Legalitatea 4.0 Industriako negozioetako datuen erabileran
Datuen babeserako araudi berriak betebehar gehiago ezarri ditu Datu Handietan eta Gauzen Interneten oinarritutako negozioentzat.
Visio 2018 konferentziak call for papers deialdi batekin ireki du bere egitaraua
Martxoaren 28an bukatuko da hitzaldiak eta artikuluak aurkezteko epea.
IoT Week Bilbao ekimenak proiektu berritzaileenei zuzendutako lehiaketa bat jarri du abian
Nazioarteko kongresu hori ekainaren 4tik 7ra egingo da Euskalduna Jauregian.
Austriako 11 enpresaz eta erakundez osatutako ordezkaritza bat bisitan izan da Euskadin 4.0 Industriako puntako proiektuak ezagutzeko
SPRI Taldeak antolatutako misio horretan bertatik bertara erakutsi zaie bisitariei nola funtzionatzen duten Euskadiko Teknologi Parkeen Sareak, Aeronautikako Fabrikazio Aurreratuko Zentroak edota Zornotzako Automotive Intelligence Center-ek (AIC).
“Etorkizuneko erronkek mugiarazten gaituzte, eta horregatik egiten ditugu inork egiten ez dituen produktuak”
Alicia Gómezek zuzentzen du DMP, berrikuntzaren eta zehaztasun handiko mekanikaren eredu paregabea Euskadin
Dronen negozioa abiatze-fasean dago oraindik
SPRI Taldeak antolatutako jardunaldi batean hizpide hartu dira horrelako gailuen teknologia, euren eboluzioa eta erabilpenari buruzko alderdi legalak
Gipuzkoa Encounterrek mundu digitaleko 3.000 zale baino gehiago bilduko ditu, parte-hartzaileak eta bisitariak batuta
Informatika-gaien eta teknologia berrien zaleen topaketa Tolosan burutuko da martxoaren 9 eta 11 bitartean. Ostiraletik igandera 400 ordenagailu-postuk, 600 parte-hartzailek eta 2.000-3.000 bisitari inguruk hartuko dute Usabal kiroldegia, jarduera-programa zabalaz gozatzeko Gipuzkoako Foru Aldundiko Gobernantza eta Komunikazio diputatu Imanol Lasak lurraldearen ongizatea eta lehiakortasuna hobetze aldera lan egiten duen ekimen...
Automozioa, aeronautika eta osasuna, fabrikazio gehigarrian aktiboenetakoak diren hiru industria
Tecnun, Pixel Sistemas, Ik4-Lortek, Tecnalia, Carsa, Addimat, HP-Iberia Domotek y Stratasys
Keynetic, Gik, Edurobotic eta Arquinea enpresek irabazi dituzte Abiatu sariak
UPV/EHUko Zitek programak bultzatzen du sariketa hori.
Autozko mugikortasunaren etorkizuna: konektatua, malgua eta partekatua
Txosten batek aztergai hartu ditu automobilaren merkatuan eragina izango duten 5 joerak.
Azterlan batek erakutsi du nolako abantailak dituen Kwido erabiltzeak etxez etxeko laguntzarako
Aukera ematen die pertsona nagusiei estimulazio kognitiboa autonomoki lantzeko.
Zibersegurtasuna lortzeko lehen lana da kontzientziazioa eta langileak prestatzea
SPRI Taldeko zuzendari nagusi Alex Arriolak jakinarazi du abian jarriko dela zibersegurtasun industrialerako lehen laguntza-programa
SPRI Taldeak jakinarazi du abian jarriko duela Zibersegurtasun Industrialerako lehen laguntza programa
Beraizik zuzenduta dago enpresa industrialetan zibererasoetatik babesteko sistemen konbergentzia eta integrazioa lantzen duten proiektuei. Zibersegurtasun arloko erakunde eta enpresak zibersegurtasun industrialari buruzko IndusSec kongresuan. SPRI Taldeko zuzendari nagusi Alex Arriolak gaur jakinarazi du abian jarriko dela Zibersegurtasun Industrialerako lehen laguntza programa, manufakturako enpresa industrialetako IT/OT inguruneetan (Information Technology/Operational Technology)...
BIND 4.0 ekimenak martxan jarri du startupen azelerazio-programaren hirugarren edizioa
“Bezero handi batekiko bere lehen kontratua eskaintzen du”, nabarmendu du Aitor Urzelaik, Eusko Jaurlaritzako Ekintzailetza, Berrikuntza eta Informazio Gizarteko zuzendariak
Gipuzkoa Encounter topaketaren zaleek 15 segundotan bete dituzte plaza guztiak
Informatika-gaien eta teknologia berrien zaleen Gipuzkoako topaketa martxoaren 9 eta 11 bitartean egingo da
Addilan enpresak merkatura aterako ditu bere makina propioak metal bidezko fabrikazio gehigarrian erabiltzeko
Addilan euskal konpainia aitzindaria da mundu osoan plasma bidezko WAAM teknologiaren erabilpenean
ETESS, ekonomia soziala hazkunde adimendunaren iturri gisa
Konfekoop da proiektu europar horren bazkideetako bat.
“Fabrikazio gehigarriak dagoeneko badu gaitasuna industriarako eskakizun handiko konponbideak eskaintzeko”
Gorka Fernández, Mizar Additive Manufacturing enpresako zuzendari teknikoa.
Gasteizek Startup Europe Week ekimena inauguratuko du azeleragailuei buruzko jardunaldi batekin
Martxoaren 5ean izango da Europa Jauregian.
Web-guneetatik datuak erauzteko teknika berriak
SPRI Taldeak antolatutako jardunaldi batek aztergai hartu du web scrapinga, software programen bidez erabiltzen den teknika bat web-guneetatik informazioa erauzteko