Innolabek eta Ikerlanek hurrengo belaunaldiko sistema elektronikoen erronkak jorratuko dituzte jardunaldi batean
Ikerlanek eta Innolab Bilbaok urtarrilaren 21erako antolatutako jardunaldian hurrengo belaunaldiko sistema elektronikoen erronkak landuko dituzte. Ekitaldia Bizkaiko hiriburuko Zabalguneko eraikinean izango da eta sistema horien integrazioarekin eta aplikazioarekin lotutako gaiak, puntu gakoak eta horien garapenerako soluzioak landuko dituzte. Izen ematea zabalik dago dagoeneko.
Hala, soluzioen berri izateko aukera egongo da eta puntu gakoetan sakonduko da, hala nola egiaztatze efiziente eta automatizatuan, adimen artifizialaren arau-esparruan edo zibersegurtasunean eta araudian.
Enpresa erreferenteek arrakasta-kasuak aurkeztuko dituzte jardunaldian, besteak beste hauek: Avnet Silica, (BSC) Barcelona Supercomputing Center, Canonical, Fentiss, Orbik K Cybersecurity, Lamassu IoT, Thales Alenia Space, Salto Systems edo Exida.