaera-zorroa ziurtatuta dauka Txinaren lehiak eragindako erronkari aurre egiteko.

Gamarrak  moldekatze  automatikoko  linea  berria  ezarri  du
14/05/2026 Nazioartekotzea

Gamarrak moldekatze automatikoko linea berria ezarri du

Gasteizko enpresa historikoak, 156 urteko historia duenak, altzairurtuzko pieza mihiztatuak fabrikatzen ditu

Carlos  Infante  (Cegasa  Energía):  “Energia  biltegiratzeak  sarea  indartzeko  eta  sistema  elektrikoari  egonkortasuna  emateko  aukera  ematen  du”

Carlos Infante (Cegasa Energía): “Energia biltegiratzeak sarea indartzeko eta sistema elektrikoari egonkortasuna emateko aukera ematen du”

Euskal konpainia aurrera doa LFP litiozko bateriadun BESS soluzioen eredu baterantz, eta bere presentzia handitu du proiektu handietan eta merkatu berrietan, hala nola itsasontzigintzan.

CIMICOk  hondakin-uren  tratamendurako  teknologia  berritzaileak  eskaintzen  ditu

CIMICOk hondakin-uren tratamendurako teknologia berritzaileak eskaintzen ditu

Donostiako enpresak ingeniaritza, biologia eta digitalizazioa batzen ditu bere aplikazioetan

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.