Albisteak 11 uztaila, 2025

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira EHUren Masterra, Udako ikastaroak, Adimen artifiziala eta Aingeru inbertitzaile
-
Zer AA sistema dira arrisku handikoak AI Acten arabera? Adimen Artifiziala ez da denaren arabera erregulatzen, egiten duenaren arabera baizik. Premisa horren arabera, Adimen Artifizialari buruzko Europako Erregelamenduak (AI Act) arriskuetan oinarritutako ikuspegia hartzen du, eta sistemen sailkapen hierarkikoa ezartzen du, AA sistemaren erabileraren edo helburuaren arabera. Piramide arautzaile horren barruan, arrisku handiko AAko sistemak ez daude debekatuta, baina bai zorrotz araututa. Osasunean, segurtasunean edo oinarrizko eskubideetan eragin nabarmena izan dezaketen sistemak dira.
Udako ikastaroak: Fiskalitate berritzailea: digitalizazioaren erronkak. Gizarte osoaren digitalizazioa, eta jarduera ekonomikoarena bereziki, goraka ari den garai honetan, negozio berriak ari dira sortzen, merkatu eta diru digital berriak agertzen ari dira, eta teknologia berriak jartzen ari zaizkigu eskura. Testuinguru honetan informazioak balio are handiagoa du, eduki ere. Nola egiten die aurre erronka horiei Zerga Administrazioak? Zer abantaila dakarzkigu digitalizazioak zergen kudeaketan? Zer urrats espero dira datozen urteetan toki administrazioan eta Europa mailan?
Zabalik dago EHUren `Hizkuntzen kudeaketa aro globalean: Berrikuntza gakoak euskararen biziberritzean’ bi urteko masterraren edizio berrian izena emateko epea. Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) Etengabeko Prestakuntzako Master baten eskaintza burutzen du, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailarekin elkarlanean, euskararen biziberritze prozesuan sortu diren ezagutza eta metodologia berrietan trebatzeko aukera eskaintzeko. 'Hizkuntzen kudeaketa aro globalean: Berrikuntza gakoak euskararen biziberritzean’ masterra bi urtekoa da, irailean hasiko da eta izena emateko epea zabalik dago.
“Aingeru inbertitzaile” Industria Berriaren Spri Hiztegian. Enpresa emergenteen edo start-upen hasierako urratsetan dirua inbertitzen duen pertsona, kapital-partaidetza baten truke. Normalean, aholkulari-lana ere egiten dute, eta aholkua eta esperientzia eskaintzen diete ekintzaileei.

Lotutako albisteak

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur BZIBER Lehiaketa, Soziolinguistika Klusterra eta kale neurketa, EnpresaBIDEA eta Mikrokredentzialak, eta DDoS.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaurko IndeusBerrik ETEKIN Topaketak, Artifiziala.eus eta Datuen Zientzia ditu hizpide.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur ALIA FOROA, Enpresa Digitala, ETEKIN Topaketak, EnpresaBIDEA - ORONA eta Datu sentikor.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira ENPATIKONOMIA eta NORTASUNA SAREAN jardunaldiak, biak ala biak datorren astean egingo direnak; ENPRESA DIGITALA eta Adimen Artifiziala; eta Datu irekiak.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Indeus, Industriaren Euskal Plataformaren urteko lehen bilera; Mikroenpresa Digitalaren ChatGPTri buruzko ikastaroa; Etekin Ekonomia Topaketak; eta Datu-bilketa dira gaurko albisteak.

Jon  Ansoleaga:  “INDEUSera  enpresa  gehiago  erakarri  behar  ditugu  eta  zerbitzuak  euskaraz  bermatzeko  ahalegina  egiten  jarraitu”

Jon Ansoleaga: “INDEUSera enpresa gehiago erakarri behar ditugu eta zerbitzuak euskaraz bermatzeko ahalegina egiten jarraitu”

Industriaren Euskal Plataformaren urteko lehen bileran hartu du parte Spriko Zuzendari Nagusiak, Parke Teknologikoaren Arabako kanpusean, INDEUSek 8 urte bete dituenean

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaurko albisteak: Etekin Topaketen aurtengo edizioa, Arabako Enpresen Foroa, Enpatikonomia jardunaldia eta Testu-meatzaritza.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaurko albiste-bilduma: ENPATIKONOMIA jardunaldia, Mikroenpresa Digitalaren ikastaro bat, PuntuEus eta Zibererasoak, eta Abatar.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaurko albiste bilduma: Microenpresa Digitala eta ChatGPT II, Emakumeak Zientzian 2026, Bizkaiko Foru Aldundiaren diru-laguntzak, EnpresaBIDEA eta Kaudatu, eta Trazabilitate.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur Enpresa Digitalaren Adimen Artifizialari buruzko ikastaroa, Nortasuna Sarean, UEUko udako ikastaroak eta Diseinu kontzeptual.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.