Euskara industrian
Albisteak 12 abendua, 2025

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Euskarazko Wikipediaren 24.urteurrena, Euskrowd ekimena, Adimen Artifizialari buruzko jardunaldi interesgarri bat eta Proba-datu dira gaur bildutako albisteak.
-
Datorren astean egingo da “Nola galdetu AAri erantzun erabilgarri eta egiazkoak lortzeko” onlineko jardunaldia. Adimen artifiziala enpresa eta erakundeetan eguneroko tresna bihurtu den ingurune batean, galdetzeak erdipurdiko erantzun bat edo benetan baliotsu bat lortzearen arteko aldea markatzen du. Jardunaldia AAren potentziala ahalik eta gehien aprobetxatu nahi duten profesionalentzat pentsatuta dago, ChatGPT, Claude edo Gemini tresnetatik lortzen dituzten erantzunen kalitatea, fidagarritasuna eta zehaztasuna hobetuz.
Euskrowd, Adimen Artifizialeko ereduek euskara naturala zein punturaino ulertzen duten ebaluatzeko ekimena. Euskrowd euskararen aldeko proiektu parte-hartzailea da, hizkuntza-teknologiak hobetzeko helburuarekin. Proiektu honetan, gailu digitalekin hainbat euskalkitan nola komunikatuko ginateken ikertzen ari gara, etorkizunean teknologia denon euskara ulertzeko gai izateko helburuarekin. Honetarako, gailu digitalei zuzendutako galderez eta komandoez osatutako corpus ireki bat sortzen ari gara.
Euskal Wikipediak 24 urte bete ditu, eta munduko lehen postuan kokatu da oinarrizko 1.000 artikuluen zerrendan. Sustatu agerkari digitalean irakurri dugun albistea ekarri dugu gurera INDEUS, IndeusBERRI eta guri lotutako ekimen guztiak, hala nola Indeus Elkarrizketak, Euskal Wikipedian daude eta. 24. urteurrena albiste berezi batekin ospatu du Euskal Wikipediak: munduko lehen postuan kokatu da “Wikipedia guztiek izan beharreko 1.000 artikuluen zerrendan”. Une honetan, euskara da planeta osoan zerrendako artikulu guzti-guztiak 30.000 byte baino gehiagoko luzerara eguneratuta dituen hizkuntza bakarra.
“Proba-datu” Industria Berriaren Spri Hiztegian. Entrenatutako eta baliozkotutako adimen artifizialeko sistemaren ebaluazio independentea egiteko erabiltzen diren datuak, sistema horrek izango duen funtzionamendua egiaztatzeko, merkatuan sartu edo zerbitzuan jarri aurretik.

Lotutako albisteak

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur INDEUSen urteko azken batzarra, LANDUE, Enpresa Digitalaren ikastaro bat eta Gailu.

Urteko  azken  bilera  egin  du  INDEUSek  Spriko,  Bizkaiko  Foru  Aldundiko  eta  Eusko  Jaurlaritzako  ordezkarien  parte  hartzearekin

Urteko azken bilera egin du INDEUSek Spriko, Bizkaiko Foru Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzako ordezkarien parte hartzearekin

INDEUS, industria sektorean euskara bultzatu eta indartzea helburu duen plataformak 50 kiderekin bukatuko du 2025.urtea.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur INDEUSen bilera, EUSGARA, Enpresa Digitalaren ikastaroak eta Analitika aurreratua.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur Enpresa Digitalaren bi ikastaro, DeepSeek eta RAGari buruzkoak, EnpresaBIDEAren ekintzailetza eta industria topaketa, eta Arrakala digital.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur Enpresa Digitalaren bi ikastaro bata ChatGPT Prompt Engineering eta bestea AAri nola galdetu ikasteko, Lazarraga Sariak Eredu topaketa eta Zibersegurtasun-laborategi

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur Datuen kontrola, Enpresa Digitalaren ChatGPT eta Adimen Artifizialari buruzko ikastaroak eta Flash memorian oinarritutako soluzio.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur EUSKARABILDUA, Hizkuntzen Kudeaketan Praktika onak, Emakume Zientzialarien Argitan, INGUMA, PUNTUEUS eta Cyber Range laborategi.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira Hizkuntzen kudeaketa, WhatsApp marketing tailerra, Praktika onak, Euskarabildua eta Zeinu bereizgarri.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur Etekin Ekonomia Topaketak, Enpresa digitala eta Adimen Artifiziala, Hizkuntzen-kudeaketa eta Erabilgarritasun

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira ETEKIN Ekonomia Topaketak, Enpresa Digitalaren ikastaroak euskaraz, X. Hizkelan jardunaldia eta Aurkigarritasun.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.