Berrikuntza Eraldaketa digitala
Albisteak 31 Marzo, 2020

Garabi industrialak robot bihurtu dituzte Jasok eta Tecnaliak

Robotika autogintza bezalako sektoreetan oso zabaldua dago eta beste alor batzuetara zabaltzen ari da. Jaso Industrial Cranes, 1965ean sortutako eta garabietan ardaztutako enpresa, Tecnalia zentro teknologikoarekin elkarlanean aritu da aurrera pausu nabaria emateko: hitz gutxitan, "garabi bat robotizatzea". Elkarlan honek helburu hau lortzen duten lehengoa da.
-

Garapen berriak aukera ugari ematen ditu eskuzko prozesuak eta doitasun-prozesuak automatizatzeko, hala nola haize-sorgailuen palak automatikoki leuntzea.

Robotika autogintza bezalako sektoreetan oso zabaldua dago eta beste alor batzuetara zabaltzen ari da. Jaso Industrial Cranes, 1965ean sortutako eta garabietan ardaztutako enpresa, Tecnalia zentro teknologikoarekin elkarlanean aritu da aurrera pausu nabaria emateko: hitz gutxitan, “garabi bat robotizatzea”. Elkarlan honek helburu hau lortzen duten lehengoa da.

Tecnaliak kableen inguruko teknologian duen ezagutzaren eta, bestetik, Jasok goratze-sektorean duen esperientziaren emaitza da lantalde honen lorpena. Honen ondorioz, garabia ez da bakarrik bertikalean eta horizontalean mugimenduak egitera mugatzen. Bere ekintzen askatasuna eta, batez ere, bere zehaztasuna areagotzen da. Kable-teknologiak oso elementu astunekin edo bolumen handiko elementuekin lan egiteko aukera ematen dio garabiari, gutxi gorabehera 2 milimetroko marjinarekin eta piezen orientazioaren 6 graduko kontrol osoa eskainiz. Proiektua ‘Cranebot’ izendatu dute (euskaraz, garabi-robota).

Zer erabilpenak eman ahal dira aurrerapen honekin? Erabilpenak ugariak dira, eta sektore askotara ireki ahal dira gainera. Probatu den lehen sektorea sektore-eolikoa da. Zehazki, lan espezifiko baterako: fabrikazio-fasean aerosorgailuen palak leuntzea. “Gaur egun, palak gero eta handiagoak dara baina fabrikatzaile gehienek lan hori eskuz egiten jarraitzen dute. Sistema berriaren bidez, prozesua automatizatzen da: prozesuaren kalitatea eta segurtasuna hobetzen dira, Lan-istripuak % 50ean murrizten dira, kostua % 20an murrizten da eta produktibitatea % 50ean handitzen da. Prototipoa eraginkorra dela frogatu da, eta merkaturatze fasera pasatu gara “, azaldu du Raúl Fernandez Nisok, Jaso Industrial Cranesen Salmenta eta Marketin zuzendaria.

‘Cranebot ‘berria Stuttgarteko Logimat azokan aurkeztu behar zen lehen aldiz jendaurrean, martxoan. Baina ekitaldia bertan behera geratu da eta hurrengo edizioa 2021eko martxoan izango da. Egoera honen ondorioz, Jasoren eta Tecnaliaren garapen berri hau Metal Madrid azokan aurkeztuko da urrian, eta azaroan Bilboko Makina Erremintaren Bienalean egongo da ere.

‘Cranebot’-ek ibilbide zabala izango du dena den. Ez bakarrik sektore eolikoaren barne, galdaketan (moldeak manipulatzen laguntzeko), aeronautikan, ingeniaritza zibilean, logistikan eta abarretan erabilpen zabalak dituelako. Oro har, eskuzko prozesuen automatizazioarekin eta pieza handien doitasun eta posizionamendu lanekin lotutako lan guztietan erabili daiteke: 3D inprimaketa eraikuntza-sektorean, injekzioetan, etab.

Jasok bi dibisio ditu, batek garabi industrialekin lan egiten du eta egoitza nagusia Itsasondon du. Besteak eraikuntza sektorerako garabiekin lan egiten du, eta Idiazabalen du egoitza. Guztira 600 pertsona enplegatzen ditu Jasok. Enpresa gipuzkoarrak duela 25 urte baino gehiago beste herrialdetan txertatuta dago, eta dagoeneko bere ekoizpenaren %70 esportatzen du. Industria arloan bakarrik, Mexikon, Argentinan eta Indian lantegiak ditu. Itsasondoko zentralean 220 langile ditu, eta guztira, lantegi guztien langileekin, 350 langile ditu Jasok. Bere hedapen prozesuan, 4.0 berrikuntzan eta industria-proiektuetan SPRIrekin batera aritu da, SPRIk euskal enpresak laguntzeko dituen programen bidez, hala nola Hazitek programaren bidez.

Lotutako albisteak

ISO  9001  eta  ISO  14001  berriek  bidea  markatzen  dute:  ISO  Training  Spainek  enpresak  prestatzen  ditu  araudi  hauetara  garaiz  egokitu  daitezen

ISO 9001 eta ISO 14001 berriek bidea markatzen dute: ISO Training Spainek enpresak prestatzen ditu araudi hauetara garaiz egokitu daitezen

Kalitate eta ingurumen kudeaketako estandarretan aurreikusitako aldaketen aurrean, konpainiak prestakuntza teknikoa eta praktikoa eskaintzen die erakunde eta profesionalei arau-baldintza berrietara egokitzen laguntzeko.

Innobasquek  Euskadiko  berrikuntzako  kasu  praktikoen  7.  deialdia  jarri  du  martxan
08/06/2026 Berrikuntza

Innobasquek Euskadiko berrikuntzako kasu praktikoen 7. deialdia jarri du martxan

Deialdian batez ere esparru hauei loturiko kasuak hartuko dira aintzat: jakintzaren eraldaketa bultzatu dutenak, berrikuntzan adimen artifiziala aplikatu dutenak, sektore zientifiko-teknologiko berrietara hedatzea helburu dutenak eta administrazio publikoak berrikuntzaren motor gisa bultzatutakoak

Berrizko  Forjasek  euskal  industriaren  lehiakortasuna  proiektatzen  du  Stuttgarteko  CastForge  2026  azokan

Berrizko Forjasek euskal industriaren lehiakortasuna proiektatzen du Stuttgarteko CastForge 2026 azokan

Iurretako enpresak 110 urte baino gehiagoko ibilbidea du forjaketa beroan, eta ekoizpenaren % 85 esportatzen du Europara eta Amerikara.

VII.  “Leaders  in  Tech  Conference”  topaketan,  teknologia-  eta  berrikuntza-joera  berrienak  aztertuko  dira
01/06/2026 Berrikuntza

VII. “Leaders in Tech Conference” topaketan, teknologia- eta berrikuntza-joera berrienak aztertuko dira

Ekitaldia ekainaren 12an izango da Bilboko Iberdrola Dorrean

Agaleusek  plastikozko  ontzi  industrialak  balorizatzeko  instalazio  berria  jarri  du  martxan

Agaleusek plastikozko ontzi industrialak balorizatzeko instalazio berria jarri du martxan

Instalazioak gehienez 1.500 kg/h ontzi sartzeko ahalmena du

ONTZIk  elikagaien  ontzien  birziklagarritasuna  ebaluatzeko  tresna  digital  bat  aurkeztu  du
28/05/2026 Berrikuntza

ONTZIk elikagaien ontzien birziklagarritasuna ebaluatzeko tresna digital bat aurkeztu du

Aurkezpena Food 4 Futureren esparruan egin da, ontzi jasangarrien berrikuntzari, araudiari eta lankidetzari buruzko saio baten barruan.

Omnium!:  Fabrikaren  errealitatetik  pentsatutako  digitalizazio  industriala

Omnium!: Fabrikaren errealitatetik pentsatutako digitalizazio industriala

Euskadin bereziki industria eta fabrikazio enpresentzat garatutako ERP bat da

Babestu  zure  enpresa  zibererasoetatik  Zibersegurtasun  Industrialeko  dirulaguntza  berriei  esker
18/05/2026 Zibersegurtasuna

Babestu zure enpresa zibererasoetatik Zibersegurtasun Industrialeko dirulaguntza berriei esker

Maiatzaren 19an irekiko den Zibersegurtasun Industriala laguntza-programaren edizio berriak 14 milioi euroko aurrekontua izango du. Zibererasoen aurka indartu nahi duten Euskadiko industria-enpresek eta lotutako zerbitzu-enpresek 2026ko azaroaren 23ra arte aurkeztu ahal izango dituzte eskaerak.

Eskualdeko  garapen-agentziek  partaidetza  handiagoa  eskatzen  dute  Europako  finantzaketa-funtsen  gobernantzan
14/05/2026 Berrikuntza

Eskualdeko garapen-agentziek partaidetza handiagoa eskatzen dute Europako finantzaketa-funtsen gobernantzan

SPRI Taldeko zuzendari Jon Ansoleagak Bilboko ADR Foroan adierazi duenez, programak kudeatzeaz gain, “lurraldeen arteko politikak eta tresnak lerrokatu” behar dituzte

NAIDER:  adimen  aplikatua,  eraldaketa  ekonomikoaren,  lurraldekoaren  eta  klimatikoaren  zerbitzura
11/05/2026 Berrikuntza

NAIDER: adimen aplikatua, eraldaketa ekonomikoaren, lurraldekoaren eta klimatikoaren zerbitzura

NAIDERen lana hiru arlo nagusitan egituratzen da: ekonomia-analisia eta lurralde-lehiakortasuna, trantsizio ekologikoa eta energetikoa, eta hiri eta lurralde-birsorkuntza

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.