Albisteak 14 iraila, 2023

Ugatu, 65 urte baino gehiago bezeroei torlojuez hornitzen

Gipuzkoako enpresak torlojuak, errematxeak edo zirrindolak saltzen dizkie hainbat sektoretako bezeroei, besteak beste, energia berriztagarrien enpresei edo errepideetako azpiegituretakoei.
-

Industrias Ugatu enpresaren historia 1955ean hasi zen, Jesús Ugalderen ardurapean, pertsona bakarreko enpresa gisa. Hasieran, bere jarduera nagusia altzairuzko azkoinak egitea zen, baina urtebete geroago torlojuen fabrikatzaile gisa erregistratu zen eta lokal txiki batean lehenengo tornu automatiko batzuekin hasi zen lanean. Lehenengo hiru urteetan zehar, Euskadiko bezero gutxi batzuentzat bakarrik lan egin zuen, baina 1959an merkatu berrietan sartzeko modua aurkitzen hasi zen eta bere estatu mailako lehen ordezkaria izendatu zuen. 1976an, nabe bat eraiki zuen, eta horrek enpresari inportazioen munduan sartzea aukera eman zion. Are gehiago, “bezeroarentzako zerbitzua hobetzea ahalbidetu zion, torloju eta finkatze beharrei guztiz erantzuteko”, Ugatu Industrietako zuzendari kudeatzaileak, Amaia Ugalde Lamarianok, dioenez. 

1995ean, Jesús Ugalde jubilatu zenen, aro berri bat hasi zen “bezeroarekiko orientazioaren garrantziaz konbentzituta” zegoen belaunaldi berri baten eskutik. Horregatik, pabiloi berriak erosi zituen eta biltegia berrantolatu zuen, partzialki automatizatuz eta merkatuaren beharren arabera handituz. Horrek bere online denda argitaratzea ahalbidetu zion, “bere segmentu/sektorean liderra, errendimendu betean eta 12 urte geroago bere negozioaren oinarria dena”, azpimarratu du Ugalde Lamarianok. 

Orain, Ugatuk online denda berria jarri du martxan, eta hainbat abantaila eskaintzen dizkie bezeroei: merkatuan dauden aukera anitzak ezagutzea bere katalogoaren bidez; zalantza teknikoak argitzea, bertan jarri duten “informazio kopuru handiari” esker; bere aurrekontuak eta eskaerak egitea, eta/edo bere albaranak eta fakturak edozein unetan eskura izatea, itxaronaldirik gabe. Aldaketa horiek “hein handi batean bezeroen iradokizunen ondorio dira”, Ugatu Industrien zuzendari kudeatzaileak azaldu duenez. Izan ere, online denda, biltegiko azpiegiturekin, hornitzaileen aukeraketarekin eta bezeroarentzako arretarekin batera, enpresak etengabe lantzen duen oinarrietako bat da. 

Ugaturen bezero-zorroan, industria-hornidurak eta burdindegiak, energia berriztagarrien enpresak edo errepide-azpiegituretakoak dira nagusi. Gainera, bere produktuez hornitzen ditu “bere jarduerarako torloju askotarikoak eta kalitatezkoak behar dituzten guztiak”, adierazi du Ugatu Industrien kudeatzaileak. 

Enpresaren helburuen artean bere merkatu-kuota hobetzea edo mantentzea dago, bere produktu-gamak gora egiten jarraitzen duen bitartean, “lehian aurkitzen zailak diren nitxoetan sartzen saiatuz”, dio Ugalde Lamarianok. Baita funtsezko hornitzaileekin duten harremana sendotzea ere. 

Bestalde, Latinoamerikako merkatuan sartzeko aukera aztertu nahi du, bertan lan egin baitu noizean behin, baita sektoreko azoka presentzialetan eta digitaletan gehiago egotea ere. Eta euskarrietako bati erantzunez, langileen balio-aniztasun handiagoa ezarri nahi du “bezeroarentzako zerbitzua hobetzeko”, azaldu du Indusrias Ugatuko zuzendari kudeatzaileak, Amaia Ugalde Lamarianok. 

Euskal enpresen artean berrikuntza bultzatzeko, enpresa txiki eta ertainetatik konpainia handietaraino, SPRI Taldeak Hazinnova, BDHI Konexio edo Innobideak bezalako berrikuntzarako programak eta laguntzak ditu.   

Lotutako albisteak

Xenonek  eta  Microsoftek  AAri  esker  zure  enpresaren  produktibitatea  handituko  duen  doako  bigarren  topaketa  antolatu  dute

Xenonek eta Microsoftek AAri esker zure enpresaren produktibitatea handituko duen doako bigarren topaketa antolatu dute

Badator berriro #XenonBusinessTalks: Bigarren edizioa estreinaldiaren arrakastaren ondoren

Euskadiko  enpresa  industrialetan  adimen  artifiziala  barneratzea  sustatzen  duten  proiektuak  babesten  ditugu

Euskadiko enpresa industrialetan adimen artifiziala barneratzea sustatzen duten proiektuak babesten ditugu

Adimen Artifiziala 2026 laguntza-programa datorren asteartean, martxoaren 24an, zabalduko da, SPRIk adimen artifizialeko teknologiak txertatzearen eta datuaren estrategia indartzearen alde egiten duten enpresa-proiektuei ematen dien laguntzari jarraipena emanez.

Eusko  Jaurlaritzak  ezkutu  industriala  aktibatu  du  1.047  milioi  eurorekin,  Ekialde  Ertaineko  gatazkaren  eraginari  aurre  egiteko

Eusko Jaurlaritzak ezkutu industriala aktibatu du 1.047 milioi eurorekin, Ekialde Ertaineko gatazkaren eraginari aurre egiteko

ETEak eraldatzeko eta dibertsifikatzeko laguntzak % 51,4 igoko dira, 277 milioi euroraino

Ideiatek:  autonomoak  eta  mikroETEak  txikiak  “labirinto”  fiskaletik  askatzen  dituen  teknologia

Ideiatek: autonomoak eta mikroETEak txikiak “labirinto” fiskaletik askatzen dituen teknologia

Euskadin fabrikatutako software aitzindari batekin, enpresa teknologikoa funtsezko bazkide estrategiko gisa kokatzen da autonomoek eta enpresa txikiek TicketBAI, Batuz eta Verifactu Estatuko araudia bete dezaten.

Elgar  Worksek  automozioaren  kalitate  kontrolerako  automatizazio  adimenduneko  soluzio  berritzailea  ezarri  du

Elgar Worksek automozioaren kalitate kontrolerako automatizazio adimenduneko soluzio berritzailea ezarri du

Ikusmen artifizialean oinarritutako ereduak egunean 10.000 pieza baino gehiago hiru segundo baino gutxiagoan egiaztatzeko aukera ematen du

ComexSoft  donostiarrak  irabazi  du  EmprendeXXI  sariak,  potentzial  handiena  duen  start-up  gisa
11/03/2026 Ekintzailetza

ComexSoft donostiarrak irabazi du EmprendeXXI sariak, potentzial handiena duen start-up gisa

CaixaBank-ek, DayOne-ren bidez, Enisak, Eusko Jaurlaritzak eta BIC Gipuzkoak Donostian ospatu dute euskal ekosistema ekintzailearentzako erreferentziazko sari horien lurralde-banaketa.

Dinalan-ek  CIVITRA  merkaturatu  du,  hiri-argiteria  eta  aktiboak  kudeatzeko

Dinalan-ek CIVITRA merkaturatu du, hiri-argiteria eta aktiboak kudeatzeko

Ordenagailuak lagunduriko mantentze-lanak kudeatzeko sistema baten bidez (GMAO, gaztelaniazko sigletan) dibertsifikatu da enpresa, eta horrek luminarien, semaforoen, iturrien, hiri-altzarien eta abarren kudeaketa digitalizatzen du, efizientzia eta jasangarritasun handiagoak lortzeko.

Euskadiko  ETEek  AAren  aldeko  apustua  bizkortu  dute,  Eusko  Jaurlaritzak,  IndesIAk  eta  BAICek  bultzatutako  prestakuntza-programaren  ondoren

Euskadiko ETEek AAren aldeko apustua bizkortu dute, Eusko Jaurlaritzak, IndesIAk eta BAICek bultzatutako prestakuntza-programaren ondoren

80 enpresa baino gehiagok erakutsi zuten hasieratik interesa ekimenarekiko, euskal enpresa-sarean AArekiko gero eta eskaera handiagoa dagoela agerian utziz

Mikel  Jauregi  Industriako  sailburuak  Schaeffler  enpresaren  lantegia  bisitatu  du  Elgoibarren,  industria-digitalizazioan  aitzindaria

Mikel Jauregi Industriako sailburuak Schaeffler enpresaren lantegia bisitatu du Elgoibarren, industria-digitalizazioan aitzindaria

Errodamendu-orratzen fabrikazioan espezializatuta dagoen Elgoibarko lantegian 240 langilek egiten dute lan, eta bertan dago Schaeffler Iberia lege-entitatearen egoitza soziala.  

Sormena  AA  ingurunean:  kaos  operatibotik  kontrol  estrategikora

Sormena AA ingurunean: kaos operatibotik kontrol estrategikora

Adimen artifiziala sormen-prozesuetan sartuta dago dagoeneko. Erronka ez da adimen artifiziala barneratzea, desordena operatiboa, egiletza galtzea eta mendekotasun teknologikoa ekiditeko irizpidearekin integratzea baizik.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.