Eraldaketa digitala
Albisteak 14 maiatza, 2025

ApplAI 2025 Kongresuak Adimen Artifizial Aplikatuaren erreferente gisa finkatu du Euskadi nazioartean

230 erakunde baino gehiagoko 500 pertsona bildu dira, eta Euskaditik berrikuntza teknologikoarekin konprometitutako komunitate aktiboa sendotu da
-

ApplAI 2025 Kongresuak argi utzi du Adimen Artifiziala ez dela etorkizuneko promesa bat, benetako inpaktua duen erreminta eraldatzaile bat baizik. Bigarren edizioa egin da Euskalduna Bilbao Jauregian, eta Basque Artificial Intelligence Center (BAIC) erakundeak antolatu du. Kongresuan 230 erakunde baino gehiagoko 500 lagun bildu dira. Enpresek, administrazio publikoek, unibertsitateek, zentro teknologikoek eta startupek dagoeneko inpaktua sortzen ari diren esperientziak eta benetako irtenbideak partekatu dituzte.

Ekitaldiak AAren euskal ekosistemaren sendotasuna nabarmendu du; ekosistema hori agente ezberdinen arteko lankidetzaren eta garapen teknologikoa helburuarekin bultzatzeko konpromiso partekatuaren gainean eraiki da. BAICek komunitate dinamiko hori indartzen duen koordinazio-eredua sustatzen du, Euskadin AA modu arduratsuan eta eraginkorrean ezartzeko bidean prestatua. ApplAI ekintza-eredu horren erakusketa praktikoa izan da.

Kongresuan zehar, AAn erreferenteak diren 25 hizlari baino gehiagoren bitartez, AA sendo eta iraunkorra izateko funtsezko osagaiak jorratu zituzten: etika eta araudia eta datuaren estrategiatik talentuaren prestakuntza, kultura aldaketa, iraunkortasuna eta azpiegitura teknologikora bitarte. Hori guztia ikuspegi partekatu baten barruan; hau da, industriarentzat, zerbitzu publikoentzat eta herritarrentzat benetako balioa sortu duen AA batean aurrera egitea.

Eraldaketarako gakoak

Jardunaldian zehar, ikaskuntza praktikoak eta benetako esperientziak partekatu ziren Adimen Artifiziala modu eraginkorrean hartzearen eta ezartzearen inguruan. Besteak beste, honako hauek bezalako oinarrizko alderdiak jorratu zituzten: AAren integrazio eraginkorra lehendik dauden prozesuetan, talentu espezializatuaren garrantzi estrategikoa, datuen kudeaketa eta kalitatea nahiz horien erabilerari lotutako erronka etikoak eta Euskadin enpresen eta gizartearen lehiakortasuna hobetzeko aukerak. Nazioarteko hizlariek arlo akademikoaren, enpresarialaren eta gobernukoaren arteko lankidetza azpimarratu zuten, Adimen Artifiziala produktuetan, zerbitzuetan eta prozesuetan jada eragin nabarmena izaten ari dela erakustearekin batera.

Jaione Ganzarain Eusko Jaurlaritzako Teknologia, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordeak inaugurazioan nabarmendu duenez, “adimen artifiziala ez da gorabidean dagoen teknologia bat soilik, aurrekaririk gabeko industria-iraultza baten motorra da. Euskadin, gure industrian IAren hedapena gidatu nahi dugu, lehiakortasuna areagotzeko helburuarekin. Gure abiapuntua oso ona da: dagoeneko 7.500 profesional baino gehiago ari gara lanean adimen artifizialaren hainbat arlotan, baita 1.300 profesional ikertzaile ere 90 lantaldetan. IA ezarri duten enpresen % 70 industria- eta teknologia-arlokoak dira, eta lehen mailako euskal konpainiak arlo horretako proiektuak garatzen ari dira dagoeneko”.

“ApplAI kongresuak erakutsi du agente guztien arteko lankidetza funtsezkoa dela Adimen Artifizial aplikatua, arduratsua eta partekatua lortzeko bidean aurrera egiteko. Euskadik ekosistema kohesionatua eta konprometitua du, nazioartean ondo kokatua eta teknologia horrek aurkezten dituen erronkei erantzun kolektiboak emateko gai dena”, adierazi du BAICeko zuzendari nagusia den Laura Marronek.

Nobedade gisa, ApplAI 2025 Kongresuak ekitaldia online publikoarengana ere hurbildu du ApplAI OnAIr-ekin; hau da, Iñaki Leturiak eta Bego Zubiak (Elhuyar) gidatutako bideo-podcasta, zuzenean eman baititu elkarrizketak, eztabaidak eta eguneko berri garrantzitsuenen laburpenak.

Euskadin AA jada abian da

ApplAI 2025 Kongresuak berretsi du AA dagoeneko Euskadiko orainaren parte dela. Etorkizuna imajinatzeaz haratago, Kongresuak gaur egun eraikitzen ari direnak bildu ditu, esperientziak, erronkak eta emaitzak partekatuz, eragin handiagoarekin aurrera egiteko.

“Zer etorriko den imajinatzea baino gehiago, ApplAI Kongresuak balio izan du jada zer gertatzen ari den eta inpaktu handiagoarekin nola egin ulertzeko”, nabarmendu du Arrate Jauregibeitiak, BAICeko Estrategia zuzendariak.

Programa osatzeko, mahai-inguruak eta networking espazioak egin ziren, eta ideiak trukatzea eta aliantza berriak sortzea sustatu zuten.

ApplAI 2025 Kongresuak Eusko Jaurlaritzaren, SPRIren eta Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako Foru Aldundien laguntza instituzionala izan du. Gainera, Urrea modalitatean babestu duten 14 erakunderen laguntzari esker egin ahal izan da: Bilbomática, CYC, Entelgy, Euskaltel Fundazioa, Eustat, Ikerlan, Laboral Kutxa, LKS Next, NWorld, Orai, Petronor, Seidor, Versia eta Vicomtech. Zilarra modalitatean, berriz, beste lau izan dira: Datua (Teknei Taldea), Lantek, Satlantis eta Tekniker.

Era horretan, ApplAI Kongresua ezinbesteko hitzordu bilakatu da AArekin modu erreal, etikoan eta aplikatuan lan egiten dutenentzat, eta berrikuntza teknologikoaren euskal ekosistemak duen potentzialaren erakusleiho ere bai.

Lotutako albisteak

ComexSoft  donostiarrak  irabazi  du  EmprendeXXI  sariak,  potentzial  handiena  duen  start-up  gisa
11/03/2026 Ekintzailetza

ComexSoft donostiarrak irabazi du EmprendeXXI sariak, potentzial handiena duen start-up gisa

CaixaBank-ek, DayOne-ren bidez, Enisak, Eusko Jaurlaritzak eta BIC Gipuzkoak Donostian ospatu dute euskal ekosistema ekintzailearentzako erreferentziazko sari horien lurralde-banaketa.

Dinalan-ek  CIVITRA  merkaturatu  du,  hiri-argiteria  eta  aktiboak  kudeatzeko

Dinalan-ek CIVITRA merkaturatu du, hiri-argiteria eta aktiboak kudeatzeko

Ordenagailuak lagunduriko mantentze-lanak kudeatzeko sistema baten bidez (GMAO, gaztelaniazko sigletan) dibertsifikatu da enpresa, eta horrek luminarien, semaforoen, iturrien, hiri-altzarien eta abarren kudeaketa digitalizatzen du, efizientzia eta jasangarritasun handiagoak lortzeko.

Euskadiko  ETEek  AAren  aldeko  apustua  bizkortu  dute,  Eusko  Jaurlaritzak,  IndesIAk  eta  BAICek  bultzatutako  prestakuntza-programaren  ondoren

Euskadiko ETEek AAren aldeko apustua bizkortu dute, Eusko Jaurlaritzak, IndesIAk eta BAICek bultzatutako prestakuntza-programaren ondoren

80 enpresa baino gehiagok erakutsi zuten hasieratik interesa ekimenarekiko, euskal enpresa-sarean AArekiko gero eta eskaera handiagoa dagoela agerian utziz

Mikel  Jauregi  Industriako  sailburuak  Schaeffler  enpresaren  lantegia  bisitatu  du  Elgoibarren,  industria-digitalizazioan  aitzindaria

Mikel Jauregi Industriako sailburuak Schaeffler enpresaren lantegia bisitatu du Elgoibarren, industria-digitalizazioan aitzindaria

Errodamendu-orratzen fabrikazioan espezializatuta dagoen Elgoibarko lantegian 240 langilek egiten dute lan, eta bertan dago Schaeffler Iberia lege-entitatearen egoitza soziala.  

Sormena  AA  ingurunean:  kaos  operatibotik  kontrol  estrategikora

Sormena AA ingurunean: kaos operatibotik kontrol estrategikora

Adimen artifiziala sormen-prozesuetan sartuta dago dagoeneko. Erronka ez da adimen artifiziala barneratzea, desordena operatiboa, egiletza galtzea eta mendekotasun teknologikoa ekiditeko irizpidearekin integratzea baizik.

Innolab  Bilbaok  eta  Ikerlanek  Bizkaiko  hiriburua  hurrengo  belaunaldiko  sistema  elektronikoen  abangoardian  kokatzen  dute

Innolab Bilbaok eta Ikerlanek Bizkaiko hiriburua hurrengo belaunaldiko sistema elektronikoen abangoardian kokatzen dute

Jardunaldiak lehen mailako enpresa eta adituak bildu zituen, sistema horiek industria lehiakortasunean duten eragina aztertzeko

Trelec:  Berrikuntza  eta  bikaintasuna  zirkuitu  elektronikoen  fabrikazioan
15/01/2026 Berrikuntza

Trelec: Berrikuntza eta bikaintasuna zirkuitu elektronikoen fabrikazioan

Planifikazio adimenduna, produktu fidagarri baten gakoa

Innolabek  eta  Ikerlanek  hurrengo  belaunaldiko  sistema  elektronikoen  erronkak  jorratuko  dituzte  jardunaldi  batean

Innolabek eta Ikerlanek hurrengo belaunaldiko sistema elektronikoen erronkak jorratuko dituzte jardunaldi batean

Ekitaldia urtarrilaren 21ean izango da eta izena eman daiteke dagoeneko

QUBIZ.team-ek    Europako  sentsorika  kuantikoaren  abangoardia  lideratzen  du  Ura,  Energia,  Industria  eta  Osasunerako

QUBIZ.team-ek Europako sentsorika kuantikoaren abangoardia lideratzen du Ura, Energia, Industria eta Osasunerako

Euskal ‘deep tech’-ak, EIC Accelerator Seal of Excellencea 2025rekin aitortua, ultradoitasunezko soluzioak garatzen ditu, igerileku olinpiko baten baliokidean molekula toxiko bakarra detektatzeko gai direnak

Datuaren  Heldutasunaren  Diagnostiko  Programa  enpresa-kudeaketa  adimentsuago  baterako  abiapuntua  da

Datuaren Heldutasunaren Diagnostiko Programa enpresa-kudeaketa adimentsuago baterako abiapuntua da

Abenduaren 2an irekiko da Datuaren Heldutasunaren Diagnostikoa Programaren lehen deialdia. Zerbitzu berri honek euskal enpresei laguntza eskaintzen die datuen arloko egungo egoeraren ebaluazio zorrotza egiteko eta analitika eta adimen artifizialaren eredu aurreratuagoetarako ibilbide-orri bat definitzeko.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.