Eraldaketa digitala
Elkarrizketak 13 Azaroa, 2018

Puntako teknologia, % 100 Euskal Herrikoa, makinen “odola” analizatzeko

Atten2-k denbora errealean monitorizatzen ditu makina kritikoen nekea eta akatsak, haien fluidoak analizatuz
-

 

Atten2-k denbora errealean monitorizatzen ditu makina kritikoen nekea eta akatsak, haien fluidoak analizatuz

 

Lubrifikatzaileen arloko munduko teknologiarik aurreratuena du Atten2 konpainiak. 2002an sortu zen spin off hori, Teknikerren eskutik. Irudika ditzagun, fabrika bateko ekoizpen-prozesuan, makina kritiko baten barrutik dabiltzan fluidoak, eta konpara ditzagun giza gorputzean ibiltzen den odolarekin, zeina analizatuta zenbait arazo edo anomalia detektatzen baitira.

 

Bada, horretantxe aritzen da, hain justu ere, enpresa hori. Fluidoen monitorizazio-sistema sofistikatu bat du, akatsak eta higadurak detektatzen dituena aerosorgailu batean edo lurrunezko turbina batean —adibidez—, eta aldez aurretik iragartzen dituena zenbait arazo, gerora denbora- eta diru-galera handiak eragin ditzaketenak.

 

Zer testuingurutan sortu zen ideia hori?

2002an jaio zen, Tekniker teknologia-zentroaren ekimen bati esker. Europako lubrifikatzaile-laborategi nagusietako bat zuen zentro horrek eta, urte luzeak eman ondoren informazioa biltzen eta ezagutza sortzen, jabetu ziren digitalizazioa ezinbestekoa izango zela etorkizunean. Urte batzuk geroago ikusita, profetikoa ere izan zen burutazio hura; izan ere, teoria hutsa zen sasoi hartan gaur egungo IoT (Internet of Things, Gauzen Internet).

 

Lehiakortasuna galtzeaz edo kostuen igoera izugarriaz ari garela, horretaz ere ari gara, edo? Alegia, makina bat hondatzen baldin bada, egoera txarrean geratzen da enpresa, hura konpontzearen kostuagatik eta, batez ere, enpresarien argotean “lortzen ez den irabazia” deritzonagatik…

Halaxe da, bai. Industriaz —oro har— ari garela, zenbait kostu-mota datozkigu burura; besteak beste, mantentze-lanei dagokiena. Hori dela-eta, makinen funtzionamenduaren ikuspegi oso zehatza eduki behar da, prozesu jakin bati errendimendu erabatekoan jardunarazteko. Horregatik garatzen dira analisi- eta diagnostiko-estrategiak, eta, horrenbestez, gaur egun online egin daiteke hori guztia, hots, gure makinen egoera denbora errealean monitorizatzen duten zenbait sentsore instalatuta. Makinen funtzionamenduaren gaineko informazio zehatza ematen dute sentsore horiek, eta ekoizpen-prozesuak haien egoerari nola eragiten dien adierazten.

 

Azalduko al diguzu nola egiten den diagnostiko hori?

Labur adierazita, hau egiten dugu: makinatik igarotzen den fluidoaren kondizioak neurtzen ditugu, gizaki baten gorputzeko odol-fluxua neurtzen ari bagina bezala. Hortik jasotzen dugun informazioa erabiliz, fluxu horren eta hark dituen partikulen kalitatea aztertzen dugu, kamera baten bidez. Normalean, makinen higadurak sortuak izaten dira partikula horiek; horregatik, argitu behar da zer abiaduratan gertatzen den hori, eta zergatik.

 

Matxuren iragarpena eta prebentzioa ere aipatu dituzu… Zer denbora-epez ari gara?

Makina-motaren araberakoa izaten da hori, baina zenbait arazo urte batzuk lehenago iragartzea badago. Aspaldi honetan, makinak konpontzea edo piezak aldatzea da joera nagusia; guk, berriz, hau proposatzen diogu merkatuari: eragiketak nabarmen hobetzea, ingeniaritzaz baliatuz. Kontua ez da pieza bat aldatzea bakarrik, baizik eta jakitea nola hobetu daitekeen jarduera produktiboagoak izateko.

 

Zer sektoretarako dira egokiak diagnostiko-mota horiek?

Jakina, gu lantzen ari garen aktiboen eragin handia duten prozesuez ari gara. Hor ditugu, adibidez, energia sortzen duten enpresak (turbina handiak, aerosorgailu handiak), non oso handia baita aktibo horren kostua edo harekin lotura duten ekoizpen-prozesuena. Izan ere, nahikoa da makina bakar batek huts egitea kate osoa geldiarazteko. Ingurune horietarako da egokia teknologia-mota hori; dena dela, hori behar bezala aplikatzeko, digitalizazioaren kultura berenganatu behar dute enpresek.

Lotutako albisteak

Seigarbost,  hondakinen  edukiontzietan  sarraila  adimendunak  eskaintzen  dituen  Gipuzkoako  ETEa
17/02/2026 I+G+B

Seigarbost, hondakinen edukiontzietan sarraila adimendunak eskaintzen dituen Gipuzkoako ETEa

Enpresak SPRI Taldearen Zabaldu programako laguntza jaso du nazioartekotze-proiektua indartzeko

SEIN,  urtean  industriako  hornikuntzen  43.000  eskari  kudeatzen  dituen  ETEa

SEIN, urtean industriako hornikuntzen 43.000 eskari kudeatzen dituen ETEa

Soluzio pertsonalizatuak eskaintzen ditu Euskadiko trakzio-enpresa nagusientzat

Proinac,  automatizazioaren  aldeko  apustua  egiten  duen  ingeniaritza  akustikoa

Proinac, automatizazioaren aldeko apustua egiten duen ingeniaritza akustikoa

Erandioko ETEak SPRI Taldearen industriako zibersegurtasuneko programaren dirulaguntza jaso du.

Eralki  Engineeringek  bibrazio-makineriaren  diseinuan,  fabrikazioan  eta  ezarpenean  oinarritutako  industria-eredua  sendotu  du

Eralki Engineeringek bibrazio-makineriaren diseinuan, fabrikazioan eta ezarpenean oinarritutako industria-eredua sendotu du

Gipuzkoako enpresak solidoen manipulaziorako neurrira egindako irtenbideak eskaintzen ditu, bere prozesuen digitalizazio integralaren bidez.

Amebi:  “Erabakiak  hartzeko  bilerak  nolakoak  izango  lirateke  proposamenen  eragina  denbora  errealean  ikusiko  balitz?”

Amebi: “Erabakiak hartzeko bilerak nolakoak izango lirateke proposamenen eragina denbora errealean ikusiko balitz?”

Gipuzkoako startupak optimizatu egin du bere Erabakiak Hartzeko Sistema Digitala, Axon, zer gertatuko den aurreratzen duen eta erabakiak automatizatzen dituen eredu digitala. Bertsio berriak abiadura eta zehaztasuna hobetzen ditu, eta simulagailuak ditu, Zuzendaritzaren arloak agertokiak probatu ahal izan ditzan exekutatu aurretik.

2.0  web-etik  adimen  artifizial  sortzailera:  hamarkada  bat  baino  gehiagoko  bilakaera    donosTIK-en

2.0 web-etik adimen artifizial sortzailera: hamarkada bat baino gehiagoko bilakaera donosTIK-en

Donostiako enpresak marketin digitala, prestakuntza eta prozesuen automatizazioa uztartzen ditu, enpresa txiki eta ertainei zein profesionalei beren eraldaketa teknologikoan laguntzeko.

Procesim,  ETE-en  administrazio-zereginak  automatizatzen  dituen  startupa

Procesim, ETE-en administrazio-zereginak automatizatzen dituen startupa

Urtebete eta apur bat gehixeagoko enpresak fakturak prozesatzeko sistema integralak edo bezeroen arretarako zerbitzuak eskaintzen ditu.

Wrappers  AI,  adimen  artifiziala  ETE-entzat  egokitzen  duen  startupa
19/01/2026 Ekintzailetza

Wrappers AI, adimen artifiziala ETE-entzat egokitzen duen startupa

Bizkaiko enpresak ezagutza teknikorik behar ez duen plataforma intuitiboa eskaintzen du

Bombas  Trief,  industria  digitalizatu  bihurtutako  tailerra

Bombas Trief, industria digitalizatu bihurtutako tailerra

Erandioko enpresak SPRI Taldearen hainbat dirulaguntza baliatu ditu bere modernizaziorako

Aston  &  Wolf:  “Teknologia  jada  ez  da  tresna  bat  bakarrik,  gure  DNA  da”

Aston & Wolf: “Teknologia jada ez da tresna bat bakarrik, gure DNA da”

Turismo-ostatuak kudeatzen dituen Bilboko enpresak bere software-soluzioak garatu ditu profesionalizatzeko beharra duten beste kudeatzaile edo jabe batzuen kudeaketa eta esperientzia optimizatzeko.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.