Eraldaketa digitala Zibersegurtasuna
Albisteak 29 urria, 2018

Nazioarteko bi jardunaldik Zibersegurtasun eta 4.0 Industriako erreferente bihurtuko dute Euskadi

Bi ekitaldiak Bilboko Euskalduna Jauregian egingo dira azaroaren 5ean eta 26an, hurrenez hurren
-

 

Azaroaren 5ean Bilbok Basque Cybersecurity Day hartuko du, segurtasun informatikoaren topagunea, gaian espezializatutako eta Eusko Jaurlaritzak sortutako zentroak (BCSC) antolatutako ekitaldia

Besteak beste, ziber-delinkuentziaren aurrean enpresen eta gizarte osoaren babesa jorratuko dituen ekitaldiaren lehen edizioa da hau

Basque Cyber Security Centre FIRST-eko, mundu mailako informatika intzidentziei erantzuna ematen dieten ekipoen foroko eskubide osoko kide gisa onartu berri dute

Hiru aste geroago, azaroaren 26an, “Basque Industry 4.0.-The Meeting Point-en”, hots, Laugarren Industria Iraultzaren Euskadiko erreferentziazko ekitaldiaren 5. edizioa egingo da

Hori dela eta, Bilbok Europar Batzordeko adimendun espezializazioko hiru plataformen lehen bilera bateratua hartuko du eta Berrikuntza eta Fabrikazioa Aurreratuaren Zuzendari Slawomir Tokarsi-k txosten bat eskainiko du

Bertan gainera, lau zuzendari nagusi, goi mailako funtzionarioak, EB-ko beste aditu batzuk eta industria-modernizazio, energia, nekazaritza-elikadura edo adimendun espezializazioko estrategiei buruzko plataformetan parte hartzen duten Europako eskualdeetako berrehun bat ordezkari izango dira

Basque Industry 4.0, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen sailak SPRI Taldearen bitartez antolatzen du eta enpresen, klusterren, zentro teknologikoen eta unibertsitateen eskutik garatuko da

 

“Basque Cybersecurity Day” eta “Basque Industry 4.0. The Meeting Point” jardunaldiek, urrats garrantzitsua izango dira, Euskadi Europa mailan, etorkizun hurbilera begira, gakoak diren Zibersegurtasuna eta 4.0 Industria bezalako bi esparrutan urrats berriak emateko. Bi ekitaldiak Bilboko Euskalduna Jauregian egingo dira azaroaren 5ean eta 26an, hurrenez hurren.

“Basque Cybersecurity Day” ekimenak arreta handia sortu du, izan ere zibersegurtasun arloko hornitzaile eta erabiltzaileak bildu eta arrisku mota berri honen aurrean, enpresen testuinguruan baita bizitza sozialeko beste edozein esparrutan babesteko garrantzia eta beharra nabarmentzeko balioko baitu. Bere lehen edizioa ospatu baino lehen ere, Estatu mailan parte-hartzaile kopuru handiena duen arlo honetako hiru ekitaldietako bat bihurtu da, 800 izen emateak gainditu ostean. Horrez gain, kongresu hau berriki sortutako Basque Cyber Security Centre (BCSC), mundu mailan gorabehera informatikoei erantzuna ematen dioten ekipoen FIRST (Forum of Incident Response and Security Teams) deituriko foroko eskubide osoko kide izendatzearekin bat egin du.

Ekitaldiak merezi duen arretak, bere lehen urtean Zibersegurtasun Euskal Zentroak garatutako estrategia eta lanari gehituta Euskadi, esparru honetan Europa mailako erreferente izatera lagundu du. Hitzorduak, arlo honetako buru eta eragileak bilduko ditu, besteak beste Mahir Nayfeh, McKinsey aholkularitza estrategikoaren firma ospetsurako Zibersegurtasun Industrialaren praktika globala gidatzen duen bazkidea, edo Samuel Linares, Accentureko aditu, Zibersegurtasun Industrialeko Zentroko fundatzaile eta esparru honi dagokionez Espainiako adituen artean maila internazionalean ospe eta oihartzun handiena duena. Biek elkarrizketa- solasaldi bat izango dute, garrantzi handiko gai bat jorratzeko asmoz: industria-enpresei eta azpiegitura kritikoei egiten zaien ziberespioitza.

Mahir Nayfeh-k lehenago Senior VP postua betetzen zuen Booze Allen Hamilton-en herrialde berean Cyber and Analytics-eko praktika zuzenduz. Nayfeh Doktoreak, Persiar Golkoko 3 herrialde arabiarretako azpiegitura kritikoentzako agenda teknologikoa eta babes-estrategien definizioa zuzendu ditu. Esperientzia zabala du digital oil fields sektorera aplikatutako Automatizazio Sistema eta Industria Kontroleko (IACS) ebaluazioan. Sektorean 20 urte baino gehiagoko esperientzia du, buru tekniko eta negozio-zuzendari gisa, hurrengo alorretan: Administrazio Publikoan, Defentsa eta Segurtasun Agentziatan, Finantza eta Retail-ean. Ingeniaritza Elektrikoan Doktore da Maryland-eko Unibertsitateagatik eta zenbait patente ditu.

Sei txosten eta mundu mailako hogeita hamar bat aditu, enpresa eta instituziok parte hartuko duten eztabaida desberdinak bilduko dituen egitarauaren testuinguruan, hots, Basque Cibersecurity Day-n, zibererasoen jomuga gisa enpresa txiki eta ertainari buruz, zibersegurtasuneko aukera gisa lankidetza publiko-pribatuari buruz, ekintzailetza digitalarentzako suposatzen duen erronka globalari buruz, hiritar digitalei edo sektoreko joerei buruz ere hitz egingo da. Egitaraua

Basque Industry 4.0-The Meeting Point
Bestalde, “Basque Industry 4.0-The Meeting Point” bere bosgarren ediziora heldu da, alorreko eragile nagusientzako -hala nola, instituzio publikoak, enpresak, klusterrak, zentro teknologikoak eta unibertsitateak-, 4.0 Industriaren inguruko urteroko gomuta data bihurtuta. Nazioartean erdietsitako ospeak Europar Batzordeak ekitaldi honek, adimendun espezializazioko (S3Platforms) hiru plataformen lehen bilera bateratuarekin bat egin dezanerako erabakia har dezala ekarri du. Hitzordua, eskenatoki berean burutuko da hilaren 27an eta 28an. Berez, Berrikuntza eta Fabrikazio Aurreratuko (DG GROW) Zuzendari Slawomir Tokarsik Kongresuko txosten batean zuzenean parte hartuko du, eta Batzordeko web orrialdean bertan esteka bat gehitu dute, Basque Industry 4.0-n parte hartzeko gonbidapena luzatuz.

Bilbora berariaz hurbilduko dira, Europako Batzordeko lau zuzendari baita industria-modernizazioaren, energiaren eta nekazaritza elikaduraren inguruko plataformetan parte hartzen duten 120 eskualde baino gehiagotako berrehun ordezkari ere. Horiekin batera adimendun espezializazioko estrategien (DG GROW, DG REGIO, DG RTD, DG ENER, DG AGRI eta JRC) garapenean lan egiten duten Europar Batzordeko Zuzendaritza Nagusi desberdinetako goi funtzionarioak eta aditu tematikoak izango dira.

Kongresuaren egitarauak besteak beste honako hauek izango ditu: osoko sesioak, sesio paraleloak, 4.0 teknologien enpresa hornitzaileei dedikatutako erakusketa-txokoa eta 4.0 industria eta, startup-en bizkortzailea den Bind 4.0-rentzako soluzioen “gamifikazioari” arreta berezia jarriko dion tailer eta esperimentazio txokoa. Guztira, 2.000 parte-hartzaile baino gehiago, 60 txostengile 30 konferentzia baino gehiagotan eta stand propioa izango duten 135 enpresa, marka guztiak hautsita. Txostengileen artean nabarmentzekoa da Milango Politeknikoko irakasle titularra den Marco Taisch, 4.0 Industria errentagarri egiteko moduaz jardungo duen txostena eskainiko duena.

Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Azpiegituretako Sailak SPRI Taldearen bitartez antolatutako eta azaroaren 26an egingo den ekitaldia, laugarren industria iraultzaren inguruko eztabaida bultzatzea eta ekoizpen prozesuetan informazioaren teknologia berriak txertatu daitezela du helburu. Gaiak

 

Informazioa gehiago: http://bit.ly/2Q2EPMq

Lotutako albisteak

Berrizko  Forjasek  euskal  industriaren  lehiakortasuna  proiektatzen  du  Stuttgarteko  CastForge  2026  azokan

Berrizko Forjasek euskal industriaren lehiakortasuna proiektatzen du Stuttgarteko CastForge 2026 azokan

Iurretako enpresak 110 urte baino gehiagoko ibilbidea du forjaketa beroan, eta ekoizpenaren % 85 esportatzen du Europara eta Amerikara.

ONTZIk  elikagaien  ontzien  birziklagarritasuna  ebaluatzeko  tresna  digital  bat  aurkeztu  du
28/05/2026 Berrikuntza

ONTZIk elikagaien ontzien birziklagarritasuna ebaluatzeko tresna digital bat aurkeztu du

Aurkezpena Food 4 Futureren esparruan egin da, ontzi jasangarrien berrikuntzari, araudiari eta lankidetzari buruzko saio baten barruan.

Orbik  Cybersecurity-k  bere  hazkundea  sendotu  eta  2030era  begirako  hedapen  fase  berri  bat  iragarri  du

Orbik Cybersecurity-k bere hazkundea sendotu eta 2030era begirako hedapen fase berri bat iragarri du

Orbik Cybersecurityk 2 milioi euroko kapital-handitzea itxi du MONDRAGON, IKERLAN eta Euskal Autonomia Erkidegoko Arrisku Kapitalaren Kudeaketa - Eusko Jaurlaritzaren aldetik 2030. urtera arteko asmo handiko hazkunde-plan bat gauzatzeko

Eusko  Jaurlaritzak  14  milioi  inbertituko  ditu  aurten  ETE-en  zibersegurtasuna  indartzeko

Eusko Jaurlaritzak 14 milioi inbertituko ditu aurten ETE-en zibersegurtasuna indartzeko

Eusko Jaurlaritzak 1.047 milioi euro bideratu ditu ETE-en defentsarako, % 51,4ko igoerarekin (87 milioi euro gehiago), zehazki, enpresa txiki eta ertainak eraldatzeko eta dibertsifikatzeko laguntzetara. Guztira, Eusko Jaurlaritzak 277 milioi euro bideratuko ditu ETE-entzako laguntzetara

Omnium!:  Fabrikaren  errealitatetik  pentsatutako  digitalizazio  industriala

Omnium!: Fabrikaren errealitatetik pentsatutako digitalizazio industriala

Euskadin bereziki industria eta fabrikazio enpresentzat garatutako ERP bat da

Babestu  zure  enpresa  zibererasoetatik  Zibersegurtasun  Industrialeko  dirulaguntza  berriei  esker
18/05/2026 Zibersegurtasuna

Babestu zure enpresa zibererasoetatik Zibersegurtasun Industrialeko dirulaguntza berriei esker

Maiatzaren 19an irekiko den Zibersegurtasun Industriala laguntza-programaren edizio berriak 14 milioi euroko aurrekontua izango du. Zibererasoen aurka indartu nahi duten Euskadiko industria-enpresek eta lotutako zerbitzu-enpresek 2026ko azaroaren 23ra arte aurkeztu ahal izango dituzte eskaerak.

Bullhost-ek  datuen  subiranotasunaren  aldeko  apustua  gidatzen  du  zibersegurtasunean  bere  BullEye  plataformarekin
04/05/2026 Zibersegurtasuna

Bullhost-ek datuen subiranotasunaren aldeko apustua gidatzen du zibersegurtasunean bere BullEye plataformarekin

Euskal enpresak Madrilen frogatu du Europako SOC subirano oso automatizatu bat errealitatea dela gaur egun enpresen eskura

INGENERSUNek  nazioarteko  proiekzioa  indartu  du,  automobilgintzarako  irtenbide  robotizatu  aurreratuekin

INGENERSUNek nazioarteko proiekzioa indartu du, automobilgintzarako irtenbide robotizatu aurreratuekin

Konpainiak bere gaitasun teknologikoa sendotu du Poloniako Stellantis-entzat eta Marokoko Floquet Monopole-rentzat egindako proiektuen ondoren

Datuaren  Heldutasunaren  Diagnostiko  Programa  enpresa-kudeaketa  adimentsuago  baterako  abiapuntua  da

Datuaren Heldutasunaren Diagnostiko Programa enpresa-kudeaketa adimentsuago baterako abiapuntua da

Abenduaren 2an ireki zen Datuaren Heldutasunaren Diagnostikoa Programaren lehen deialdia. Zerbitzu berri honek euskal enpresei laguntza eskaintzen die datuen arloko egungo egoeraren ebaluazio zorrotza egiteko eta analitika eta adimen artifizialaren eredu aurreratuagoetarako ibilbide-orri bat definitzeko.

Eusko  Jaurlaritzak  28  milioi  euro  bideratuko  ditu  euskal  ETEen  eraldaketa  digitalerako

Eusko Jaurlaritzak 28 milioi euro bideratuko ditu euskal ETEen eraldaketa digitalerako

Euskal ETEek Adimen Artifizialeko eta Zibersegurtasun Industrialeko programen bitartez eskatu ahal izango dituzte laguntzak.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.