Eraldaketa digitala Zibersegurtasuna
Albisteak 7 urria, 2020

Telelanaren zibersegurtasuna hobetzeko giltzarriak

Basque Cybersecurity Centre-k sentsibilizazio-jardunaldiak antolatu ditu enpresa eta langileentzat
-

 

Pandemiak berekin ekarri duen ondorioetako bat izan da telelana orokortu egin dela enpresa askotan. Teknologiari esker, antolakundeek urrunetik jarraitu ahal izan dute lanean. Baina aldaketak oso azkar etorri direnez, ahulezia asko sortu dira zibersegurtasunaren arloan.  Zibersegurtasunaren garrantziaz jabeturik, enpresak telelanari egokitutako segurtasun-neurriak hartzen hasi dira, baina oraindik ere badaude ahulezia batzuk.

 

Basque Cybersecurity Centre-k telelanari buruzko sentsibilizazio-jardunaldi espezifiko batzuk antolatu ditu, informazio profesionala eta pertsonala babestuko duten estrategiak eta tresnak eskaintzeko. Azkena urriaren 6an egin zen, eta bertan zibersegurtasuneko aholkulari Jordi Ubach-ek funtsezko hainbat giltzarri eman zituen, bai enpresek eta bai langileek kontuan izan behar dituztenak.

 

Segurtasuna etxetik

 

Argi dago etxeko ingurunea ez dela enpresakoa bezain kontrolatua, baina badaude arriskuak erraz murrizteko hainbat praktika. Ubach-en arabera, hasteko funtsezkoa da ekipo zaharkiturik edo pertsonalik ez erabiltzea, eta enpresa da langilea modu seguruan konfiguratutako ekipoz hornitu behar duena. Hortik abiatuta, hauek dira aplikatu beharreko lehen segurtasun-neurriak:

 

Wifi-ak berez dakarren pasahitza aldatzea, pasahitz horiek prediktiboak direlako, eta inoiz ez partekatzea hirugarrenekin (adibidez lagunekin edo senitartekoekin).  Posible da “gonbidatuentzako” pasahitz bat gaitzea.

 

SSID ezkutatzea, inor ez dadin sartu kanpotik gure sarera. Oso erraz egin daitekeen zerbait da.

 

Sarea segmentatzea, ondo bereizteko aplikazio profesionalak eta aisialdikoak eta konektatutako gailu guztiak, azken horiek askoz ere zaurgarriagoak direlako.

 

Telelanean ari bagara, gure enpresak VPN bat gaitu beharko luke gu konektatzeko. “Virtual Private Network da zerbitzari baten bidez kanal zifratu bat sortzen duen softwarea, eta gailutik Internetera bidaiatzen duen informazio guztia babesten du” azaldu zuen Jordi Ubach-ek, “hala, aukera ematen digu urrunetik sartzeko enpresako sarera, barruan bageunde bezala”. Zibersegurtasuneko aholkulariak aipatu bezala, sare horiek ezinbestekoak dira oso fidagarriak ez diren wifi seinaleetatik –adibidez, aireportu eta hoteletako sareak- babesteko.

 

Pasahitzak ere sarrera-ate zabalak dira, eta modu seguruan kudeatu behar ditugu. Batetik, pasahitz sendoak erabili behar ditugu, eta ez informazio pertsonalean oinarrituak; eta bestetik, babestu egin behar ditugu pasahitz horiek. “Erabiltzaile batek 20-40 kontu kudeatzen ditu normalean, beraz, ezinezkoa da pasahitz guztiak gogoan izatea” esan zuen Ubach-ek, “baina inoiz ez ditugu gorde behar dokumentu batean, eta ezta ere nabigatzaileetan, badaudelako horrelako informazioa bilatzen duten malwareak”. Onena da horrelako informazioa modu seguruan gordetzen duten pasahitz kudeatzaileak erabiltzea, eta beti erabiltzea kontuen egiaztatze bikoitza.

 

 

Lan-ingurunean

 

Azkenik, zibersegurtasuneko aholkulariak oinarrizko beste aholku batzuk eman zituen etxean nahiz bulegoan erabiltzeko. Hauek dira garrantzitsuenak:

 

– Gailuak zifratzea.

 

Backup-ak maiz egitea, ahal dela bikoitzak, eta horretarako gailu fisikoak erabiltzen badira, ez uztea ekipoari konektatuta.

 

– Ez partekatzea gailu korporatiborik edo USBrik.

 

– Sistemak eta aplikazioak beti eguneratuta izatea.

 

– Ekipoa blokeatzea eta saioa ixtea ordenagailutik altxatzean.

 

– Ez igotzea zifratu gabeko artxiborik lainora.

 

– Inoiz ez sartzea esteketara edo multimedia edukietara posta elektroniko ezezagun edo susmagarrietatik.

 

– Birusen aurkako softwarea beti izatea eguneratuta eta aktibatuta.

 

Neurri horiek oso erraz jar daitezke praktikan, eta hesi handi bat altxatzen dute erasoetatik babesteko edo erasoek enpresan izan dezaketen inpaktua murrizteko.

 

Basque Cybersecurity Centre Eusko Jaurlaritzak bultzatutako antolakunde publiko bat da, helburutzat duena zibersegurtasuna sustatzea Euskadiko enpresa, administrazio publiko eta herritarren artean. Prestakuntza eta sentsibilizazio sailaren barruan, BCSC egokitu egin da enpresek gaur egungo egoeran dauzkaten premiei erantzuteko eta onlineko sentsibilizazio-jardunaldiak eskaintzen hasi da (sensibilizacion@bcsc.eus posta elektronikoan eska daitezke).

 

Lotutako albisteak

Dinalan-ek  CIVITRA  merkaturatu  du,  hiri-argiteria  eta  aktiboak  kudeatzeko

Dinalan-ek CIVITRA merkaturatu du, hiri-argiteria eta aktiboak kudeatzeko

Ordenagailuak lagunduriko mantentze-lanak kudeatzeko sistema baten bidez (GMAO, gaztelaniazko sigletan) dibertsifikatu da enpresa, eta horrek luminarien, semaforoen, iturrien, hiri-altzarien eta abarren kudeaketa digitalizatzen du, efizientzia eta jasangarritasun handiagoak lortzeko.

Euskadiko  ETEek  AAren  aldeko  apustua  bizkortu  dute,  Eusko  Jaurlaritzak,  IndesIAk  eta  BAICek  bultzatutako  prestakuntza-programaren  ondoren

Euskadiko ETEek AAren aldeko apustua bizkortu dute, Eusko Jaurlaritzak, IndesIAk eta BAICek bultzatutako prestakuntza-programaren ondoren

80 enpresa baino gehiagok erakutsi zuten hasieratik interesa ekimenarekiko, euskal enpresa-sarean AArekiko gero eta eskaera handiagoa dagoela agerian utziz

Mikel  Jauregi  Industriako  sailburuak  Schaeffler  enpresaren  lantegia  bisitatu  du  Elgoibarren,  industria-digitalizazioan  aitzindaria

Mikel Jauregi Industriako sailburuak Schaeffler enpresaren lantegia bisitatu du Elgoibarren, industria-digitalizazioan aitzindaria

Errodamendu-orratzen fabrikazioan espezializatuta dagoen Elgoibarko lantegian 240 langilek egiten dute lan, eta bertan dago Schaeffler Iberia lege-entitatearen egoitza soziala.  

Sormena  AA  ingurunean:  kaos  operatibotik  kontrol  estrategikora

Sormena AA ingurunean: kaos operatibotik kontrol estrategikora

Adimen artifiziala sormen-prozesuetan sartuta dago dagoeneko. Erronka ez da adimen artifiziala barneratzea, desordena operatiboa, egiletza galtzea eta mendekotasun teknologikoa ekiditeko irizpidearekin integratzea baizik.

Enpresek  bere  zibersegurtasuna  nola  ikusarazten  duten  birdefinitzen  duen  NNEAT  euskal  startupak  Europara  jauzi  egin  du
19/02/2026 Zibersegurtasuna

Enpresek bere zibersegurtasuna nola ikusarazten duten birdefinitzen duen NNEAT euskal startupak Europara jauzi egin du

Konpainiak IAko plataforma natibo bat bultzatzen du, zibersegurtasunaren arduradunei aukera ematen diena mehatxu aktiboekiko esposizio erreala bistaratzeko eta inbertsioak zehaztasun estrategikoarekin lehenesteko

Innolab  Bilbaok  eta  Ikerlanek  Bizkaiko  hiriburua  hurrengo  belaunaldiko  sistema  elektronikoen  abangoardian  kokatzen  dute

Innolab Bilbaok eta Ikerlanek Bizkaiko hiriburua hurrengo belaunaldiko sistema elektronikoen abangoardian kokatzen dute

Jardunaldiak lehen mailako enpresa eta adituak bildu zituen, sistema horiek industria lehiakortasunean duten eragina aztertzeko

Trelec:  Berrikuntza  eta  bikaintasuna  zirkuitu  elektronikoen  fabrikazioan
15/01/2026 Berrikuntza

Trelec: Berrikuntza eta bikaintasuna zirkuitu elektronikoen fabrikazioan

Planifikazio adimenduna, produktu fidagarri baten gakoa

Innolabek  eta  Ikerlanek  hurrengo  belaunaldiko  sistema  elektronikoen  erronkak  jorratuko  dituzte  jardunaldi  batean

Innolabek eta Ikerlanek hurrengo belaunaldiko sistema elektronikoen erronkak jorratuko dituzte jardunaldi batean

Ekitaldia urtarrilaren 21ean izango da eta izena eman daiteke dagoeneko

QUBIZ.team-ek    Europako  sentsorika  kuantikoaren  abangoardia  lideratzen  du  Ura,  Energia,  Industria  eta  Osasunerako

QUBIZ.team-ek Europako sentsorika kuantikoaren abangoardia lideratzen du Ura, Energia, Industria eta Osasunerako

Euskal ‘deep tech’-ak, EIC Accelerator Seal of Excellencea 2025rekin aitortua, ultradoitasunezko soluzioak garatzen ditu, igerileku olinpiko baten baliokidean molekula toxiko bakarra detektatzeko gai direnak

Datuaren  Heldutasunaren  Diagnostiko  Programa  enpresa-kudeaketa  adimentsuago  baterako  abiapuntua  da

Datuaren Heldutasunaren Diagnostiko Programa enpresa-kudeaketa adimentsuago baterako abiapuntua da

Abenduaren 2an irekiko da Datuaren Heldutasunaren Diagnostikoa Programaren lehen deialdia. Zerbitzu berri honek euskal enpresei laguntza eskaintzen die datuen arloko egungo egoeraren ebaluazio zorrotza egiteko eta analitika eta adimen artifizialaren eredu aurreratuagoetarako ibilbide-orri bat definitzeko.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.