Eraldaketa digitala
Albisteak 27 iraila, 2018

SPRI Taldeak Europako Batzordearen topaketa batean parte hartu du, non aztergai hartu den emakumeen papera ekonomia digitalean

Cristina Oyón, enpresen garapenerako euskal agentziako arduraduna, topaketara gonbidatua izan da Europaren 2030era arteko Estrategia Industriala definituko duen goi-mailako taldeko kide bezala
-

 

Cristina Oyón, enpresen garapenerako euskal agentziako arduraduna, topaketara gonbidatua izan da Europaren 2030era arteko Estrategia Industriala definituko duen goi-mailako taldeko kide bezala

 

SPRI Taldeko Ekimen Estrategikoen arduradun Cristina Oyónek Europako Batzordearen lan-gosari batean parte hartu du, emakumeek ekonomia digitalean duten garrantzia handitu beharraz mintzatzeko. Batzordeko presidenteorde Jyrki Katainen-ek Industry 2030 Europako Estrategia Industriala definitzeko sortutako goi-mailako taldeko kide da Oyón, eta talde horretako kide gisa parte hartu du topaketan.

 

Komunikazio, Eduki eta Teknologia Sareen Zuzendaritza Nagusiak (CONNECT ZN) eta Gai Ekonomiko eta Digitaletarako Austriako Ministerioak (Europar Batasuneko gaur egungo presidenteak) antolatu dute bilera hori Lehiakortasun Kontseiluaren markoan, helburutzat harturik elkarrekin harremanetan jartzea enpresa munduko eta administrazio publikoetako goi-mailako ordezkariak, eta baita ere indarrak batzea emakumeak gehiago inplika daitezen Europaren eraldaketa digitalean.

 

Ekonomia eta Gizarte Digitalerako Europako komisarioak, Mariya Gabriel bulgariarrak, azaldu du zein ekintza bultzatu dituzten emakume gehiago inplikarazteko eraldaketa digitalean, besteak beste, enpresa kulturako genero arteko orekaren adierazpena. Gaur egun kontseiluko presidentetza duen ministroak (Austriakoa) eta hurrena sartuko den presidentetzako estatu idazkariak (Errumania) adierazi dute ekintza horiek lehentasunezkoak direla, eta herrialdeka eginiko azterlan sakon bat entregatu dute arlo digitalean diharduten emakumeen indizeari buruz.

 

 

Lotutako albisteak

ComexSoft  donostiarrak  irabazi  du  EmprendeXXI  sariak,  potentzial  handiena  duen  start-up  gisa
11/03/2026 Ekintzailetza

ComexSoft donostiarrak irabazi du EmprendeXXI sariak, potentzial handiena duen start-up gisa

CaixaBank-ek, DayOne-ren bidez, Enisak, Eusko Jaurlaritzak eta BIC Gipuzkoak Donostian ospatu dute euskal ekosistema ekintzailearentzako erreferentziazko sari horien lurralde-banaketa.

Dinalan-ek  CIVITRA  merkaturatu  du,  hiri-argiteria  eta  aktiboak  kudeatzeko

Dinalan-ek CIVITRA merkaturatu du, hiri-argiteria eta aktiboak kudeatzeko

Ordenagailuak lagunduriko mantentze-lanak kudeatzeko sistema baten bidez (GMAO, gaztelaniazko sigletan) dibertsifikatu da enpresa, eta horrek luminarien, semaforoen, iturrien, hiri-altzarien eta abarren kudeaketa digitalizatzen du, efizientzia eta jasangarritasun handiagoak lortzeko.

Euskadiko  ETEek  AAren  aldeko  apustua  bizkortu  dute,  Eusko  Jaurlaritzak,  IndesIAk  eta  BAICek  bultzatutako  prestakuntza-programaren  ondoren

Euskadiko ETEek AAren aldeko apustua bizkortu dute, Eusko Jaurlaritzak, IndesIAk eta BAICek bultzatutako prestakuntza-programaren ondoren

80 enpresa baino gehiagok erakutsi zuten hasieratik interesa ekimenarekiko, euskal enpresa-sarean AArekiko gero eta eskaera handiagoa dagoela agerian utziz

Mikel  Jauregi  Industriako  sailburuak  Schaeffler  enpresaren  lantegia  bisitatu  du  Elgoibarren,  industria-digitalizazioan  aitzindaria

Mikel Jauregi Industriako sailburuak Schaeffler enpresaren lantegia bisitatu du Elgoibarren, industria-digitalizazioan aitzindaria

Errodamendu-orratzen fabrikazioan espezializatuta dagoen Elgoibarko lantegian 240 langilek egiten dute lan, eta bertan dago Schaeffler Iberia lege-entitatearen egoitza soziala.  

Sormena  AA  ingurunean:  kaos  operatibotik  kontrol  estrategikora

Sormena AA ingurunean: kaos operatibotik kontrol estrategikora

Adimen artifiziala sormen-prozesuetan sartuta dago dagoeneko. Erronka ez da adimen artifiziala barneratzea, desordena operatiboa, egiletza galtzea eta mendekotasun teknologikoa ekiditeko irizpidearekin integratzea baizik.

Innolab  Bilbaok  eta  Ikerlanek  Bizkaiko  hiriburua  hurrengo  belaunaldiko  sistema  elektronikoen  abangoardian  kokatzen  dute

Innolab Bilbaok eta Ikerlanek Bizkaiko hiriburua hurrengo belaunaldiko sistema elektronikoen abangoardian kokatzen dute

Jardunaldiak lehen mailako enpresa eta adituak bildu zituen, sistema horiek industria lehiakortasunean duten eragina aztertzeko

Trelec:  Berrikuntza  eta  bikaintasuna  zirkuitu  elektronikoen  fabrikazioan
15/01/2026 Berrikuntza

Trelec: Berrikuntza eta bikaintasuna zirkuitu elektronikoen fabrikazioan

Planifikazio adimenduna, produktu fidagarri baten gakoa

Innolabek  eta  Ikerlanek  hurrengo  belaunaldiko  sistema  elektronikoen  erronkak  jorratuko  dituzte  jardunaldi  batean

Innolabek eta Ikerlanek hurrengo belaunaldiko sistema elektronikoen erronkak jorratuko dituzte jardunaldi batean

Ekitaldia urtarrilaren 21ean izango da eta izena eman daiteke dagoeneko

QUBIZ.team-ek    Europako  sentsorika  kuantikoaren  abangoardia  lideratzen  du  Ura,  Energia,  Industria  eta  Osasunerako

QUBIZ.team-ek Europako sentsorika kuantikoaren abangoardia lideratzen du Ura, Energia, Industria eta Osasunerako

Euskal ‘deep tech’-ak, EIC Accelerator Seal of Excellencea 2025rekin aitortua, ultradoitasunezko soluzioak garatzen ditu, igerileku olinpiko baten baliokidean molekula toxiko bakarra detektatzeko gai direnak

Datuaren  Heldutasunaren  Diagnostiko  Programa  enpresa-kudeaketa  adimentsuago  baterako  abiapuntua  da

Datuaren Heldutasunaren Diagnostiko Programa enpresa-kudeaketa adimentsuago baterako abiapuntua da

Abenduaren 2an irekiko da Datuaren Heldutasunaren Diagnostikoa Programaren lehen deialdia. Zerbitzu berri honek euskal enpresei laguntza eskaintzen die datuen arloko egungo egoeraren ebaluazio zorrotza egiteko eta analitika eta adimen artifizialaren eredu aurreratuagoetarako ibilbide-orri bat definitzeko.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.