Eraldaketa digitala Zibersegurtasuna
Albisteak 21 Azaroa, 2019

3.750 parte-hartzaile baino gehiago, tartean enpresak, zentro teknologikoak eta ekintzaileak, bildu dira Basque Industry 4.0 ekimenean, eta zibersegurtasunaren euskal ekosistema finkatu dute

Basque Cybersecurity Center-ek (BCSC) gonbidatuta, ekitaldiari esker FIRST-eko kideak elkartu dira; hots, zibersegurtasunaren arloko gorabeherei erantzuna emateko ekipoen munduko forokoak
-

Basque Industry 4.0 eta Basque Cybersecurity Day elkartu eta helburuak berritu dituzte, eta garrantzi handiagoa eman diote erakusketen zonari, kontuan hartuta enpresek, zentro teknologikoek eta startupek gero eta gehiago eskatzen dutela BIND 4.0 delakoa

Zibersegurtasuna aintzat hartu beharreko gaietariko bat da industrian teknologia digitalak aplikatzerakoan

Basque Cybersecurity Center-ek (BCSC) gonbidatuta, ekitaldiari esker FIRST-eko kideak elkartu dira; hots, zibersegurtasunaren arloko gorabeherei erantzuna emateko ekipoen munduko forokoak

Zibersegurtasuneko hogeita bat euskal enpresa nagusik, arlo horretan puntakoak direnak, Euskadin 4.0 Industrian eta zibersegurtasun industrialean erreferentziazko ekitaldiaren Expo atalean egotea erabaki dute; hots, Basque Industry 4.0-The Meeting Point.

Aurten, ekitaldiaren barnean sartu da Basque Cybersecurity Day Eguna, Zibersegurtasuna 4.0 Industriaren beste arlo teknologiko bat baita, ezinbestekoa eta beharrezkoa balio-kate osoan zehar hedatzen den antolamendu eta kontrol maila berriaren barruan, hasi zehaztapen tekniko eta operatiboetatik, eta eskaeratik igaro eta produkzioa, entrega, euskarria, mantentzea eta azken birziklapenera bitarte.

Gainera, ekitaldiari esker, FIRSTe-ko kideak bildu dira; hots, zibersegurtasuneko gorabeherei erantzuna emateko ekipoen munduko forokoak. Basque Cybersecurity Center-ek (BCSC) FIRST Bilbao Technical Colloquium-erako saio irekien formatua hautatu du, segurtasun-arloko adituek zuzenduta, eta gai teknikoak landu dituzte bertaratutakoekin.

Zibersegurtasunari buruzko hitzaldiak

Azaroaren 20an, Daniel Madrid zuzendariak, Information Security Consulting Iberia Practice Leader – GARTNER Consulting, ekitaldia inauguratu zuen honako saio honekin: “Nola eraiki zibersegurtasuneko eredu erresistentea krisi ekonomikoaren eszenatokiaren aurrean”.

Azaroaren 21ean ere zibersegurtasunari buruzko hitzaldiekin jarraitu zuten. Hasteko, Andrew Bochman-ek (Senior Grid Strategist – US Dep. of Energy) eta Samuel Linaresek (Managing Director – Europe and Latin America ICS Security Lead for Energy, Utilities, Chemical and Natural Resources – ACCENTURE) gai honi buruzko hitzaldia eskaini zuten: “Arrisku zibernetikoaren ingeniaritza gehien axola dena babesteko”.

Ondoren, Amanda Wallace-k (Managing Director – JP Morgan) “Zibersegurtasuna eta inplikazioak azpiegitura kritikoetan inbertsio pribatua egiteko” gaia aurkeztu zuen.

Godfrey Gaston (Director – Centre for Secure Information Technologies), Katie Stebbins (Vice President of Economic Development – University of Massachusetts) eta Roni Zehavi  (CEO Cyberspark – Rontali Cyber Projects) gai honetaz aritu ziren: “Global EPIC- Zibersegurtasuneko zentroen sare orokorra eraikitzen”.

Bestalde, Endika Gil-Uriartek (Alias Robotics), Bernhard Dieber-ek (Head of the robot systems research group – ROBOTICS) eta Thomas Ryden-ek (Managing Director – MassRobotics) “Sistema robotikoetarako zibersegurtasuna” izan zuten hizpide. Eta jarraian, Marina Krotofil-ek (Senior Security Engineer – BASF) “Hackerraren begien bitartez: ICSrako sistema integratuen exploits-ak diseinatzen” gaia jorratu zuen.

Bereziki aipatzekoa da Ana Ayerbek (TRUSTECH – TECNALIA Negozio Unitateko zuzendaria), Camille Johnston-ek (Managing director and founder Ascent Global Security LTD) eta Nina Hasratyan-ek (Policy Manager & Liaison with Stakeholders – European Cyber Security Organisation) eskainitako hitzaldia: “Talentua eta aniztasuna: emakumeek zibersegurtasunean duten rola”.

Azkenik, saioari amaiera eman zioten Sergio Lomban-ek (Digital Trust Services – SGS Group-eko lehendakariordea), David Gonzálezek (Industrial Security Team Leader – IKERLAN) eta Carlos Abadek (zuzendaria – Ziur) “Zibersegurtasuneko produktuen ziurtapena industria-aparatu konektatuentzat” hitzaldiarekin.

FIRST Bilbao TC hitzaldiak

FIRST Bilbao Technical Colloquium eztabaida foroa izan da FIRST-eko kideentzat eta gonbidatuentzat. Bertan, urrakortasun, gorabehera, erreminta eta erantzun-ekipoen eragiketan eta gorabeheren segurtasunean eragina duten gainerako arazo guztien inguruko informazioa partekatu dute.

Azaroaren 20an, Mikel Gastesik (Senior Threat Analyst Countercraft) eman zion hasiera hitzaldi-zikloari: “TTP-ak: Intel?, praktikoak?, alferrikakoak? hitzaldiarekin. Jarraian, Gerard Vidalek (Enigmediaren sortzaileak) “uretako azpiegitura kritikoetan erabilitako sistema industrialen arriskuetarako irtenbideen eraginkortasun-neurria” aurkeztu zuen.

Mariano Palomok (malwarearen analista) jarraitu zuen “Ez saiatu malwarearen analista bati lapurtzen edo honako hau pasatuko da….” hitzaldiarekin, eta, ondoren, Adrián Antónek (malwarearen analista) “Zaintza digitala hauteskunde-kanpainetan” hitzaldia eskaini zuen. Gorka Gonzalok, berriz, (Cybersecurity Auditor and Penetration Tester in ITS Security) “Massive Cloud Compromise” aurkeztu zuen, eta, jarraian, Ramón Sáez (CCN-CERT-eko Alerta sistemen eta gorabeheren kudeaketaren arduraduna) etorri zen “Carmen eta Claudiarekin mehatxu bila” hitzaldiarekin.

Azkenik, Roberto Velascok (CEO and founder Hdiv Security) eman zion amaiera lehen eguneko hitzaldien zikloari “Softwarearen segurtasuna nola automatizatu” aurkezpenarekin, eta, jarraian, Angel Alonsok (Chief Information Officer in Dikar S. Coop eta EuskalHack segurtasun-elkarteko kidea), ere “EuskalHack Social Engineering Capture The Flag” hitzaldia eskaini zuen.

Azaroaren 21ean, Alejandra Venturak (Cybersecurity researcher, INCIBE) inauguratu zuen hitzaldi-sorta “Mehatxuak open source erremintekin ehizatzen” gaiarekin. Jarraian, Xabier Panaderok (CERT zuzendaria, CESICAT) eta Alberto Magallónek (Head of Threat Analysis. CESICAT) “Shinigami@home” aurkeztu zuten.

Francisco Montserratek (segurtasun-teknikaria, REDIRIS) “DDOS erasoak ISP mailan” hitzaldia eskaini zuen, eta, ondoren, Luis del Vallek (CEO, Sealpath)  “CAD-en eta jabetza intelektualaren babesa hornidura-katean” izenekoa.

Amaitzeko, Pablo Estevan Fernándezek (Sistemen ingeniari exekutiboa RSA Security-n), Jonathan Hurtado Yrulak (Negozio-garapena IoT-Dell Technologies-ean) eta Alicia Peña Guiradok (Dell Technologies) “IoT Edge-ren garapen eta sekurizaziorako teknologia berriak” hitzaldia aurkeztu zuten.

Zibersegurtasunari buruzko tailerra

José Valientek (Zibersegurtasun Industrialaren Zentroko Koordinazio eta Komunikazioko zuzendaria eta arduraduna) eta Javier Zubietak (GMVko Zibersegurtasunaren Negozio Garapeneko arduraduna eta Juan Carlos Erregea Unibertsitateko Zibersegurtasun eta Pribatutasunaren Masterreko irakaslea) Zibersegurtasunari buruzko tailerra garatu zuten, automatizazio industrialeko ingurunean.

Tailerra zibersegurtasunaren diagnostikoa aplikatzeko moduan egituratu zen, eta harrera ona izan zuen.

Lotutako albisteak

Xenonek  eta  Microsoftek  AAri  esker  zure  enpresaren  produktibitatea  handituko  duen  doako  bigarren  topaketa  antolatu  dute

Xenonek eta Microsoftek AAri esker zure enpresaren produktibitatea handituko duen doako bigarren topaketa antolatu dute

Badator berriro #XenonBusinessTalks: Bigarren edizioa estreinaldiaren arrakastaren ondoren

Euskadiko  enpresa  industrialetan  adimen  artifiziala  barneratzea  sustatzen  duten  proiektuak  babesten  ditugu

Euskadiko enpresa industrialetan adimen artifiziala barneratzea sustatzen duten proiektuak babesten ditugu

Adimen Artifiziala 2026 laguntza-programa datorren asteartean, martxoaren 24an, zabalduko da, SPRIk adimen artifizialeko teknologiak txertatzearen eta datuaren estrategia indartzearen alde egiten duten enpresa-proiektuei ematen dien laguntzari jarraipena emanez.

 Ironchip  euskal  ETEak  identitate  digitalaren  babesa  bultzatuko  du  Iberiar  Penintsula  osoan
18/03/2026 Zibersegurtasuna

 Ironchip euskal ETEak identitate digitalaren babesa bultzatuko du Iberiar Penintsula osoan

Barakaldoko enpresak munduan bakarra den lokalizazioaren bidezko zibersegurtasun-produktua du

Eusko  Jaurlaritzak  ezkutu  industriala  aktibatu  du  1.047  milioi  eurorekin,  Ekialde  Ertaineko  gatazkaren  eraginari  aurre  egiteko

Eusko Jaurlaritzak ezkutu industriala aktibatu du 1.047 milioi eurorekin, Ekialde Ertaineko gatazkaren eraginari aurre egiteko

ETEak eraldatzeko eta dibertsifikatzeko laguntzak % 51,4 igoko dira, 277 milioi euroraino

Ideiatek:  autonomoak  eta  mikroETEak  txikiak  “labirinto”  fiskaletik  askatzen  dituen  teknologia

Ideiatek: autonomoak eta mikroETEak txikiak “labirinto” fiskaletik askatzen dituen teknologia

Euskadin fabrikatutako software aitzindari batekin, enpresa teknologikoa funtsezko bazkide estrategiko gisa kokatzen da autonomoek eta enpresa txikiek TicketBAI, Batuz eta Verifactu Estatuko araudia bete dezaten.

Elgar  Worksek  automozioaren  kalitate  kontrolerako  automatizazio  adimenduneko  soluzio  berritzailea  ezarri  du

Elgar Worksek automozioaren kalitate kontrolerako automatizazio adimenduneko soluzio berritzailea ezarri du

Ikusmen artifizialean oinarritutako ereduak egunean 10.000 pieza baino gehiago hiru segundo baino gutxiagoan egiaztatzeko aukera ematen du

ComexSoft  donostiarrak  irabazi  du  EmprendeXXI  sariak,  potentzial  handiena  duen  start-up  gisa
11/03/2026 Ekintzailetza

ComexSoft donostiarrak irabazi du EmprendeXXI sariak, potentzial handiena duen start-up gisa

CaixaBank-ek, DayOne-ren bidez, Enisak, Eusko Jaurlaritzak eta BIC Gipuzkoak Donostian ospatu dute euskal ekosistema ekintzailearentzako erreferentziazko sari horien lurralde-banaketa.

Dinalan-ek  CIVITRA  merkaturatu  du,  hiri-argiteria  eta  aktiboak  kudeatzeko

Dinalan-ek CIVITRA merkaturatu du, hiri-argiteria eta aktiboak kudeatzeko

Ordenagailuak lagunduriko mantentze-lanak kudeatzeko sistema baten bidez (GMAO, gaztelaniazko sigletan) dibertsifikatu da enpresa, eta horrek luminarien, semaforoen, iturrien, hiri-altzarien eta abarren kudeaketa digitalizatzen du, efizientzia eta jasangarritasun handiagoak lortzeko.

Euskadiko  ETEek  AAren  aldeko  apustua  bizkortu  dute,  Eusko  Jaurlaritzak,  IndesIAk  eta  BAICek  bultzatutako  prestakuntza-programaren  ondoren

Euskadiko ETEek AAren aldeko apustua bizkortu dute, Eusko Jaurlaritzak, IndesIAk eta BAICek bultzatutako prestakuntza-programaren ondoren

80 enpresa baino gehiagok erakutsi zuten hasieratik interesa ekimenarekiko, euskal enpresa-sarean AArekiko gero eta eskaera handiagoa dagoela agerian utziz

Mikel  Jauregi  Industriako  sailburuak  Schaeffler  enpresaren  lantegia  bisitatu  du  Elgoibarren,  industria-digitalizazioan  aitzindaria

Mikel Jauregi Industriako sailburuak Schaeffler enpresaren lantegia bisitatu du Elgoibarren, industria-digitalizazioan aitzindaria

Errodamendu-orratzen fabrikazioan espezializatuta dagoen Elgoibarko lantegian 240 langilek egiten dute lan, eta bertan dago Schaeffler Iberia lege-entitatearen egoitza soziala.  

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.