Robokideren taldea bilera batean
Eraldaketa digitala Zibersegurtasuna
Albisteak 11 maiatza, 2021

Robokide, 4.0 industriara bideratutako automatizazio-soluzioak

Bizkaiko enpresak hainbat arlotan lan egiten du, hala nola datuen bilketan, cobotak ezartzen eta zibersegurtasuneko tresnen inplementazioan
-

Datuak atzematearekin, aztertzearekin eta bistaratzearekin lotutako teknologia berriak garapenak; adimen artifiziala erabilerak, elkarlaneko robotak ezartzeak edo zibersegurtasuneko tresnak inplementatzeko beharra izateak, automatizazioarekin lotutako enpresa tradizionalak behartu ditu beren zerbitzuak eraldatzera eta eguneratzera. Onkide Automatismos 1990ean Leioan (Bizkaia) jaiotako enpresa horren adibide bat da. Horrek, 2021. urtearen hasieran, Robokide enpresaren sorrera bultzatu du, robotikara eta Industria 4.0ra bideratutako soluzio automatizatuak eskaintzeko.

Soluzio horien artean, ekoizpen-lerroetako datuak biltzearekin eta aztertzearekin lotutako ekimenak aipa daitezke. Ander Pérez-Yarza Asumendi, Robokideko Robotika Saileko arduradunak azaldu duenez, linea erabat automatizatuak dituzten enpresa asko daude, datu asko sortzen dituztenak, baina datu horiek ez dira aprobetxatzen ari: “Gure bezeroetako batek ekoizpen automatizatuko lerro bat zuen, 100.000 datu baino gehiago sortzen zituena. Gu sistema horretara konektatzen gara, datuak bahetzen ditugu garrantzitsuenak hartzeko, eta informazio online-hori hodeira igotzen dugu. Fabrikatik ateratzen ditugu zibersegurtasuna azpimarratuz, babestuta egon daitezen, eta, gero, beste enpresa batzuk arduratzen dira datu horiek aztertzeaz”.

Datuen analisi horren abantailak desberdinak dira enpresaren arabera. Kasu zehatz honetan, ekoizpen-prozesua optimizatzeko aukera eman zuen, “makinak gelditu egiten baitziren, baina instalazioan bakarrik zuten horren berri, eta ez bulego teknikoetan. Datua bulegoetan denbora errealean eskuragarri izan zutenean, konturatu ziren konpontzeko arazo oso erraz bat zegoela, eta prozesua konpondu eta optimizatu zuten. Hori datuari erabilgarritasuna emanez eta instalazioan gertatzen ari den guztiari buruzko informazioa oso erraz bistaratuz lortzen da. Gainera, edozein pertsona konekta daiteke gure plataformara bere etxetik eta zein arazo dauden jakin”, azaldu du Pérez-Yarzak.

Enpresaren arabera, Robokidek garatutako beste proiektu baten ardatzak adimen artifiziala, ikusmen artifizialaren bidez, eta robotika dira: “Bezeroak hainbat pieza egiten ditu, eta horiek eskaner batetik pasa behar dute zigilu bat jar diezaioten. Horren arazoa da, markaketa hori egin ahal izateko, piezak orientazio jakin batean sartu behar direla eskanerretik. Pieza modu horretan jartzeko, eskuz egiten zuen langile bat erabiltzen zen. Guk robot bat eta ikusmen artifizialeko sistema bat erabiltzea planteatzen dugu, pieza bakoitzari argazkiak etengabe ateratzen dizkion kamera batekin. Sistema gai da pieza behar bezala jarrita ez dagoela detektatzeko eta koordenatuak robotera bidaltzeko, pieza ondo jar dezan. Pieza bakoitzeko 9 segundoko zikloa zuten, eta horri esker, 4 segundora jaisteko gai izan gara”.

Robokide, halaber, elkarlaneko robotak edo cobotak ezartzearekin lotutako hainbat konponbide lantzen ari da. Robotika Saileko arduradunaren arabera, “kasuistika jakin batzuetarako robot kolaboratiboa ideia ona izan daiteke. Irtenbide horrek ez du segurtasun-itxiturarik behar, eta robot industrialek, berriz bai. Industria batzuetan gertatzen dena da, robot industrial tradizionalen linea batean arazo bat badugu, langile batek segurtasun-eremuetan sartu behar duela, eta, beraz, robotak gelditu eta fabrikazio-prozesua geldiarazi behar dugula. Cobotekin hau ez litzateke horrela izango. Posible da sentsore itxitura bat egitea norbait sartzen bada robotaren abiadura jaitsi ahal izateko, baina prozesua kaltetu edo gelditu gabe”.

Automatizazioarekin lotutako teknologia berri horien erronken artean, zibersegurtasunarekin zerikusia duen guztia nabarmentzen da. Ander Pérez-Yarzaren ustez, “edozein prozesu automatizazio edo ezarpen zibersegurtasunaren eskutik joan behar da. Planta handiak ez ezik, txikiak eta ertainak ere erasotzen dituzte, eta hackerrak erraz sartzen eta min handia egiten ari dira. Norbaitek eraso nahi badizu, egin egingo du”.

Horrelako erasoak konpontzeko aukeren artean, Robokibek zibersegurtasun modularraren aldeko apustua egiten du geruza desberdinetan. “Digitalizazioarekin zerikusia duen guztia piramide-formako egitura bat da, non lehena planta, sentsoreak edo eragingailuak diren. Gero, kontrolaren esparrua, PLCa, HMIa eta instalazioan bistaratzea izango genituzke. Azkenik, SCADA, hilabeteko trazabilitatea, ERP, PLM (Product Lifecycle Management), eta online-hodeian amaituko dugu. Garrantzitsua da arlo guztietan trabak eta segurtasun neurriak jartzea”, azpimarratu du Bizkaiko konpainiak.

Erandion sortu zen Robokide, pandemia-garai erdian (2021eko urtarrilean), eta Murtzian eta Valentzian ordezkaritzak ditu. Enpresaren erronka eraldaketa digitala bultzatzea da, automatizazio tradizionaletik harago: “Urteak dira behar duten enpresetan automatizazioa presente dagoela. Orain, garrantzitsua da datuak biltzea, dagokion tratamendua ematea, informazioa ondo ikustea eta zibersegurtasunarekin zerikusia duen guztia bultzatzen joatea”.

4.0 industria, teknologia adimendunak eta material aurreratuak inplementatuz, SPRI Taldearen lehentasunetako bat da, eta hori lortzeko SPRIren aldetik lotura teknologiko bat bezala jarduten dugu, euskal enpresek 4.0 soluzioak eskura ditzaten, hala nola laguntzak eta prozesu osoan zehar arlo horretako profesionalen laguntza. Informazio gehiago hemen.

Lotutako albisteak

INGENERSUNek  nazioarteko  proiekzioa  indartu  du,  automobilgintzarako  irtenbide  robotizatu  aurreratuekin

INGENERSUNek nazioarteko proiekzioa indartu du, automobilgintzarako irtenbide robotizatu aurreratuekin

Konpainiak bere gaitasun teknologikoa sendotu du Poloniako Stellantis-entzat eta Marokoko Floquet Monopole-rentzat egindako proiektuen ondoren

Datuaren  Heldutasunaren  Diagnostiko  Programa  enpresa-kudeaketa  adimentsuago  baterako  abiapuntua  da

Datuaren Heldutasunaren Diagnostiko Programa enpresa-kudeaketa adimentsuago baterako abiapuntua da

Abenduaren 2an ireki zen Datuaren Heldutasunaren Diagnostikoa Programaren lehen deialdia. Zerbitzu berri honek euskal enpresei laguntza eskaintzen die datuen arloko egungo egoeraren ebaluazio zorrotza egiteko eta analitika eta adimen artifizialaren eredu aurreratuagoetarako ibilbide-orri bat definitzeko.

Eusko  Jaurlaritzak  28  milioi  euro  bideratuko  ditu  euskal  ETEen  eraldaketa  digitalerako

Eusko Jaurlaritzak 28 milioi euro bideratuko ditu euskal ETEen eraldaketa digitalerako

Euskal ETEek Adimen Artifizialeko eta Zibersegurtasun Industrialeko programen bitartez eskatu ahal izango dituzte laguntzak.

Xenonek  eta  Microsoftek  AAri  esker  zure  enpresaren  produktibitatea  handituko  duen  doako  bigarren  topaketa  antolatu  dute

Xenonek eta Microsoftek AAri esker zure enpresaren produktibitatea handituko duen doako bigarren topaketa antolatu dute

Badator berriro #XenonBusinessTalks: Bigarren edizioa estreinaldiaren arrakastaren ondoren

Euskadiko  enpresa  industrialetan  adimen  artifiziala  barneratzea  sustatzen  duten  proiektuak  babesten  ditugu

Euskadiko enpresa industrialetan adimen artifiziala barneratzea sustatzen duten proiektuak babesten ditugu

Adimen Artifiziala 2026 laguntza-programa datorren asteartean, martxoaren 24an, zabalduko da, SPRIk adimen artifizialeko teknologiak txertatzearen eta datuaren estrategia indartzearen alde egiten duten enpresa-proiektuei ematen dien laguntzari jarraipena emanez.

 Ironchip  euskal  ETEak  identitate  digitalaren  babesa  bultzatuko  du  Iberiar  Penintsula  osoan
18/03/2026 Zibersegurtasuna

 Ironchip euskal ETEak identitate digitalaren babesa bultzatuko du Iberiar Penintsula osoan

Barakaldoko enpresak munduan bakarra den lokalizazioaren bidezko zibersegurtasun-produktua du

Eusko  Jaurlaritzak  ezkutu  industriala  aktibatu  du  1.047  milioi  eurorekin,  Ekialde  Ertaineko  gatazkaren  eraginari  aurre  egiteko

Eusko Jaurlaritzak ezkutu industriala aktibatu du 1.047 milioi eurorekin, Ekialde Ertaineko gatazkaren eraginari aurre egiteko

ETEak eraldatzeko eta dibertsifikatzeko laguntzak % 51,4 igoko dira, 277 milioi euroraino

Ideiatek:  autonomoak  eta  mikroETEak  txikiak  “labirinto”  fiskaletik  askatzen  dituen  teknologia

Ideiatek: autonomoak eta mikroETEak txikiak “labirinto” fiskaletik askatzen dituen teknologia

Euskadin fabrikatutako software aitzindari batekin, enpresa teknologikoa funtsezko bazkide estrategiko gisa kokatzen da autonomoek eta enpresa txikiek TicketBAI, Batuz eta Verifactu Estatuko araudia bete dezaten.

Elgar  Worksek  automozioaren  kalitate  kontrolerako  automatizazio  adimenduneko  soluzio  berritzailea  ezarri  du

Elgar Worksek automozioaren kalitate kontrolerako automatizazio adimenduneko soluzio berritzailea ezarri du

Ikusmen artifizialean oinarritutako ereduak egunean 10.000 pieza baino gehiago hiru segundo baino gutxiagoan egiaztatzeko aukera ematen du

ComexSoft  donostiarrak  irabazi  du  EmprendeXXI  sariak,  potentzial  handiena  duen  start-up  gisa
11/03/2026 Ekintzailetza

ComexSoft donostiarrak irabazi du EmprendeXXI sariak, potentzial handiena duen start-up gisa

CaixaBank-ek, DayOne-ren bidez, Enisak, Eusko Jaurlaritzak eta BIC Gipuzkoak Donostian ospatu dute euskal ekosistema ekintzailearentzako erreferentziazko sari horien lurralde-banaketa.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.