Epea irekita BIND 4.0 partner izateko
Albisteak 4 Marzo, 2022

Zabalik dago epea enpresa berritzaileek izena eman dezaten BIND 4.0 programan trakzio-enpresa bezala parte hartzeko

BIND 4.0, abre su 7ª convocatoria a empresas de más de 250 empleados en Euskadi. Las participantes podrán desarrollar proyectos innovadores con las mejores startups a nivel mundial y beneficiarse de pertenecer a una de las mayores comunidades de innovación abierta. El plazo de inscripción estará abierto hasta el 8 de abril.
-

 Izena emateko epea zabalik egongo da apirilaren 8ra arte, industria adimendun, energia garbi eta jasangarri, elikadura eta osasun sektoreetako konpainientzat. Mercedes Benz, Petronor-Repsol, Iberdrola, ITP Aero, Arteche, Sidenor, CIE Automotive, Danobatgroup, Angulas Aguinaga eta Osakidetza bezalako liderrak BIND 4.0 komunitateko kide dira jadanik.

BIND 4.0 ren helburua da euskal enpresen digitalizazioa, lehiakortasuna eta lidergoa bultzatzea, azken teknologiak txertatuz (adimen artifiziala, Big Data, IoT, errealitate areagotua, robotika edo nanoteknologia). Programa 2016an hasi zenetik, 160 startup-etik gora bizkortu dira eta 240tik gora proiektu garatu.

BIND 4.0 programaren barruan trakzio-enpresek eta startupek garatzen dituzten proiektuen helburua da digitalizazioa bultzatzea industrian, konponbideak txertatuz dela ekoizpen-prozesuak eta denborak hobetzeko, dela pertsonen eta makinen arteko elkarreragina errazteko, gailu medikoak digitalizatzeko edo energia eraginkor eta jasangarria lortzeko, besteak beste. 

BIND 4.0 programan trakzio-konpainia bezala parte hartzeko beharrezkoa da baldintza batzuk betetzea: enpresek 250 langile baino gehiagoko jarduera zentro bat, gutxienez, izan behar dute Euskadin, eta interesa eta konpromisoa izan behar dute berrikuntzarekin eta startupekin lan egiteko. Partner enpresa berrientzako izen-emate epea zabalik egongo da apirilaren 8ra arte programaren web orrian. Langile gutxiago dituzten lantokientzat, BIND 4.0 programak BIND 4.0 SME Connection ekimena ere eskaintzen du.

 

Zer abantaila ditu BIND 4.0 programako trakzio-enpresa izateak?

Gero eta konpainia handi gehiagok erabakitzen dute berrikuntza irekiko plataforma honekin bat egitea. Funtsean, trakzio-enpresen kopurua etengabe hazi da urtez urte, 2016an 15 enpresa izatetik azken edizioan 65 izateraino.  Enpresa horiek guztiek badakite nolako abantailak dituen startupekiko lankidetza-eredu bateko kide izateak, eta horri esker BIND 4.0 nazioarteko erreferentzia bilakatu da ekintzailetza eta berrikuntza arloetan.  Izan ere, BIND 4.0 programako eta bere berrikuntza irekiko ekosistemako kide izateak abantaila mordo bat dakartza hainbat arlotan. Hona hemen garrantzitsuenak:

  1. Startup onenekin eta konponbide disruptiboenekin erantzutea eraldaketa digitalaren erronka teknologiko berriei, sektore bakoitzaren beharretara egokiturik.
  2. Trakzio-enpresei interesatzen zaizkien negozio-arloetan potentzial handiena duten tokiko, Estatuko eta nazioarteko startupak ezagutzea, berrikuntza-ildo disruptiboei ekiteko eta ildo berriak sortzeko.
  3. Nazioarteko lehiakortasuna eta lidergoa hobetzea teknologia berritzaileenak txertatuta.
  4. Startup bizkortu, prestatu eta trebatuekin lan egitea, haien konponbidea industrian aplikatzeko modu arin, lehiakor eta profesionalean. 
  5. Berrikuntza irekiaren eta industria adimendunaren erreferentziazko plataformako kide izatea, eta plataformako partner-ekin jardunbide egokiak eta kasu arrakastatsuak partekatzea, berrikuntza-proiektuak aplikatzeko eta iritsi nahi diren helburuak lortzeko.
  6. Prestakuntza espezifikoa jasotzea Venture Client gaitasunak garatzeko eta startupekin elkarlanean aritzearen inpaktua maximizatuko duten metodologiak eta tresnak txertatzeko, bai berrikuntza-iturri bezala, eta baita ere negozio-prozesuak optimizatu eta produktu eta zerbitzu berriak garatzeko aukera bezala.
  7. Berrikuntza Irekiko Hub handienarekin bat egitea: hub horrek baditu 65 kide, berrikuntza eta ekintzailetza arloetako 40 aholkulari aditu baino gehiago, 20tik gora inbertitzaileko Venture Club bat eta aldaketa nola gidatu ikasteko 240 proiektu arrakastatsu.


Eskuragarri duzu webinar-a 

BIND 4.0 programan parte hartzearen abantailak lehen eskutik ezagutu nahi dituzten enpresentzat, bai eta ekimenean parte hartu nahi duten trakzio-enpresa berri guztientzat aurkezpena eskuragarri.

Bat egin nahi duzu BIND 4.0 ekimeneko 65 trakzio-enpresekin?
Jarri gurekin harremanetan

 

BIND 4.0 programari buruz 4.0

BIND 4.0 industriaren arloko ekimen publiko-pribatu bat da, Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak sortua SPRI Taldearen bitartez, eta erreferentziazko programa bilakatu dena nazioartean. BIND 4.0 programak bi ekimen hauek barne hartzen ditu: BIND 4.0 Open Innovation & Acceleration Program, 250 langile baino gehiagoko enpresei zuzendua, eta BIND 4.0 SME Connection, 250 langile baino gutxiagoko enpresei zuzendua eta Klusterren Dinamizaziorako Erakundeekin lankidetzan bultzatua. Informazio gehiago hemen: www.bind40.com

Lotutako albisteak

Enpresek  bere  zibersegurtasuna  nola  ikusarazten  duten  birdefinitzen  duen  NNEAT  euskal  startupak  Europara  jauzi  egin  du
19/02/2026 Zibersegurtasuna

Enpresek bere zibersegurtasuna nola ikusarazten duten birdefinitzen duen NNEAT euskal startupak Europara jauzi egin du

Konpainiak IAko plataforma natibo bat bultzatzen du, zibersegurtasunaren arduradunei aukera ematen diena mehatxu aktiboekiko esposizio erreala bistaratzeko eta inbertsioak zehaztasun estrategikoarekin lehenesteko

Basque  Tek  Ventures:  deep  tech  teknologia  enpresa  berri  bihurtzeko  esparru  bat
11/02/2026 Ekintzailetza

Basque Tek Ventures: deep tech teknologia enpresa berri bihurtzeko esparru bat

Zientzia-ingurunetik merkatura igarotzeko bidean dauden deep tech teknologiei laguntzera bideratutako ekimena, prozesuari egitura eta jarraitutasuna emanez.

U-BAI  Faktoria  RK  Solutionsen  kapitalean  sartu  da  bere  hazkunde  estrategikoa  bultzatzeko
09/02/2026 Ekintzailetza

U-BAI Faktoria RK Solutionsen kapitalean sartu da bere hazkunde estrategikoa bultzatzeko

Ekimen honekin, U-BAI Faktoria eragile garrantzitsu gisa kokatzen da Urdaibai– Busturialderako suspertze eta inbertsio ekosisteman

Eusko  Jaurlaritzak  berrikuntza  irekiko  23  proiektu  sustatuko  ditu  startup  eta  enpresen  artean,  BIND  plataformaren  10.  edizioan
02/02/2026 Up Euskadi

Eusko Jaurlaritzak berrikuntza irekiko 23 proiektu sustatuko ditu startup eta enpresen artean, BIND plataformaren 10. edizioan

Proiektuak BIND Demo Day egunean aurkeztuko dira, uztailaren 2an, Bilbao Exhibition Centren.

IX  Venture  on  the  Road  Bilbon
21/01/2026 Ekintzailetza

IX Venture on the Road Bilbon

SeedRocket, BStartup eta Wayrak ekintzailetza teknologikoa bultzatzen dute Euskadin

Eusko  Jaurlaritzak  startup  berritzaileak  EAEko  zazpi  sozietate  publikorekin  konektatu  ditu,  BIND  GovTech  ekimenean
15/12/2025 Up Euskadi

Eusko Jaurlaritzak startup berritzaileak EAEko zazpi sozietate publikorekin konektatu ditu, BIND GovTech ekimenean

3. edizioan parte hartuko duten startupek 7 berrikuntza-proiektu garatuko dituzte erreferentziako bezeroekin, AA, IoT eta Big Data bezalako teknologiak aplikatuz.

Eusko  Jaurlaritzak  32  startup  eta  Euskadiko  20  ETE  konektatu  ditu  horien  berrikuntza  bizkortzeko
10/12/2025 Up Euskadi

Eusko Jaurlaritzak 32 startup eta Euskadiko 20 ETE konektatu ditu horien berrikuntza bizkortzeko

32 startup Euskadiko 20 ETErekin bildu dira euren soluzio teknologikoak aurkezteko BIND SMEren hautaketa-prozesuaren azken fasean.

Hevea3D  ekimenak  eta  Interphase  Technologiesek  irabazi  dituzte  2025eko  Manuel  Laborde  sariak
03/12/2025 Ekintzailetza

Hevea3D ekimenak eta Interphase Technologiesek irabazi dituzte 2025eko Manuel Laborde sariak

ZuBizik 25. urteurreneko sari berezia jaso du

Bizkaiko  Foru  Aldundiaren  V.  Inbertsio  Foroan  Bizkaiko  8  startupek  61  euren  proiektuak  aurkeztu  dituzte  inbertitzaileren  aurrean
27/11/2025 Ekintzailetza

Bizkaiko Foru Aldundiaren V. Inbertsio Foroan Bizkaiko 8 startupek 61 euren proiektuak aurkeztu dituzte inbertitzaileren aurrean

Bizkaiak bere erreferentziazko foroa sendotu du, potentzial handiko proiektuak inbertsio espezializatuarekin lotzeko

Tantak  ingurumena  zaintzeko  eta  babesteko  lan  egiten  du

Tantak ingurumena zaintzeko eta babesteko lan egiten du

Erakunde honen helburua da gure itsasoak zaintzea, bizi ohitura osasungarriak sustatzea eta planeta hobetzeko ekintzak egitea

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.