Eraldaketa digitala Zibersegurtasuna
Albisteak 11 apirila, 2019

Euskadi-Basque Country, Zibersegurtasun Industrialeko aukeren lurraldea

"Euskadi-Basque Country, zibersegurtasun industrialeko aukeren lurraldea" goiburua izan du 17 herrialdetako ordezkariek parte hartu duten jardunaldiak.
-

“Euskadi-Basque Country, zibersegurtasun industrialeko aukeren lurraldea” goiburua izan du 17 herrialdetako ordezkariek parte hartu duten jardunaldiak.

Euskadi ekosistema berezia da, eta eskaria ez ezik, zibersegurtasuneko irtenbideen eskaintza propioa eta Eusko Jaurlaritzaren babesa ere badu arlo horretan ekimenak agertzea eta garatzea sustatzeko

 

Basque CyberSecurity Centrek eta Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak lan-topaketa bat egin dute Madrilen hainbat herrialdetako Enbaxadetako ordezkariekin, Euskadiko ekosistema teknologikoko Zibersegurtasunaren gaitasunak aurkezte aldera.

 

Topaketa Eusko Jaurlaritzak Madrilen duen Delegazioan egin da, eta bertan parte hartu dute Javier Diéguezek, Basque CyberSecurity Centreko (BCSC) zuzendariak, eta Leyre Madariagak, Kanpo Harremanen zuzendariak; halaber, haiekin batera bildu dira honako herrialde hauetako Enbaxadetako arduradun sektorialak: AEB, Belgika, Txile, Mexiko, Finlandia, Frantzia, Italia, Holanda, Kanada, Hego Korea, Japonia eta Suitza, besteak beste.

 

“Euskadi-Basque Country, tierra de oportunidades de ciberseguridad industrial” goiburuarekin, kidego diplomatikoko kideei aurkeztu ahal izan dizkie Euskadiko ekosistema teknologikoko Zibersegurtasunaren gaitasunak.

 

Europako Batzordeak, Europar Batasunean mehatxu eta arrisku berrien inpaktuak gutxiagotzeko helburuarekin, zibersegurtasunaren estrategia bat ezarri du, askatasunaren eta demokraziaren europar balioak bultzatu eta ekonomia digitalaren hazkunde segurua zaintzearren. Euskadi ekosistema berezia da, bertan diseinatzen eta garatzen baita Zibersegurtasunaren teknologia, eta hori aurkeztu dute Europako Batzordearen aurrean, EDA edo ENISA bezalako erakunde ezberdinetan eta, duela gutxi, Estatu Batuetan lehen mailako foroetan; hala nola, MIT edo RSA Conference-an.

 

Testuinguru horretan, eta, Eusko Jaurlaritzaren bultzadari esker, Basque CyberSecurity Centre ezarri zen, helburu ezberdinekin: alde batetik, industrian zibersegurtasun neurriak aplikatzea sustatzea, bereziki euskal ekonomiako sektore estrategikoetan, heldutasun-maila areagotu eta zibermehatxuen aurrean babes handiagoa izate aldera, aldi berean lehia aldetik abantaila izanaz; bestetik, Zibersegurtasunaren sektorea sustatzea eta horren hazkundea bultzatzea, Euskadin duela 20 urte hasitakoa, Panda Security edo S21sec bezalako konpainia hain ezagunen sorrerarekin. Geroztik, ekosistema erabat aldatzen joan da, eta, gaur egun, Euskadin biltzen da Espainiako Zibersegurtasuneko startup-en herena, teknologia propioa produzitzen duten enpresa-kopuru garrantzitsuarekin. Horri guztiari, gainera, Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren Euskal Sarea gehitu behar zaio, Espainian parekorik gabea eta Europan paralelismo oso  gutxirekin.

 

Gehigarri gisa, Euskadi eta bertako industria bazkide arduradun eta konfiantzazkoa bezala aurkeztu nahian, BCSCk ECSOn parte hartzen du, eta  Global EPIC Zibersegurtasuneko ekosistemen nazioarteko itunean ere sartuta dago.

 

Hori guztia dela-eta, Euskadi, Zibersegurtasunaren eremuan, aukeren lurraldea dela esan daiteke, edozein helburu bilatzen dela ere. Inbertitu nahi izanez gero, badira enpresa interesgarriak, zibersegurtasunaren abangoardiako teknologia, industrien lehiakortasuna hobetu behar dutenentzat; ekosistema osoa eta atzerriko konpainiak ezartzea errazten duen Gobernua, horiek iraunkorrak eginaz; eta fabrikazio-industria aurreratua, oso digitalizatua, bezeroa izan daitekeena teknologia ekoizten duten beste ekosistema batzuentzat. Duela gutxi Euskadik zerbaitegatik jaso ditu hainbat sari The Financial Times Strategy Awards-en eskutik, mundu osoko enpresa-garapeneko 171 agentziaren artean: lehen saria, “Start-ups and SME Support” arloan, BIND 4.0-rengatik; lehen saria “Aftercare” arloan, eskualdean ezarritako kanpoko enpresentzat; bigarren saria “Incentives” eremuan; eta bigarren saria “Projects of major interest” arloan Viralgen-engatik.

Lotutako albisteak

Berrizko  Forjasek  euskal  industriaren  lehiakortasuna  proiektatzen  du  Stuttgarteko  CastForge  2026  azokan

Berrizko Forjasek euskal industriaren lehiakortasuna proiektatzen du Stuttgarteko CastForge 2026 azokan

Iurretako enpresak 110 urte baino gehiagoko ibilbidea du forjaketa beroan, eta ekoizpenaren % 85 esportatzen du Europara eta Amerikara.

ONTZIk  elikagaien  ontzien  birziklagarritasuna  ebaluatzeko  tresna  digital  bat  aurkeztu  du
28/05/2026 Berrikuntza

ONTZIk elikagaien ontzien birziklagarritasuna ebaluatzeko tresna digital bat aurkeztu du

Aurkezpena Food 4 Futureren esparruan egin da, ontzi jasangarrien berrikuntzari, araudiari eta lankidetzari buruzko saio baten barruan.

Orbik  Cybersecurity-k  bere  hazkundea  sendotu  eta  2030era  begirako  hedapen  fase  berri  bat  iragarri  du

Orbik Cybersecurity-k bere hazkundea sendotu eta 2030era begirako hedapen fase berri bat iragarri du

Orbik Cybersecurityk 2 milioi euroko kapital-handitzea itxi du MONDRAGON, IKERLAN eta Euskal Autonomia Erkidegoko Arrisku Kapitalaren Kudeaketa - Eusko Jaurlaritzaren aldetik 2030. urtera arteko asmo handiko hazkunde-plan bat gauzatzeko

Eusko  Jaurlaritzak  14  milioi  inbertituko  ditu  aurten  ETE-en  zibersegurtasuna  indartzeko

Eusko Jaurlaritzak 14 milioi inbertituko ditu aurten ETE-en zibersegurtasuna indartzeko

Eusko Jaurlaritzak 1.047 milioi euro bideratu ditu ETE-en defentsarako, % 51,4ko igoerarekin (87 milioi euro gehiago), zehazki, enpresa txiki eta ertainak eraldatzeko eta dibertsifikatzeko laguntzetara. Guztira, Eusko Jaurlaritzak 277 milioi euro bideratuko ditu ETE-entzako laguntzetara

Omnium!:  Fabrikaren  errealitatetik  pentsatutako  digitalizazio  industriala

Omnium!: Fabrikaren errealitatetik pentsatutako digitalizazio industriala

Euskadin bereziki industria eta fabrikazio enpresentzat garatutako ERP bat da

Babestu  zure  enpresa  zibererasoetatik  Zibersegurtasun  Industrialeko  dirulaguntza  berriei  esker
18/05/2026 Zibersegurtasuna

Babestu zure enpresa zibererasoetatik Zibersegurtasun Industrialeko dirulaguntza berriei esker

Maiatzaren 19an irekiko den Zibersegurtasun Industriala laguntza-programaren edizio berriak 14 milioi euroko aurrekontua izango du. Zibererasoen aurka indartu nahi duten Euskadiko industria-enpresek eta lotutako zerbitzu-enpresek 2026ko azaroaren 23ra arte aurkeztu ahal izango dituzte eskaerak.

Bullhost-ek  datuen  subiranotasunaren  aldeko  apustua  gidatzen  du  zibersegurtasunean  bere  BullEye  plataformarekin
04/05/2026 Zibersegurtasuna

Bullhost-ek datuen subiranotasunaren aldeko apustua gidatzen du zibersegurtasunean bere BullEye plataformarekin

Euskal enpresak Madrilen frogatu du Europako SOC subirano oso automatizatu bat errealitatea dela gaur egun enpresen eskura

INGENERSUNek  nazioarteko  proiekzioa  indartu  du,  automobilgintzarako  irtenbide  robotizatu  aurreratuekin

INGENERSUNek nazioarteko proiekzioa indartu du, automobilgintzarako irtenbide robotizatu aurreratuekin

Konpainiak bere gaitasun teknologikoa sendotu du Poloniako Stellantis-entzat eta Marokoko Floquet Monopole-rentzat egindako proiektuen ondoren

Datuaren  Heldutasunaren  Diagnostiko  Programa  enpresa-kudeaketa  adimentsuago  baterako  abiapuntua  da

Datuaren Heldutasunaren Diagnostiko Programa enpresa-kudeaketa adimentsuago baterako abiapuntua da

Abenduaren 2an ireki zen Datuaren Heldutasunaren Diagnostikoa Programaren lehen deialdia. Zerbitzu berri honek euskal enpresei laguntza eskaintzen die datuen arloko egungo egoeraren ebaluazio zorrotza egiteko eta analitika eta adimen artifizialaren eredu aurreratuagoetarako ibilbide-orri bat definitzeko.

Eusko  Jaurlaritzak  28  milioi  euro  bideratuko  ditu  euskal  ETEen  eraldaketa  digitalerako

Eusko Jaurlaritzak 28 milioi euro bideratuko ditu euskal ETEen eraldaketa digitalerako

Euskal ETEek Adimen Artifizialeko eta Zibersegurtasun Industrialeko programen bitartez eskatu ahal izango dituzte laguntzak.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.