Ekintzailetza Eraldaketa digitala
Elkarrizketak 29 Marzo, 2019

Fulsion Smart Systems: chatbot-ak gizaki eta makina arteko komunikazioa hobetzeko

Luis Gonzalo Aller, Fulsion Smart Systems enpresako bozeramailea.
-

 

Enpresa bizkaitarrak adimen artifizialean oinarritutako konponbideak garatzen ditu hizkuntza naturala interpretatzeko

 

Adimen artifizialak gero eta presentzia handiagoa du industri sektorean, hor ditugu datuak aztertzeko aplikazioak, makinen mantenimendu prediktiboa, ikusmen artifizialeko sistemen garapena, e.a. Baina ikaskuntzako algoritmoek ere badute eragina hain ohikoak ez diren beste tresna batzuetan, esaterako, chatbot-etan. Fulsion Smart Systems euskal startupa bereziki espezializatu da horrelako garapenetan, hau da, gizaki eta makina arteko komunikaziorako eta bezeroei arreta emateko erabiltzen direnetan. Hizketan aritu gara Luis Gonzalo Allerrekin, Fulsion Smart Systems enpresako bozeramailearekin.

 

Zein da Fulsion Smart Systems enpresaren jatorria?

2014an jarri ginen martxan chatbot-ak garatzeko asmoarekin. Hasieran, mota guztietako sektoreetara zuzentzen ginen, adibidez, komunikaziora, hezkuntzara eta baita ere aisialdira. Hala, chatbot-ak garatu ditugu Alokabide agentziarentzat, Goiena.eus webgunearentzat, turismo bulegoentzat, eta euskaraz hitz egiteko bideojoko bat ere egin dugu Telegram aplikaziorako: Hizkijalea. Orain, industri sektorera bideratutako proiektuak ere egiten ditugu.

 

Zer da chatbot bat?

Uste dugu horixe dela modu azkarrena ordenagailu batekin edo makina batekin komunikatzeko. Chatbot batek adimen artifizialeko algoritmoak erabiltzen ditu pertsona batek egiten dizkion galderei erantzuteko. Galdera horiek testuzko txatetan egin daitezke (web orri askotan daude horrelakoak) edo, bestela, ahots bidezko elkarrizketetan. Gu bereziki espezializatu gara hizkuntza naturala interpretatzen duten algoritmoetan, sistemak uler dezan zer den galdetzen zaiona. Horretarako, entrenatu egin behar da algoritmoa eta horixe da prozesu honetako lan zailenetako bat. Horrelako sistemek ongi funtzionatzen dute ingelesez, lan asko eginda dagoelako, baina gaztelaniazkoak astiro doaz aurrera. Guk erronka handiago bati heldu diogu, asmoa baita gure chatbot-ek euskara ulertu eta euskaraz hitz egin dezatela.  Zentzu horretan, ia zerotik abiatu gara.

 

Nolako aplikazioak izan ditzakete chatbot-ek industri arloan?

Uste dugu etorkizun ez oso urrunean gai izango garela makinekin edo sistemekin komunikatzeko gure ahotsa erabiliz. Ez dugu teklaturik edo pantailarik beharko, gure ahotsaz emango dizkiegu aginduak edo eskatuko diegu informazioa. Eta makinak, sistemak edo prozesuak bere ahotsa erabiliko du zer gertatzen zaion esateko edo erabilpenari eta mantenimenduari buruzko iradokizunak egiteko. Are gehiago, makinak gai izango dira euren artean komunikatzeko. Egunen batean, makinekin hitz egin ahal izango dugu, hau da, sistema osoarekin erlazionatuko gara.

Une honetan, enpresek gehienbat bezeroekin komunikatzeko erabiltzen dituzte chatbot-ak. Langileak eduki beharrean bezeroek online egiten dituzten galderei erantzuteko, lan hori chatbot-ek egiten dute, gai direlako galderak ulertzeko eta bezeroen premiei erantzuteko, baldin eta galdera horiek jasota badaude beren programazioan. Hala, posible da egunean 24 orduko eta astean zazpi eguneko arreta ematea. Eta makina ez bada gai bezeroari konponbide bat emateko, beti egongo da aukera bere eskaera pertsona bati bidaltzeko.

Badakit gai arazotsua dela, batzuek uste dutelako horrelako sistemek lanpostuak desagerraraziko dituztela. Nire ustez, lanpostu horietako asko nahiko aspergarriak dira, eta chatbot-ei esker, lan horietan aritzen direnek bestelako lan sortzaileagoak egin ahal izango dituzte, balio handiagoa sortzen dutenak, alegia.

 

Lanpostuen galerari buruzko eztabaida alde batera utzita, gizartean bada beste eztabaida etiko bat adimen artifizialaren inguruan: enpresa batek jakinarazi behar dio bezeroari adimen artifizial batekin ari dela hizketan ala ez? Zein da zure iritzia?

Duela hilabete batzuk, Google enpresako adimen artifizial batek (Google Duplex) ile-apaindegi batera deitu zuen hitzordu bat eskatzeko. Langilea ez zen ohartu adimen artifizial batekin ari zenik eta hitzordua eman zion. Horrek erakusten du komunikatzeko gaitasuna duen AAk ongi funtzionatzen duela. AAk beste erabilpen batzuk ere izan ditzake, adibidez, erabil daiteke aurpegiak errekonozitzeko edo pertsonen nortasuna ordezkatzeko. Egia esan, chatbot batekiko komunikazioan egon daitezke elkarreragin hibridoak ere, hau da, gizakien esku-hartzearekin egiten direnak, gizakiak garelako balio erantsi handiena ematen dugunak. Zentzu horretan, uste dut zaila dela zehaztea norekin (zein izakirekin) ari garen hizketan.

 

Zergatik bizi dugu adimen artifizialean oinarritutako tresnen goraldi hau?

Teknologia helduarora iritsi delako. Adimen artifizialeko algoritmoak ezagunak dira aspalditik, baina orain konputazio gaitasuna handitu egin da, tresnak merkeagoak eta eskura errazagoak dira eta, beraz, gero eta gehiago erabiltzen dira.  Chatbot-en kasuan, hizkuntza naturalaren prozesamenduaz gain, asko garatu dira baita ere analisi semantikorako tresnak, gai direnak idatzizko testu baten esanahia ulertzeko. Teknologia oraindik berde samar dago arlo horretan, baina ari dira bidea egiten. Ia edozein dispositibok edo Interneteko gailuk dauka adimen artifizial pixka bat.

 

Chatbot-ei dagokienez, zein urrats emango dituzue hemendik aurrera?

Eraikin bateko zati desberdinekin komunikatzeko proiektuak lantzen ari gara. Sentsoreak eta gure chatbot-ak erabiliz, zutabe batek edo hodi batek informazioa eman dezake arazo bat duenean eta ahots bidez jakinarazi arazo bat duela.

Horrez gain, bada lortu beharreko beste erronka handi bat: chatbot baten elkarrizketa beste informazio gehigarri batzuekin elikatu behar da, elkarrizketa aberasteko. Geo-kokapena erabiliz jakin badezakegu non dagoen solaskidea, bakarrik dagoen ala ez edo zertan ari den, gai izango gara zerbitzu zehatzagoak eskaintzeko. Hala ere, badaude mugak solaskidearen pribatutasuna errespetatzeko, eta aztertu beharko da zeintzuk diren zerbitzuak eskaintzeko balio dezaketen informazioak eta zeintzuk diren informazio pertsonalak.

 

Lotutako albisteak

Sabbatic-ek  enpresa-gastuen  kudeaketa  digitalizatu  eta  automatizatu  egiten  du

Sabbatic-ek enpresa-gastuen kudeaketa digitalizatu eta automatizatu egiten du

Gipuzkoako enpresak plataforma bat garatu du gastuaren ziklo osoa automatizatzeko eta erakundeei eraginkortasuna irabazten, kostuak murrizten eta papera ezabatzen laguntzeko.

Talleres  Mitxelena,  pieza  handien  mekanizazioko  espezialista

Talleres Mitxelena, pieza handien mekanizazioko espezialista

Hernaniko enpresak SPRI Taldearen zibersegurtasun industrialeko programaren dirulaguntza jaso du, eta balio erantsi handiko proiektu industrialak egiten ditu

Process  Talks  eta  Danobatgroup-ek  datuen  analisia  hurbiltzen  diete  langileei  AA  sortzailearen  bidez
09/07/2026 Ekintzailetza

Process Talks eta Danobatgroup-ek datuen analisia hurbiltzen diete langileei AA sortzailearen bidez

BINDen esparruan garatutako soluzioari esker, lengoaia naturalean kontsulta daitezke makinen datuak, eta automatikoki sortzen dira mantentze-lan prediktiboa eta anomalien detekzio goiztiarra errazten dituzten bistaratzeak.

Reparaciones  Samur,  negozioa  dibertsifikatzeko  konpresoreen  salmentan  eta  mantentze-lanetan  espezializatutako  enpresa

Reparaciones Samur, negozioa dibertsifikatzeko konpresoreen salmentan eta mantentze-lanetan espezializatutako enpresa

Abadiñoko enpresak 34 urte ditu eta SPRI taldearen dirulaguntzak jaso ditu digitalizaziorako.

Eskuzko  prozesuak  eta  automatizazio  adimenduna:  SmartOpsen  eskaintza
07/07/2026 Ekintzailetza

Eskuzko prozesuak eta automatizazio adimenduna: SmartOpsen eskaintza

BIC Ezkerraldean egoitza duen konpainiak enpresetan lan errepikakorrak saihesten laguntzen du, adimen artifizial aplikatuta eta soluzio pertsonalizatuen bidez.

Baisma:  “Trantsizio  ekologikoak  soluzio  arinak,  datu  sendoak  eta  enpresei  irtenbide  hobeak  hartzeko  lagungarri  diren  tresnak  behar  ditu”
06/07/2026 Ekintzailetza

Baisma: “Trantsizio ekologikoak soluzio arinak, datu sendoak eta enpresei irtenbide hobeak hartzeko lagungarri diren tresnak behar ditu”

Bilboko startupak eredu zirkular- eta deskarbonizazio-trantsizioan laguntzen du enpresa eta erakundeekin, eta nazioarteko proiekzioa indartu du SPRI Taldearen 4YFN azokan parte hartuz.

Zeru  Drones,  azpiegitura  arriskutsuetako  akatsak  aurreikusten  dituen  startupa
02/07/2026 Ekintzailetza

Zeru Drones, azpiegitura arriskutsuetako akatsak aurreikusten dituen startupa

Donostiako enpresak eraikuntzarako edo energiarako ikuskatzaile adimendun gisa erabiltzen ditu droneak

Normo:  postontziak  fabrikatzetik  horiek  berrasmatzera

Normo: postontziak fabrikatzetik horiek berrasmatzera

Gipuzkoako enpresak online erosketak eraikinetan eta familia bakarreko etxeetan jasotzeko postontzi adimendunak garatzen ditu, eta dagoeneko 24.000 instalazio baino gehiago egin ditu Espainian eta Europan.

DNAK  Cycling-ek  simulagailu  bat  garatu  du,  errepideko  benetako  sentsazioa  errepikatzeko
26/06/2026 Ekintzailetza

DNAK Cycling-ek simulagailu bat garatu du, errepideko benetako sentsazioa errepikatzeko

Donostiako enpresak fabrikazio industriala, elektronika eta software propioa uztartzen ditu, txirrindularitza indoor esperientzia errealistagoa eskaintzeko eta orain serieko ekoizpenaren erronkari aurre egiteko.

Biotz-ek  teknologia  propioa  garatzen  du  industria,  energia  eta  mugikortasun  arloko  eraldaketa  digitala  bultzatzeko

Biotz-ek teknologia propioa garatzen du industria, energia eta mugikortasun arloko eraldaketa digitala bultzatzeko

Euskal enpresak adimen artifizialean oinarritutako irtenbideen aldeko apustua egin du, erakundeei efizientzia eta autonomia teknologikoa irabazten laguntzeko.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.